2008/12/31

Urte Berri Goiza 2009

Urte Berrion denoi.

Urte Berriko goiz guztietan bezala aurten ere Txistulariak "URTE BERRI GOIZA" (Joxe Ansorena) biribilketa jotzen arituko dira.

Kaxkoko kale buelta eman ondoren Antsorenatarren etxealdera joango dira Leokadisti etxeraino hain zuzen ere.

Kalejiran dabiltzan jendea ez da faltako seguru gaurko giro epelak jarraitzen badu.


2008/12/28

Inoxente egunean txistulariak txantxako gogoarekin

Gaur Abenduak 28 Inoxente eguna izanda, txistulariek txantxako gogoaz esnatu dira eta kale buelta alderantziz eman dute; Kale Nagusitik jeitsi eta Andre-Kaletik igo.

2008/12/23

Xabier Zugasti gogoan

Xabier Zugasti txistularia izandakoaren omenez, txistulari bandako partideek bere ileta amaieran kanpai otsez lagundurik azken txistu-doinuak eskeini zioten.

2008/12/22

Gabonak badatozzzz



Abenduak 22 an Musika Eskolako musikari gehienek Gabonen iragarpena eman zuten kalez kale iluntzean. Amaieran txokolate goxoa dastatu zuten Santa Barbara elkartean.

2008/12/13

Eguberrietako kontzertua Santo Tomas egunean


Milagrosan eguerdiko 13 etan.
Bukaeran zizka-mizka batzuk jateko ta txanpaña edateko aukera izango da urtero bezela. Hona hemen aurtengo egitaraua
Pianojolea: MIREN ZUBILLAGA