2019/09/14

Euskal jaietan txistulariak abesbatzekin

Giro ederrean abestu dute txistulari talde eta tronpeta joleen laguntzaz abesbatzako kideek.

2019/09/02

Zestuan hiru urtetik behin txistulari kontzertua


https://photos.app.goo.gl/ekJqzvHAag55fQu77
Iturria: HITZA
Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak udalaren babesarekin antolatuta, Zestoako Txistulari Alardeaz gozatzeko aukera izan zute atzo arratsaldean herriko kiroldegira bertaratu ziren ehunka lagunek. Garikoitz Mendizabal txistulariaren zuzendaritzapean, Euskal Herriko 50 bat txistularik egin zuten bat kontzertuan, hala nola Azkoitia, Azpeitia, Bilbo, Burlata, Araia, Elgoibar, Elorrio, Hernani, Hondarribia, Iruña, Zumaia eta Zumarragakoek. Askotariko pieza ezagunak taularatu dituzte horiek guztiek, eta besteak beste, Aizpea Aristi eta Eider Iraola zestoar abeslarien ahots doinuz uztartu zituzten abestiak. Kantuban abesbatza gaztea Jagoba Astiazaranen gidaritzapean eta pianoan ere aritu da. Gainera, Itxaropena herriko dantza taldeak eta beste hainbat herritarrek ere parte hartu zuten saioan. Jaialdia borobiltzeko, gainera, Alex Sardui, Xabier Saldias, Igor Serrano eta Aitor Furundarena abeslari eta musikari ezagunak ere igo ziren taula gainera. Goraino betezen kiroldegia, eta publikoak gogoz jarraitu zuen musika saioa.