2011/10/01

Bergarako bandarekin eta Abesbatzekin

Iluntzeko 7,30ak aldera hasi da Atsegindegin kontzertua.
Aurreneko bi abestiak Kantuz eta Ozenki abesbatzekin batera aritu dira Txistulariak:
Potxolo dago negarrez eta Bigarren kalez kale doinuak entzun ahal izan dira.
Ondoren Bergarako bandak, 179 urteko ibilbidea duenak, bost doinu jo ditu: Tolosa, Poeta y aldeano, Aro­und the worold in 80 days, Pro­cession of the sorcerers eta I knew i loved you. Ainara Ortega abeslariaren laguntza izan dute.
Bukaera aldera  Banda eta Abesbatzek bi doinu "The conquest of pa­­ra­dise eta Euskal Herria kantuz"eskeini dituzte.
Kontzertua amaitzeko Zipri Otxandorenaren zuzendaritzapean guztiak "Mendirik Mendi" jo eta kantatu dute.