2023/05/07

Itziarreko erromerian

 Hernaniko Herri Musika elkartekoko kideak atzo, maiatzaren 6ean, Itziar herriko 13. Erromerian parte hartu zuten, eta gehienak 13 urte horietan hutsik egin gabe aritu izan dira. Txistulariak, dultzaineruak eta fanfarrearekin  egun pasa bikaina izan zuten.


2023/03/27

Euskal Herriko Txistularien elkarteko batzarra Legazpian

 Laburpena Hamaika TBn

Urtero, zazpi herrialdeetako batean txandaka antolatzen du elkarteak Txistulari Eguna. Aurten Legazpi alaitu dute kalejirek, txistu doinu, kontzertu eta lagunarteko bazkariekin. 2024an Arabari tokatuko zaio txanda.  

 


 


Lesakan, Josu Goia gogoan

 Martxoak 4ean Josu Goiaren omenez, Etxalerren harek egindako eskulturaren aurrean jardun zuten hainbat txistularik.


 



2023/02/20

Tolosan eta Donostiako Iñauterietan

 

 Ozenki Txistulari Taldeak Tolosako kaleak alaitu ditu inauterietako doinuekin. 68 musikari aritu dira taldean, inoiz baino gehiago, Ion Garmendiaren zuzendaritzapean.

Tolosako Musika Eskolatik abiatu eta ohiko ibilbidea egin dute, tarteka zenbait taberna inguruetan geldialdia eginez. Fronton tabernan ere sartu dira, eta une berezia bizitu da bertan, hainbat urtetan Ozenki Txistulari Taldearen zuzendari izandako Iñaki Letamendiak pare bat abesti zuzendu baititu.

Herriko musika eskolako kideez gain, Loatzo Musika Eskolako kideek, eta eskualdetik kanpoko txistulari eta musikariek ere parte hartu dute. Musikari gehienak helduak izan dira, baina hainbat gaztetxoek ere parte hartu dute. «Garrantzitsua da gazteek parte hartzea», esan du Garmendiak, eta musikariak hainbat lekutatik etortzea nabarmendu du: «Tolosako Musika Eskolako Ozenki Txistulari Taldeak antolatzen du ekitaldia, baina deialdi irekia egiten dugu parte hartu nahi duten guztientzat, eta gustura hartzen ditugu taldean».

Behin kalejira amaituta, Zerkausian hamaiketakoa egin dute, eta gero hainbatek festa giroan jarraitu dute bazkaria eginez herriko elkarte batean. Herrian, taldekoek jarri dute giroa goizean zehar. Gero eta jende gehiagok espero duen ekitaldia izaten da, urtero indar gehiago hartzen ari dena.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Txistua Astintzen Taldea, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, Umeen iñauteriako dianan parte hartu du.



2023/01/29

HHME txistularien 2.Taldea Karabelen

Bertako bi kide Ziburun izan gera bertako bixintxo feste barruko tanborradan .



2023/01/15

San Sebastian iragarpeneko kontzertuan hernaniarrak

 Gaur Urtarrilak Antzoki zaharrean , San Sebastian iragarpeneko txistu kontzertuan gonbidatuak izan gara hainbat hernaniarrak. Kontzertu dotorea atera zaigu. Hementxe kontzertua bideoan ikusteko aukera:

 2023 01 15 Udal txistulari taldearen San Sebastianeko kontzertu berezia


2023/01/14

Real-Atletik derbian Hernaniarrak

 Atzo sekulako festa antolatu zen derbiaren aitzakiarekin. emaitza Erreala 3-1 Bilboko Atletik

  Txistulariak:Jona Ansorena,Xabier Muñoz,Idoia ansorena,Agustin Laskurain

EITB ikus-entzunezko taldeak bat egingo du Realak larunbat honetan Real Sociedad vs Athletic Club derbia dela eta antolatu dituen ekitaldiekin. Jardunaldi ludikoa eta jai-girokoa izango da, bi taldeen zaletasunak elkartzeko, adin guztietako ikusleei zuzendutako jarduerekin, bai partidaren atarian, bai ondoren.

Ekitaldien maratoian "El Conquistador del Caribe" programako eskalada proba bat egingo da. 12: 00etatik 13: 30era bitartean bertaratzen direnek zazpi metroko dorre ikusgarri bat igo ahal izango dute, ETB2ko abenturazko realityaren parte-hartzaileen kutsua jasoz. EITBren eskutik, "Go! azen" en kontzertuaz (16: 00-17: 00) eta Gazteako DJen eskutik (17: 00-18: 00) gozatu ahal izango da.

Euskal derbia osatzeko, herri kirolen erakustaldia, pilota jaialdia Atano II.ean, Nogen eta Bulego taldeen kontzertuak, eta kalejira Burrunba eta Xabi Solano elektrotxarangarekin.

EITBko hedabideek hedapen zabala egingo dute, bai festa bai partida albistegietan, irratsaioetan, webguneetan eta sare sozialetan estaltzeko. Gainera, partida hasi baino ordubete lehenago "Nos Echamos a la Calle" saioaren edizio berezia eskainiko da zuzenean.

Real Sociedad vs Athletic partida zuzenean jarraitu ahal izango da 21: 00etatik aurrera Euskadi Irratian eta Radio Euskadin. Gauerdian laburpen bat eskainiko da ETB1eko "Area Txikia" saioan.

2023/01/08

Kabalgata jendetsua

 

Giro ezin hobeakin ospatu zan urtarrilaren 5 ean kabalgata.

Marieluts aldean hasi eta Atsegindegira iritsitakoan Txirritaruntz joan zan konpartsa gero Ispizua kaletik gora Urumea Ikastola eraikinaren paretik Elkano kalera sartu plazara sartzeko. Handik Andrekalea zeharkatu Zinkoeneraino eta Kale Nagusitik gora berriro plazan sartu zen konpartsa. Ume ugari ilaran zain zeuzkaten erregeek.