2020/11/18

Ruth Martin zuzendaria, agur

 Ez usteko  ta kolpe galanta jaso dugu. Ruth joan zaigu, agurtu gabe. Denok hunkituta gaude, umezurtz utzi gaitu.

51 urtekin utzi gaitu. Urtarrilan beteko zituen bi urte  zuzendari lanetan. 

Agur Ruth laister batean denok betiko elkarrekin izango gara zeruko txistulari bandan jotzen.

2020/11/01

Urriak 25eko dianan

Urte latza aurtengoa. COVID19k sortutako pandemia dela eta, azkeneko diana azaroaren 1 ean eskeini zuten txistulariek. Bideoa urriak 25eko unetxo bat ageri da. Kide bat ere falta da, positiboa emateagatik PCR proban, etxean geratu beharra izan zuen.



 





2020/10/25

Udazkeneko kontzertua Ereñotzun

Urriaren 18an Txistulariak ( sei txistulari, bi atabalari-perkusionista) bi tronpetajolerekin batera Ereñozu auzoan ibili ziren. Zenbait lekutan, geldialdiak egin zituzten, bakoitzean bizpahiru pieza jotzeko. Berez, aurreko udaberrian egiteko emanaldia zen, baina pandemiak sortutako egoera dela-eta, udazkenera arte atzeratu behar izan zen kontzertutxoa.

Eguraldi bikaineko eguna atera zen, eta ordu eta erdi aritu ziren txistulariak auzoan. Honako pieza hauekin osatu zuten emanaldia:

Honako pieza hauekin osatu zuten emanalaldia: 
  • Artetxe (mazurka)
  • Baltsa
  • Besta berri
  • Guretzat berdin dira
  • Martxa
  • Martxa Heraldikoak
  • San Migel martxa
  • Txurkoene
  • Xamurra
     

Irudian sakatuz bideoa ikus daiteke

2020/10/11

Dianen printzak

Urte arraro honetan, txistulari banda abuztuan ere aritu da. Hemen dianen printza batzuk.


2020/08/17

Askatasunaren eguna Pasai Donibanen

 ASKATASUNAREN EGUNA 2020

Abuztuak 15, Pasai Donibane

Euskal Herria Batu

Nafar Estatua Indartu

Euskaldunon Lurraldea Askatu!

Lema honen pean ospatu zen Donibanen urtero antolatzen den  Askatasunaren Eguna. 

Osasun larrialdia dela eta ,aurten txistulari gutxiagorekin ospatu da.


EGITARAUA:

12:00etan: ekitaldiaren hasiera Donibane Kaleko tximinian.

Umilladeroruntz txistulariekin.

Eroriei Omenaldia eta Agur Dantza

Herriko Plazara txistulariekin.

Herriko Plazan: Bertsolariak eta Ekitaldi Politikoa

Abeslariak.

Muxikoak.

2020/08/09

Abuztuan ere txistulariok diana jotzen

 Beste urteetan abuztuan txistulariak jai egiten dute, aurten berriz gogotsu dabiltza eta dianak jotzen segituko dute.

2020/07/26

Txistulariak auzoetan

Kaxkoan jotzeaz gain, igandeetan txistulariak auzoetara bixita egiten ari dira.
Joan dan astean Elizatxon izan ziran eta gaur Santa Barbara auzoan. Gaur harridura handiz eta pozez hartu dituzte auzokideek; izan ere, inoiz ez bait dira bertan jotzen izan. Txalo ugaria jasoaz agurtu dituzte txistulariak.

2020/07/25

2020. Madalen eguna berezia

Uztailak 22, Madalen eguna. Txistulariak hutsik egin gabe, aurten ere Madalen Zahar-egoitzara egin du bixita. COVID19 eraginez egoitza barruan sartu gabe kaletik aritu dira. Bertako egoliarrek sekulako txalo zaparrada eskeini diete, txistulariak ere gozatu egin dute emanaldiaz eta ikuslegoaren jarrera pozgarriarekin.

2020/07/06

Txistulariak itzuli dira kaxkora

Atzo, Uztailak 5, hiru hilabete terdi eta gero txistulariak goizeko diana jo zuten. Balkoietan jende ugari, txalo artean jo zuten kaxkoko ibilbidean zehar.
Datorren astetik aurrera, kaxkoaz gain, auzoetara joaten hasiko dira hiru hilabete horietako hutsunea bete nahiaz.

2020/06/24

2020. San Joan jairik ez baina ekitaldiak bai

San Joan bezperako txupinazoa bai baina jenderik gabe. Txistulariek San joan martxa jo dute udaletxeko pleno aretoan. Ondoren buruhandi eta erraldoiekin batera urtean behin jotzen duten "Nere Herriko Jaiak" edo triku triku bezela ezaguna den doinua jo dute.



San Joan egunean "Mendirik Mendi" goiz eresia jotzera auzoetara jo dute: Sorgintxulo, Marieluts, Latxunbe-berri, Ave Maria parkea eta bukatzeko kiroldegi aurrean aritu dira.

San Joan egunean "Mendirik Mendi" jotzen ohitura dan bezela.

2020/06/14

San Joan jaietako iragarpenik ez baina musikariak bai

San Joan jaietako iragarpen kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten bertan parte hartzen duten taldeek.
Osasun-larrialdirik izan ez balitz, gaurko egunean egingo zen kontzertu hori. Kontzerturik izan ez arren, Hernaniko musikariek Kaxkoan eta auzoetan jotzeko aukera izan dute gaurkoan eta gogotsu aritu dira.

Txistulariok honako ibilbidea egin dugu:

Mañe y Flake, Gartzia Goldarazeko kirol pista, Etxeberriko pilotalekua eta beste hainbat txoko, besteak beste, Sagastialde, Sagastialde-berri, atletismoko pistako etxeen ingurua, Gabriel Zelaia plaza eta amaitzeko Bidebieta plaza.

2020/05/02

Laister itzuliko gara, indarberrituta

Koronabirusak sortutako alarma-egoera dela-eta, hilabete eta erditik gora daramagu igandeetako diana egin gabe. Laster itzuliko gara, eta herri osoan entzun ahal izango gaituzue.

2020/02/22

Iñauterietako larunbatean


Eguraldi bikainarekin jo dute txistulariek Azeri Dantzan, 90 minutukoa izan da, azkenean plazara iristerako maskuri guztiak lehertuta zeuzkatenez, azkeneko dantza laburra izan da.


2020/02/06

Santa Ageda bezperan lau talde plazan elkartuz


Ohitura Zaharrak antolatutako Santa Ageda bezperako ekitaldiak aurten 58. urtea bete du ( 1962an hasi zirean kantuan). San Joan konpartsako kideek 2014. urtetik etortzen hasiak dira. Aurten berezia izan da; arratsaldeko zazpietan lau abesbatza elkartu baitira plazan, Kantuz, Goiz-eguzki, Musika-eskolako umeak eta Ohitura Zaharrak taldeak. Bakoitzak bere doinu eta estilo desberdina erakutsi du, hortaz, Santa Ageda "koplen lau bertsio" desberdin entzun izan ditugu.
Ohitura Zaharrak taldea bertsolarien laguntza eta umorea izaten du beti. Aurten agertutakoak, Zelaia, Osa, Agirre eta Lasarte izan dira.

2020/01/15

2020/01/13

Aurreneko kalez kale kantarin musikari berri bat aurrenekoz

Hilaren 11ean, eguraldi ona baina sekulako hotzarekin, egin da aurtengo aurreneko Kalez Kale Kantari saioa. Bertan Unai Trullenek lehenego aldiz jo zuen atabala.

2020/01/05

2020ko Erregeen kabalgatan

Hernaniko txistulariak eten gabe "Erregeak Datoz" pasakallia jotzen aritu dira. Urbieta kaletik abiatu, Ispizuan gora, Elanotik joanda plazan sartu eta Andrekaletik jeitsi ondoren kale Nagusitik gora plazan bukatu da kabalgata. Arratsaldeko 6etan punttu punttuan hasi eta 7rako iritsi da kabalgata burua plazaraino.
https://photos.app.goo.gl/FtnwAJGrp8UmYKZC6

Gorrotxategi pilotariari omenaldia

Atzo arratsaldean, herriko pilota-elkarteak omenaldia egin zion Aitor Gorrotxategiri, 2018an munduko txapelduna izandako pilotari hernaniarrari. Hantxe izan ziren txistulariak eta dantzariak ere, frontoia girotzeko eta Gorrotxari ohorezko agurra dantzatzeko.

2020/01/01

2020 Urte berrion

Urte Berri guztietan bezelaxe, aurten ere herriko kaxkoan zehar ibili dira txcistulariak Joxe ansorenaren "URTE BERRI GOIZA"  biribilketa joaz.