2022/11/30

Astigarragako Txirriskla txistulari taldeak 50 urte

 

50 urte igaro dira astiartarrak herrian txistua jotzen etenik gabe daramatela.

Hori dela eta, azaroaren 27an 12:45ean Erriberako atarian. kontzertu politt bat prestatu zuten.

Txistulariekin Astigarragako lagun askok hartu zuten kontzertuan; hala nola, Astigarko dantza taldea, Aiztondo abesbatza, Eragiyok abesbatza eta  Astigarragako erraldoiak, hainbat herrietako txistulari eta musikarien laguntza jaso zuten.

Txirrisklari Ohorezko kontrapasa eskeini zitzaion:






2022/11/27

Santa Zezilia eguneko Kontzertua

2022 urtea berezia izaten ari da Hernaniko txistulariontzat. Ekainean amaitu zan Goizetik txistulari elkartearen zeregina eta Urritik aurrera Hernaniko txistulari guztiak Hernaniko Herri Musika Elkartean bat eginda gabiltza; iganderoko diana jotzeko lau talde osatuta, kaxkoa alaitzeaz gain, auzoetara egiten dugu bixita.

Aurtengo Santa Zeziliako kontzertua Hernaniko txistulariak eta gonbidatuak izan ditugu, Donostia, Oiartzun, Getaria, Leitza, Usurbil eta Andoaingo txistulariak parte hartu dute bertan. Zuzendari lanetan Aitor Arozena oiartzuarra, Donostiako udal txistulari bandako kidea. Kontzertu honetarako Hernaniko musikarien doinuak aukeratu ditu.

2022/11/06

Gasteizen,Azaroak 5ean

 


Hirugarren aldia da Gipuzkoako hainbat txistulari gonbidatuak joan gerala Gasteizera larunbata goizean txistu doinuz betetzera hiriko kaxkoa. Aurten Kanta-Berri abesbatzaren laguntza izan degu.

Gonbidatuak izan geran "Itsas-Nafartarrak" ( Navarra Maritima), Txistua Astinduz taldea barne.

Bideo Zatitxoa ikusteko KLIK egin:

Bideo1 , Bideo2

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Lizarran

 

 Urriak 30 eko eguna Lizarran pasa zuten M.G.Tek. Bertako txistulariek plaza batean txokolatada beroa eta pastelak gosaltzeko prestatu zituzten. Gero kalez kale aritu ziran eta herriko pastel dendetan (gosarirako eskeini zituzten) geldi uneak eginez, bertako langileei hainbat doinu eskeiniz eskertu zuten txistulariek gosarian dastatutakoa.

Gipuzkoatik hurbildutako txistulariak tartean
Iratxeko kanpiñean bazkaldu zuten. Bazkaldu ondoren, Azaroak 12rako kontzertua prestatzeko entsegu txiki bat egin zuten. Egun horretan Iruñean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eskeiniko du Zilarrezko Domina M.G.T taldeari.