2010/06/30

San joanak amaitu dira baina ez txistularien jarduna

San Joan jaiak amaitu arren txistulariak jai egunetan kaxkoko kaleetan jotzen jarraituko dute oporrak hartu arte. Zaharren egoitzan Madalenetan ere arituko dira. Azkeneko joaldia San Ínazio egunean izango dute.
Argazkia San Joanetako bazkarikoa da.

2010/06/24

San Juan eguneko kontzertua

Ekainak 24 ean, eguerdiko 12 tan udaletxeko arkupetan.
EGITARAUA
*Maritxu J.I Ansorena/A.Iribar
*Ilunabarra R.Sarriegi/J.I.Ansorena
*Baietz (Fandangoa) J.I.Ansorena
*Algaraz (Arin-Arin) J.I.Ansorena
*Hirugarren Kalez Kale P.Sorozabal
*Tico Tico Zequina de Abreu/X.Zabala
*Txuri Urdin R.Sabadie/J.I. Ansorena
*San Juan Zortzikoa Herrikoia /T.Araguesa


Partaideak: Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, Kriskitiña dantza taldea.

BakarlariaJon Ansorena

Antolatzailea: Hernaniko Udal Txistulari Banda.

Babeslea: Hernaniko Udala.

San Juan suan

2010/06/23

Hernaniko Musika Eskolako 25. urtebetetzeagatik txupinazoa eurena

Aurtengo sanjuanak abiatu dira. HMEko irakasleak omendu ondoren, Joxan Goikoetxearen hitzak entzunda gero bere eskutik egon zen txupinazoa.

2010/06/19

XII. Preludio-txikia

Ostiralean (ekainaren 18 an 19:00tan), 400 umeen partaidetzarekin XII. Preludio-txiki kontzertua izan zan herriko plazan.Herriko ikastetxeetako (5. eta 6. mailako) umeak, Hernani musika eskolako musikariak lagundurik ordu beteko emanaldia eskeini zuten.

Kontzertuaren bideoak ikusteko izenburu bakoitzean klikatu:
TXORIA-TXORI+TXALAPARTA, HAURRAK IKASTAZUE

2010/06/14

San Joan jaietako 17. iragarpen kontzertua

Ekainaren 19an, 22:30ean Gudarien plazan. Euria ta haizeagatik bertan behera geratu da kontzertua. Baina (Felipe Sagarna) Zapari eta Martin Zabaletari  omenaldi xumea eskeini zaie Udaletxeko areto nagusian.

  1. Txalaparta
  2. El Zapa
  3. La Reina de Aragon
  4. Pie Jesu
  5. Herribera
  6. Furra-Furra
  7. Tango de Roxanne
  8. Deliver Us (The prince of Egypt)
  9. Namaste Chamo Longmu(Agur Everest).........
  10. Tico-Tico (San Juan eguneko kontzertuan eskeiniko da)
  11. The Beatles Gold
  12. Leonena (Jota eta porrue)
  13. Jaialdia
  14. Zaparen omenez
  15. Mendirik Mendi
  16. San Juan Zortzikoa

PARTE HARTZAILEAK:
Hernaniko Musika Banda
Hernani eta inguruko txistulariak
HMEko akordeoi taldea eta abesbatza
Kantuz, Ozenki, San Joan parrokiko abesbatzak
Incansables txaranga
"Ainara" eta "Ttarla" dantza taldeak
Agur Everesteko dantzariak,
txalapartariak, abeslariak, gitarrajoleak,
biolin jolea, txirula jolea, albokaria.
Joxan Goikoetxea teklatuan, Jorge Pacheco kajarekin, Joana Ortega pianoan, Ainara Ortega ahotsa.
2009.preludioa

2010/06/07

Txistulari gazteak

Jaiero Hernani Musika Eskolako ikasleak taldeka irteten dira igande goizak alaitzera. Gaurkoan txistulari eta trikitilari taldeei egokitu zaie.