Musika Eskolako abesbatzak eta txistulariek kontzertua eman dute
gaur, pianistek eta biolinistek lagunduta.
10 kanta eskaini dituzte Milagrosan:
Eguberri
zortzikoa, Eguberriko 5.alborada, Christmas Carols, Gaudete, Erregeak
datoz, Cantemos a María, Horra Mari Domingi, Haurtxo maite, Trakatan
trakatan, Oi hau gauaren, eta Gabonetako afari on bat.
Zuzendariak: Iñaki Eguren eta Garbiñe Orbegozo.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2011/12/28
Hori bakarrik falta genuen, earra
Beko lerruak bromazkoak dira. Ez altzeate kontuatu gaur INOXENTEen euna dala eo?
Holaxe azaldu zitzaigun Patxi zuzendariya serio,serio.
Patxi Apezetxea txistulari bandaren zuzendariak jasotako gutuna:
Holaxe azaldu zitzaigun Patxi zuzendariya serio,serio.
2011/12/23
Musika Eskolako kalejira bigarren urtez segidan arkupetan
Aurtengoan ere ezin ba kalean buelta eman, egun guztia euririk gabe eutsi dio baina arratsaldean sirimiria hasi da eta musikari ta abeslari guztiak ARKUPETAN ezin kabituz ekin diote kalean egin behar zan emanaldiari.
2011/12/18
Hernasax eta Musika Eskolako txistulariak Getarian
HERNASAX eta "Hernani" Musika Eskola Publikoko txistulariak Getariako
Salbatore Deunaren elizan abenduaren 16an, Getariako Bandaren 100.
urteurrenean, eskainitako emanaldiaren irudiak.
2011/12/13
Gabonak ba datozelaaaa
Aurten goiz xamar baina urteroko Gabonetako Kontzertua datorren igandean abenduak 18an izango da.
Milagrosan eguerdiko ordu batean.Kontzertu amaieran agertutako guztiek zizka mizka, turroia,
eta gabonetako jaki ttiki batzuk dastatzeko aukera izango dute. Joan dan urteko arrakasta ikusirik, aurtengoan ere Susana Elosegi Gitarra jolea arituko da txistulariekin batera.
EGITARAUA
|
2011/12/06
2011/11/28
Santa Zeziliako kontzertuko printzak
Kontzertuko argazkia: HERNANIKO KRONIKAK utzita.
Josune Marin abeslari gazteak
bi doinu eskeini zituen bere gitarrarekin:
BIZKAIA MAITE (B.Lertxundi) eta
KONTRAPASA (X.Lete).
Josune Marin abeslari gazteak
bi doinu eskeini zituen bere gitarrarekin:
BIZKAIA MAITE (B.Lertxundi) eta
KONTRAPASA (X.Lete).
Tag:
santaxexili
2011/11/23
Santa Zezilia Kontzertua
- Aurten gonbidatu berezi batek abestuko du txiatulariekin; JOSUNE MARIN kantaria hain zuzen. Joan dan urtean, Gipuzkoako XIV. Euskal Kantu Txapelketa bakarlarien sailean garaile izan zan.
Txistulariak eta metal boskotea (Biribilketa) | Zuzendaria:P.Apezetxea |
Aietsu (Biribilketa) | R.Esnaola |
Amaiur | J.Iruretagoiena |
Bizkaia Maite Abeslaria: Josune Marin | B.Lertxundi Mold.X.Zabala |
Kontrapasa Abeslaria: Josune Marin | X.Lete Mold.:J.Astiazaran |
Kantuz Abesbatza | Zuzendaria: I.Arroyo |
Rorando coeli | Jan Campanus Vodnanski |
Nahi zu yayin | ......................P.Sorozabal |
Xauli-xauli | .................Tomas Garbizu |
Maitasun atsekabea | .............................J.Guridi |
Arrosa Lore lore | ............Mold.Luis Elizalde |
Axuri beltza (herrikoia) | ....................Mold: J.Busto |
GUZTIEK BATERA | |
Behin batean Loiolan | Hitz. Bilintx Mold.: J.Astiazaran |
Habanera | X.Lete Mold.J.Astiazaran |
Tag:
santaxexili
2011/11/22
Gaur Santa Zezilia eguna; musikarien eguna
musikari guztiei.
Herrian hainbat kontzertu eskeiniko dute musika eskolako ikasleek.
Herrian hainbat kontzertu eskeiniko dute musika eskolako ikasleek.
Tag:
santaxexili
2011/11/17
Saxofoia eta txistua
Roberto Pacheco zuzendari lanetan.
Santa Zezilia eguna gertu egonik (Azaroaren 22an), igandean arkupetan HERNASAX (Saxofoi taldea) eta HME (Hernani Musika Eskola)ko txistulariak elkarrekin kontzertua eskeiniko dute.
Emanaldia 12,30etan izango da.

HME
2011/10/01
Bergarako bandarekin eta Abesbatzekin
Iluntzeko 7,30ak aldera hasi da Atsegindegin kontzertua.
Aurreneko bi abestiak Kantuz eta Ozenki abesbatzekin batera aritu dira Txistulariak:
Potxolo dago negarrez eta Bigarren kalez kale doinuak entzun ahal izan dira.
Ondoren Bergarako bandak, 179 urteko ibilbidea duenak, bost doinu jo ditu: Tolosa, Poeta y aldeano, Around the worold in 80 days, Procession of the sorcerers eta I knew i loved you. Ainara Ortega abeslariaren laguntza izan dute.
Bukaera aldera Banda eta Abesbatzek bi doinu "The conquest of paradise eta Euskal Herria kantuz"eskeini dituzte.
Kontzertua amaitzeko Zipri Otxandorenaren zuzendaritzapean guztiak "Mendirik Mendi" jo eta kantatu dute.

besteak
2011/09/17
Euskal Jaiak aste buruan Irailak 17-18
EGITARAUA:
Irailak 17, larunbata:
10:00 Abere azoka Tilosetan.
10:30 Sendabelarren erakusketa.
11:00 Erraldoi etaburuhaundiak.
11:00 Taloak Iturriaga kalean.
11:30 Antzinako jokoak Tilosetan.
12:00 Herri kirolak Tilosetako frontoian.
12:00 Txakolin probaketa Iturriaga kalean.
12:30 Karrozaren irteera Gudarien plazatik.
12:30 Triki poteoa.
14:30 Herri bazkaria Atsegindegin.
17:30 Incansables txaranga.
18:00 Haurrentzako tailerrak udaletxeko arkupetan.
22:00 Bertso banda Milagrosan.
Irailak 18, igandea:
Diana Txistularien Bandarekin
10:00 Sagarraren eta sagardoaren eguna Gudarien plazan.
11:30 Pelota partiduak Tilosetan.
12:00 Trikitixa Txapelketa Gudarien plazan.
12:30 Kalez Kale Kantari.
19:30 Ezpeletako taldearekin erromeria Plaza Berrin.
*Udalak elkarte hauekin lankidetzan antolatu du egitaraua: Sendabelarren elkartea, Kriskitiña dantza taldea, Santa Barbara elkartea, Hernaniko talogileak, San Joan Konpartsa, Gazte Asanblada, Kaxko auzo elkartea, Musika Banda, Bertso Eskola, Txistulari Banda, Tolarea Sagardo Naturalaren kofradia, Pelota elkartea, Kantuz eta Ozenki abesbatzak.
Tag:
besteak,
euskaljaiak
2011/09/04
Urte Bukaera arteraino programazioa
Kaixo berriro ere bueltan gera.
Geratzen diren lau hilabete hauetan ondoko doinuak joko dira jai egunetan:
Horretaz aparte ondorengo agenda bete beharrean dira:
IRAILAK 16 ean, San Juan eguneko kontzertuko partaide guztiak sagardotegian bilduko dira 8,30 ak inguruan.
IRAILAK 17, Hernanin Euskal Jaietan parte hartuko dute eguerditik aurrera.
URRIAK 1 ean KANTUZ abesbatzarekin batera arituko dira Atsegindegin Musika Bandaren 150 urteurrena ospatzen dalako.
Geratzen diren lau hilabete hauetan ondoko doinuak joko dira jai egunetan:
IRAILAK 4 | Z05-Z40 | AZAROAK 1 | Z43-Z58 |
IRAILAK11 | Z39-Z52 | AZAROAK 6 | Z59-Z64 |
IRAILAK 18 | B65-B72 | AZAROAK 13 | B51-B48 |
IRAILAK 25 | Z53-Z50 | AZAROAK 20 | Z45-Z60 |
. | . | AZAROAK 27 | Z61-Z66 |
URRIAK 02 | ABENDUAK 4 | B43-B44 | |
URRIAK 09 | B63-B70 | ABENDUAK 8 | Z47-Z62 |
URRIAK 16 | Z69-Z56 | ABENDUAK 11 | Z63-Z68 |
URRIAK 23 | Z55-Z06 | ABENDUAK 18 | B35-B38 |
URRIAK 30 | B61-B34 | ABENDUAK 25 | Z31-Z30 |
IRAILAK 16 ean, San Juan eguneko kontzertuko partaide guztiak sagardotegian bilduko dira 8,30 ak inguruan.
IRAILAK 17, Hernanin Euskal Jaietan parte hartuko dute eguerditik aurrera.
URRIAK 1 ean KANTUZ abesbatzarekin batera arituko dira Atsegindegin Musika Bandaren 150 urteurrena ospatzen dalako.
Tag:
besteak
2011/08/16
Goizuetako festetan
Hernani Musika Eskolako musikariek azken urte askotan bezela "Umore Ona" dantzariekin batera bi ordu luzeko saioa eskeini dute Goizuetako enparantzan. Omenaldi xumea jaso dute herritarrengandik
Tag:
HME
Roke Deuna ospatzen Aranon
- Modesto Lasa (Beasaindarra nahiz Hondarbin bizi).
- Markos Zapirain (Bartzelonan bizi dan "Lekeitiarra").
- Gabriel Huarte ( Bartzelonan bizi dan "Iruñarra")
- Jabier Narbarte (Bartzelonan bizi dan "Aranoarra")
- Gorka (Jordi) Freixenet (Bartzelonakoa)
- Hernaniarrak:
- Patxi Apezetxea (zuzendari lanetan aritu dana)
- Boni Agirresarobe
- Joseba San Sebastian (atabalaria)
- Garbiñe Tijero ( txistu 2.a)
- Eneko Senper (atabalaria)
Goizeko 10,30etan elkartu dira txistulariak elizaurrean. Kalejiran abiatu dira ermitaruntz eta haren parian jendeari txistu doinuz egin diete harrera. Meza bukaeran ohitura bezela (Txobitok hasitakoari segituz) " Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jo dute, bueltan berriro jendea atzetik zutela kalejiran jeitsi dira pilotaleku aldera. Bertako pilota partidua (Urkizu-Garcia 22-11 Etxenike-Etxegoien elkarren aurka) girotu ondoren Ruiztarren etxeko (Montebeo) atariruntz abiatu dira hango luntxa prest zeukaten eta. Hemen ere ohiturari jarraituz, hainbat doinu eskeini ondoren, Joxan Ruizek aurreko urteko argazkiak banatu dizkie txistulari bakoitzari. Hemen bukatutakoan Gastaz-Enea etxeko atarira jeitsu dira bigarren luntxa dastatzera, metalezko kupeletik txotx egin dute sagardoa hartzeko. Belardian kontzertu txiki bat eman ondoren "Kontsejupe tabernan" eseri dira 50 inguru lagun 3 ak aldean.
Baskalostean "txistu-abesti-bazkari"an, Patxik abestiz betetako orriak banatu ditu eskaerak egiteko eta horren arabera txistu doinuz lagudurik mahakide guztiak kantan aritu dira.
Arratsaldea luzatu da ta geratzen ziran partaideen argazkia eginda gero Agur Jaunak abestuz amaitutzat eman da gaurko jarduna.
Tag:
sanroke
2011/08/14
Donostian 34. Kontzertu Nagusia
- XX. Mendeko hasieretan euskara eta euskal kultura berpizteko lan egin zuten gizon-emakumeei esker ona adierazteko, Aita Hilario Olazaran, Xabier Lizardi, Lauaxeta, Jesus Guridi eta Jon Oñatibiaren lanak eskaini dituzte besteak beste.
EITBn ikusi ahal izango da Kontzertua Abuztuak 20 ean iluntzean.
Ondorengo doinuak entzun ahal izan ziran:
PARTE HARTZAILEAK
- 1. MENDIGOIZALEAK .................................A.Hilario Olazaran*(1894-1973)
- 2. EUSKAL PIZKUNDEA BERTSOTAN.........Herri Doinua *
Bertsolaria: Maialen Lujanbio - 3. BIKOTE DANTZA...................................Herri Doinuak *
• BALTZA-FANDANGOA
• HABANERA-ARIN-ARIN
Billabonako OINKARI dantza taldea - 4. ANTTON VALVERDE eta LIZARDI
• Asaba Zaharren Baratza hitzak:X.Lizardi(1896-1933) doinua: A.Valverde***(1943-) kanta*
• Bihotzean min dut hitzak:JM Agirre,X.Lizardi doinua: A.Valverde*** - 5. JON OÑATIBIA GOGOAN:HERRI DANTZA Jon Oñatibia* (1911-1979)
- 6. Poxpoliñaren Haur Abestiak: Bakarlaria: Leire Erbiti (Leitzarra)
• Han urrun etxe poxpola hitzak:J.Markiegi(1886-1936) doinua: EJ Dalcroze (1865-1950)*
• Paristik natorren artista naiz hitzak: Nemesio ETxaniz (1899-1982) Herri Doinua * - 7. BERASTEGIKO SAN JUAN DANTZAK Herri Doinuak*
Berastegiko BELAUNTXINGO dantzari taldea
- 8. ANTTON VALVERDE eta LAUAXETA
• Zelayan hitzak:E.Urkiaga,Lauaxeta (1905-1937) doinua: A.Valverde***
• Amayur Gaztelu Baltza hitzak:E.Urkiaga,Lauaxeta doinua: A.Valverde***
- 9. BERTSOTAKO AGURRA: EUSKAL PIZKUNDEA GUGAN BIZIRIK
Bertsolaria: Maialen Lujanbio Herri doinua**
- 10. JESUS GURIDI GOGOAN
• AMAIA operako ezpata-dantza J.Guridi*(1886-1961)
Billabonako OINKARI dantzari taldea
PARTE HARTZAILEAK
- Euskal Herriko Txistulari Elkarteko Txistulariak
- Metal Bostekoa: Julio Garcia, Aitor Gaston (tronpetak), Izaskun Ocon (tuba), Alazne Alberdi (tronpa).
- Donostiako Eskola eta Gurutziaga abesbatzak
- Teklatua: Jon Irazoki
- Baxua:Aitor ArozenaFlauta Baxua: Juantxo ega
- Perkusioa: Agustin Laskurain eta Javier Lera
- Kitarra:Xanet Arozena
Tag:
Aste_Nagusia,
Donostia
2011/07/18
Txistularien desenbarkua Errenterian
Errenderian Uztailak 16ean erromeria eguna ospatu zan. Urteak dira Ereintza dantzari taldeak antolatzen duela.
Egun osoan herritarrak ( ta noski, hurbildu ziran guztiak) euskal soinu, dantza ta kantuan pasa zuten. Egun horretan txistulariak etzuten hutsik egin.Txistulari talde bat (tartean Boni Agirresarobe hernaniarra) Oiartzun ibaiatik, txalupa batean iritsi zan. Sekulako eguna pasa zutela diote.

2011/07/17
Zaharren egoitzan Madalenak
Zaharren egoitzean uztailak 22an ostiralean txistulariek pasilo-jira ta gela-jira egin dute goizeko 9,30tik aurrera.
Bertan dagoen "Malen Toledori" (94 urte egin ditu) Zorionak zuri doinua eskeini diote.
Kaxkoan Karmenak
Atzo eguerdiko 12 tan "Bixente Zaragueta" Kaxkoko Alkate berriari, aurreko urteko alkatesak, "Maitere Azurmendik" alkate makila eskeini zion. Isabel Cascok ere merezitako omenaldia jasio zuen.
Herriko txistulari gehienak zer egin ugari izan zuten Donosti aldian baina ekitaldi hontarako dantzariek eduki ahal izan zituzten txistularirik: Gazte bat ta beterana bat hurbildu baitziren.
Bertaratuak abestutako bertsoak (DOINUA: Hamarreko handia)-Beherago sakatu doinua entzuteko .
BIXENTE ZARAGUETA LAFFITTEri:
Bixente dezu izena eta abizena Zaragueta gaurkoan behintzat bertso hauetan jarri ezazu arreta gogoan degu ume ginala erosi zendun Lambreta ta moto hartan umeak zenbat dibertsio eta buelta, herriko haurrak pozik utzita gozatzen zenuen eta | Lambretarena izan zenetik
joan da denbora dexente,
baina gizon hau berdin berdina
dagola esan daiteke
bihotza beti zabalik dauka
eta animoa tente,
aspladitikan Aquarium-eko
nagusi ta Presidente,
gonbidapenak nahi genituzke
bai al dauzkazu Bixente.
| Gauza batean edo bestean
beti lanean ari da,
eta gaurdanik jarriko gera
denak berari begira,
jasoko dezun Makilla honi
eman zaiozu dizdira,
eta ohorez eman ezkero
merezi duen segida,
zure hitz denak hontaz aurrera
ordenak izango dira.
|
ISABEL CASCOri
Emakumea, emazte, ama ta langile zeralako, Isabel gure auzoarentzat egin dezu lana franko, urtea joanda, urtea etorri garaia heldu dalako, gure partetik eta bihotzez Isabel eskerrikasko, hain merezia zenuelako ta maite zaitugulako | HAMARREKO HANDIA DOINUA XABIER AMURIZAK ABESTUTA: PARTITURA IKUSI |
2011/06/24
Hernaniko Txistularien kontzertua San Joan egunean
Txistulariak goizetik hasi dira lanean, Musika Bandarekin batera MENDIRIK-MENDI diana jotzen. Eguerdian berriz kontzertuan aurten megafoniarekin entzuna ahal izan da kontzertua. |
Tag:
sanjuanak
2011/06/21
San Joanetan
Ekainak 23an Hernaiko Musika Bandaren eta Hernaniko Akelarreari omenaldia eskeiniko zaie 11,45 etan. Jaien hasiera edo txupinazoa 12tan, ondoren buru aundi eta erraldoiekin Nere Herriko Jaiak ,TRIKU TRIKU bezela ezagutua,(urtean behin jotzen dan doinua) joaz egingo dute kalejira. Txistulari Bandaren atzetik musika eskola publikoko txistu, dultzaina, alboka,trikitixa, akordeoi taldea, ikasleen banda eta perkusio taldeen emanaldia kaleetan zehar.
Arratsaldean 5 etan haurren aurreskua, parrokian Salvean joko dute iluntzeko 8 etan. Bederatzi terdietan San Joan suan herritarren aurreskuan joko dute.
Ekainak 24 ostiralean goizeko 9tan Musika Bandarekin batera Diana eskeiniko dute Mendirik Mendi joaz. Parrokian 11 tan izango dira. 12etan Hernaniko txistularien kontzertua izango da. Arratsaldeko 6etan dantza askatuaren txapelketa.
Ekainak 25 ean Azeri Dantza. 12etan erraldoi eta buruaundiak. Koadrilen eguna dela ta Pagollagan bazkaldu ondoren ere txistu doinuak entzungo dira.
Ekainak 26ean Azeri Dantza. Patxadaz gosaltzeko aukera izango dute gaurkoan.
Ekainak 27an Musika eskolako txistulariek Diana eskeiniko dute, ta ondo gosalduta Azeri dantzan parte hartzeko gero.
Tag:
sanjuanak
2011/06/17
Preludio txikia Atsegindegin
Euri iragarpena zala eta, emanaldia Atsegindegin izan da, 19:00etan.
Hernaniko zazpi taldek hartu dute parte kontzertuan: Elizatxo, Langile eta Urumea ikastolek, Inmakulada ikastetxeak, Musika Eskolak, Kantuzek eta Ttarla dantza taldeak. Txalapartariek zabaldu dute emanaldia, eta ondoren, Ttarlako dantzariak eta txistulariak igo dira taula gainera. Segidan, trikitilari, soinujole eta saxojoleen txanda izan da. Eta amaieran, Musika Eskolako eta ikastoletako abesbatzek batera aritu dira. Zazpi abesti interpretatu dituzte: Iritsi da eguna, Ur azpian, Xalbadorren heriotza, Muxu bat, Hernaniko martxa, Mendirik Mendi eta San Juan zortzikoa. |
Tag:
preludioa
2011/06/15
San Joan jaietako XVIII. iragarpen kontzertua
aurten berriro San Joanak usaitzeko emanaldia izango da
Aurtengo nobedadea GATIBU taldearen kolaborazioa izango da.
Umeen txanda ostiralean iluntzeko zazpiretan izango da.
Tag:
preludioa
2011/06/12
HME ko txistularien kontzertua
Tag:
HME
2011/06/11
Ekaineko kalez kale kantari
Gaur hilak 11, eguraldi bikainakin ondorengo doinuak jo eta abestu dituzte Kalez Kale Kantari atera direnak:
Plaza Berrin: Boga-boga, Ai Simon eta Ala kinkirrin Kixkalen parian: Ai zer plazerra, Habanara joan nintzan, Andre Maddalen Plazan: Atharratzeko Gazteluko Kanta, Azken Dantza, Greziako itsasontzia Tripontzin: Ikusi Mendizaleak, Itsasoan Urak Handi dire, Kapitan Pilotu Deportibon: Maritxu, Matalaz, Topa Dagigun Plaza Berrin: Nere herriko neskatxa maite, Oi Ama Euskalerri, Prima Eijerra. Karkaba: Urtxintxak, Zenbat Gera, Bartali. |
Tag:
kalez_k_k
2011/06/10
Preludioa prestatzen
San Joan jaietako XVIII. iragarpen kontzerturako entsaiu orokorrak hasi dira.
Hurrengo entsaioa Ekainak 15 asteazkena txistulariak iluntzeko zortziretan hasiko dira.
Hurrengo entsaioa Ekainak 15 asteazkena txistulariak iluntzeko zortziretan hasiko dira.
Tag:
besteak
2011/05/24
Maiatzaren 27an kontzertua Udaletxean: NAGORE FERNANDEZ DE LUCO
Kontzertua arratsaldeko 19:30 ean izango da.
Nagore Fernandez de Luco gasteiztar txistulari gazteak goi mailako
txistu ikasketak amaitzear ditu Musikenen, Aitor Amilibia irakasle duela. Hori
dela eta, ikasketen amaierako proiektu gisa oso kontzertu berezia prestatu du,
beti ere maila goreneko txistulari birtuosoen errepertorioan dabilela, jada
klasikotzak jo dezakegun Isidro Ansorenaren “Jo, mutilak, gogoz” obrarekin
batean Aragües, Urrutia, Linde eta Extremianaren abangoardiako lanak
aurkeztuz. Horretarako Unai Mendikute akordeoi jolea eta Jagoba Astiazaran
txistularia izango ditu lagun Hernaniko kontzertu honetan. Txistu zailduenaz
gozatzeko aukera paregabea.
EGITARAUA
Antolatzaileak: Musikene eta Hernaniko Musika Eskolako txistulariak

- Jo, mutilak, gogoz I. Ansorena
- Dos melodías Tomás Aragüés
- Gogoan Isabel Urrutia Durangoko konposizio txapelketan lehen saria lortutako obra
- Asmaketak Hans Martin Linde
- Bi gehi bi=lau? Hilario Extremiana
Antolatzaileak: Musikene eta Hernaniko Musika Eskolako txistulariak
Tag:
besteak
2011/04/02
HERNANIKO 7.Txistulari Gazteen Txapelketa
A maila (12 urte arte) | |
TXAPELDUNA: Iker Larrauri Delika (Gasteiz) | |
2. Sailkatua: Beñat Mondragon Elexpe(Donostia) | |
3.Sailkatua: Martin Canto Llorente(Gasteiz) |
B maila (13-16 urtekoak) | |
TXAPELDUNA: Martin Erro Piquero (Iruña) | |
2. Sailkatua: Alain Sorazu Agirre (Azpeitia) | |
3.Sailkatua: Ainara Martinez Ramirez (Iruña) |
TALDEAK | |
TXAPELDUNAK:
IRUÑA
| |
2. Sailkatua: ANTXIETA (Azpeitia) | |
3.Sailkatua: GOIZ ERESKI (Iruña) |
Tag:
txapelketa
2011/03/27
7. Txistulari jaialdia
Apirilaren 2 eta 3 an HERNANIKO VII. TXISTULARI JAIALDIA.
Apirilak 2 Larunbata
VII. Txistulari Gazteen Txapelketa; goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 5:00 etan Milagrosa kaperan.
BAKARLARIAK:
A mailan (10-12 urte) 15 partaide
B mailan (13-16 urte) 14 partaide
TALDEAK
Maila bakarrean 8 taldek hartuko dute parte
Gotzon Huegun - en txistua
Apirilak 3 Igandea
Txistularien Topaketa
10:00 Dianak kaskoan eta inguruko auzoetan.
12:30 Ttun-ttuna Plaza Berrin
14:00 Bazkari herrikoia
18:00 Kalejira eta dantza soinuak herriko kaleetan zehar.

topaketa,
txapelketa
2011/03/22
Igandean Milagrosan Udaberriko kontzertua
Igandean Martxoak 27an goizeko ordu batean kontzetua eskainiko dute txistulari bandak bi tronpeta joleen laguntzaz. Ondoko doinuak joko dituzte:
- Auritz(Biribilketa)..................................................................Herrikoia. J.I.Ansorenak moldatua
- ASS3KM.............................................................................Herrikoia. I.Egurenek moldatua
- Itxaropena(Fandangoa).........................................................B.Laskurain
- Molinatxo.............................................................................Ezezaguna. Mold. J.I.Ansorena
- Antziñako abestiak................................................................Arm. J.Franco
- El Cantarico.........................................................................Herrikoia.Mold. J.I.Ansorena
- Guretzat berdin dira..............................................................Oskorriren erreperteriotik
- Alkate soinua.......................................................................Ezezaguna. Mold. J.I.Ansorena
- Polka...................................................................................S.Fink
Tag:
udaberri
2011/03/13
Hernani Musika Eskolako Txistularien kontzertua
Musika Eskolako txistulariek, eguerdiko 12:30etan jo dute, Udaleko arkupetan.
Bederatzi abesti eskaini dituzte, zortzikoak, kontrapasa, fandagoa eta arin-arinak, Mozarten sonatatxo bat eta Pantxoa eta Peioren Azken dantza abesti ezaguna.
Tag:
HME
2011/03/05
Iñauterietako Azeri Dantzan
Ostiralean eman zan Jaien hasiera ofiziala Gudarien plazan. Bertan Pili Lujanbiori, Iñaki Apezetxea (Txatxoni), Joaki Lujanbiori eta Joxe Amondaraini omenaldia egin zitzaien. Jarraian eskola umeekin kalejiran Urumea ikastola eta Lagunak txarangak.
Larunbatean goizeko 10etan atera zan Azeri-Dantza (iñauterietan GORRIZ jantzita joaten dira eta SAN JOANETAN txuriz).
Igandean Tolosan jotzen dan DIANA(Behekaldean entzungai dago) eta IDIARENA (plazan. plazaberrin, zinkoenean, gora joaterakoan berriro plazaberrin) joaz egin dute kalebuelta.

iñauteriak
2011/02/05
Santageda bezpera degu
Txistulariak Ohitura Zaharrak taldearekin batera ibili dira herrian zehar.
Ondoko bertsolarien laguntza izan dute: Eizmendi, Iraola, Osa eta Zelaia ibilbide osoan aritu baldin bad dira, hasieran Rezola ere lagun izan dute.
Abiatu 6,30 tan zaharren egoitzeruntz. Hango solairuetan makilak astinduz, bertakoen algara ta txaloak jaso dituzte. Ondoren "Elur-Txori" elkartean egin dute parada ta handik plazaraino, Andre-kaletik zinkoenera jeisteko. Hainbat geldialdia egin dituzte. Tripontzi taberna eta Oa gozotegiaren tartean aurrenekoa. Oa-koei eskertu behar diegu pastatxoak eskeini dizkigutelako. Geroxeago Deportibo tabernaren parean, hemen sagardoa ta ardoaz buti dituzte eztarriak eta Plazaberrin erdi erdian jarrita umeen eta haien gurasoen laguntza izan dute kantu garaian. Nola ez Zinkonea tabernan ere geldiunea; gertu zeuden presoen lagun eta gurasoei elkartasuna adieraziz kantatu dituzte bertsolariek bertsoak. Kale nagusian aurrena Zumitzan taberna parean eta "Txantxangorri" elkartera sartu dira. Hemen geldialdia luzexogoa izan da txorizo ogitartekoa jateko. Bukatutakoan "Santa Barbara" elkartean beste paradatxoa, ta handik "Irizar" tabernaren pareraino gero "Onddi" tabernan eta goraxeago "Aralar" tabernan. Hemen gazta daztatzeko aukera izan dute, abesbatzako kideek Santa Agedari buruzko bertso guztiak kantatzen aritu dira, gustoa zeuden eta partaide dexentek kantatu du bakarka.... Hemendik gora "Rioja" tabernara eta gero plazatik pasata "Peña Otaño" elkarteraino 10,20 inguruan ziran. Han bukatuta "Xalaparta" elkarteraino. Hemen patata-tortilla, mingaina dastatzeko aukera izan dute guztiek. Goxo goxo egoten zan bertan, kaleko giroa hoztuta baitzegoen dagoeneko eta kosta zaize bertatik ateratzea. 12ak inguruan plazan aurten oholtza (Kaldereroentzat) prestatuta zegoenez bertara igo eta sekulako iskanbila sortuz amaitu dute aurtengoa.
Ikusten dezutenez eztarriak ongi bustita eduki dituzte ibilaldi osoan (elkarte guztietan edan baitute).
Ikuslegoak parte ahal izan du kantatzen orriak banatu zaiolako.
.....Beno ba beste urte batean ere kunplitu da tradizioa.....Aaaagur oraaaaain esaaaaten dioooooot Santa hon.....batera..... urte on bat pasa dez......osasunaz ta pakeaz......

santageda
2011/01/26
2011/01/02
Erregeen kabalgatarako prest
Txistulariok arratsaldeko 5,45 etan bilduko gera asteazkenean Urbieta kaleko azkeneko etxean (Latxunbeberri eta Marieluts artean). Ondo meriendatuta etorri, ibilbide luzetxoa izaten degu eta... Gogoratu ibilaldi osoan ERREGEAK DATOZ doinua jotzen arituko gerala.
2011/01/01
Urte Berri On
Aurten sekulako eguraldi onarekin eman diote ongi etorria txistulariek Urte Berriari. Ohitura dan bezela, kalian buelta eman ondoren Leokadisti (Ansorenatarren jaiotetxea izan zen lekua) etxeraino hurbildu dira. Lehioan zeuden Ansorenatar txistulari gazteak ( Jon eta Idoia euren amarekin).
Hortaz aparte Andrekalian, entzule bat baino gehiago irten da balkoiera.
Txistulari Banda hau sortu ezkeroztik, Joxe Ansorena txistulariak sortutako URTE BERRI GOIZA doinuaz bete dute kaleko isiltasuna.

PLAY (triangeluan) ikurran sakatuz entzun daiteke doinua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)