2019/10/28

Goizean Leitzan, iluntzean Beasainen

Urriaren 26, Leitzan, "Orreagaren Elkarteen Eguna-2019" ospatu zan txistulariak lagunduta. txistularien taldeko argazkia Leitzan dagoen Txistularien Txokoan egina da.

37. Txistu Alardea antolatu zuen Goizeresi taldeak Beasainen

Beasaingo (Gipuzkoa) Udazken Kulturalaren baitan izan zan urriaren 26 an.
Egitaraua
 7etan, kalejira burutu zuten txistulariek. Kontzertua, ordu erdi beranguago hasiko zan.

  • Euskal musikaren gorespena … Mold. Txomin Agirregomezkorta
  • Lunabarra … Mold. R Sarriegi / J.I. Ansorena
  • Gabiltzan kalez kale … Pablo Sorozabal
  • Donostia … Pablo Sorozabal / Mold. T. Agirregomezkorta
  • Auspo jotzailearen ametsa (fandangoa) … Pepe Andoain
  • Gurea (arin arina) … Pepe Andoain
  • Goiburu (biribilketa) … Pepe Andoain
  • Eperra … Herri doinua / Mold. Xanet Arozena
  • E.H. R´ n ´R … Niko Etxart / Mold. Xanet Arozena
  • Nere sentimentua … Mold. Aitor Furundarena
  • Aurrera Altsasu … Pello Reparaz – Jon Maia / Mold. K. Sanchez Ekiza
  • Katedral bat … Gorka Urbizu – Berri Txarrak/ Mold. Aitor Furundarena
Beasainekoak ez ziren txistulariak, Andoain, Donostia, Hernani, iruña, Legazpia, Leitza, Zarautz etik etorritakoak honako hauek:

2019/10/21

Egun pasa Gasteizen

https://photos.app.goo.gl/153MLjeMEDN8Pb8j8

Goizetik kalejiran ibili ta gero otordu ederrarekin amaiera ezin eman eta arratsaldez ere aritu zen taldea Gasteizko alde zahar inguruan, Nafarroako, Gipuzkoako eta Gasteiz bertako txistulariez osatuta.

2019/10/17

Lekunberriko jaietan diana

 Pilarikan ospatzen dira Lekunberrin jaiak. Txistulariak jai egun bakoitzean diana jotzen dute hamaiketakoaren truke. Ayestaran hotelak zerbitzatutakoa ikaragarri goxua eta egunero desberdina.



2019/10/02

Urnietako San Mieletan goiza alaitzen

 Andoain,Egia,Hernani eta Lasarteko txistulariak goiza pasa bikaina eskeini zuten. Urnietako hainbat etxe tartetik ibili ondoren hamaiketako gozagarriren inguruan denak bildu ziran mahaiaren inguruan.