2022/06/25

San Juan egunean

Eguraldiarekin zorte ona izan genuen ekainaren 24ean, izan ere, aurtengo sanjuanak euritan pasa dira eta.

San Juan eguneko jarduna bideoan. Aipatu behar da txistularien kontzertuan "Ruth Martin Apezetxearen" omenez berak hainbeste maite zuen "Corazón de Oro" doinua akordeoi eta gitarra joleen laguntzaz eskeini zela. Ruth eskusoinua eta txistua ikasten aldi berean hasi zan baina izatez txikia zela eta esku soinua handiegi geratzen zitzaion eta horregatik txistua aukeratu zuen ikasketekin jarraitzeko.

San Juan eguneko txistularien jarduna bideoan ikus daiteke,irudian sakatu horretarako.




2022/06/24

San Joan bezperan

 Aurten bai, aurten Sanjuanak ospatzen ari dira Hernanin.

Bezperan txupinazoa,akelarrea,sanjuan sua... Bideo Laburpena


 Hori bai, gaueko San Joan sua juxtu juxtu ospatu ahal izan da amaieran euri zaparrada galanta izan dugulako.

2022/06/18

Iragarpen kontzertua aurten bai

 San Joanak gerturatzen ari direnaren seinale izaten da iragarpen kontzertua. Herriko musika eta dantza talde gehienek parte hartzen dute bertan.Eguraldiaren iragarpen txarragatik ( gero ez zuen euririk egin baina bazpaere) aurten ere, azkenekoa bezela (2019.) Atsegindegin ospatu behar izan zan.Iñisio eta gogo handiz hurbildu ziren bai musikariak baita ikuslegoa ere. Aurtengoa oso berezia izan da; hain zuzen ere 2021. urteako azaroan Preludioko zuzendari artisitikoa zen "Ruth Martin" joan zitzaigun eta hari omenaldi berezia eta xumea eskeini zitzaion "Maitia nun zira" eta "Ondoan " doinuak berari eskeiniz.

San Joan Zortzikoaren zati bat ikusgai hemen (Urumeako Kronikatik jasota)

EGITARAUA:

MUSIKA PLAZAN
AITARI
BAGA BIGA
ODA A LA ALEGRIA
EZ GAUDE SALGAI
HERNANIKO SOINUAK
MAITIA NUN ZIRA
ONDOAN
KORRIKA MIX
UNBLENBLE!
MENDIRIK MENDI
SAN JOAN ZORTZIKOA

Esku-orria lortzeko  klik egin HEMEN