Sagastialde auzoko 65garren urteurrena ospatu zuten auzotarrek igandean,maiatzaren 29an.
Ospakizunaren ekitaldi nagusia, Urnietako Oianume jatetxean egin zen,
bazkari baten bueltan bilduz. Mezetatik aterata elkartu eta bertan
argazkia atera zuten, 65garren urteurrena izozteko. Aurreskua eta
txistulariak ere ez ziren falta izan eta sekulako giroarekin, egun
ederra igaro zuten auzotarrek.
Murtzian
jaio nintzen eta bertan hasi nituen musika ikasketak.
Behin,
telebistan, harpa ikusi nuelarik, garbi izan nuen harpa jotzen
ikasiko nuela.
Madrilgo
Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatoriora jo nuen, María Rosa
Calvo-Manzano irakasle ospetsuarekin ikastera.
Musika
talde eta egitasmo ezberdinetan parte hartu dut, eta aipatzekotan,
Madrilgo DarkMoor heavy metal taldearen "Between Light and
Darkness" diskan eta Rafael Alcázarren "Las locuras de Don
Quijote" film dokumentalean nere partehartzeak nabarmenduko
nituzke.
Baina
irakasle sena dut batez ere eta Madrilgo hainbat musika eskoletan eta
Valladolideko eta Donostiako kontserbatorioan jardun ondoren,
Iruñeako kontserbatorioan nabil irakasle lanetan gaur egun.
Urte
batzuez Hernani izan nuen bizileku eta pozik nator, berriz ere,
zuenera!
EGITARAUA
ALKATE
SOINUA…………………………………... (ezezaguna, XIX.
mendea)
ST BRIDE’S CORACLE (Eigg uharteko tradizionala,
Hebridak-Eskozia)
GODDESSES…………
(dantza tradizionala, Ingalaterra XVII. mendea)
Tolosako Ozenkiko txistulariekin batera 53 musikari, gegienak inguruko txistulariak aritu dira goizean zehar.
Musika eskolatik abiatu dira txistulariak gaur goizean. Alde zaharreko
kaleetan Diana jo ondoren Trianguloa plazara iritsi dira. Ondoren,
inauterietako ostiral goiza girotzen jarraitu dute.
Atzo Santa Ageda bezpera izan zen eta 60 urte bete ziren "Hernaniko Ohitura Zaharrak" taldeak egun horretan antolatzen duen erronda egiten hasi zenetik. Atzokoa lehenbizikoa izan zen pandemia hasi zenetik. Azkeneko bi urteetako tartean, taldeko zenbait parte-hartzailek utzi gaituzte (Mitxirrika, Iñaxio Mari, Joseba eta Pedrin), eta taldeak omenaldi txiki bat egin nahi izan zien Txantxangorri elkartean, haien senideei lore-sorta bana emanez. Horrez gain, oparitxo bat eman zieten gure taldeko Patxi Apezetxeari eta Donostiri, txistu-lanetatik jubilatu direla-eta.
Santa Ageda bezperako elkarretaratze ederraz gozatu genuen atzoko egunean. Nahiz
eta euria bidelagun izan ia denbora guztian, bihotzak bero eta
eztarriak sendo azaldu ziren ekitaldi luze bezain gozagarri batean. Goizetik
txistulari bandako partaideok gustora aritu ginen beste behin ere gure
herriko kaleetan barrena Hernaniko Ohitura Zaharrak taldearen deialdiari
erantzunez.
Ezohiko ibilbidea egin genuen, eta luze jo zuen gauak. Peña Otañon aspaldiko abesti zaharrak kantatzen aritu ginen, eta azkenean, 12ak aldera iritsi ginen Txalapartara, eta kriston giroaz, bertso ederrez eta afaritxo goxo batez gozatu ondoren, 1:15ean iritsi ginen plazara, bezperan hasitako ekitaldi amaiezina bukatzeko.
Kabalgatarik egon ez arren Hernaniko musikariak kaxkoko kaleetan "Erregeak datoz" musikaz bete zituzten bi kaleak arratsaldea pixka bat girotuz.Irudian sakatuta bideoa ikus daiteke.
Hasi bezalaxe amaitu dute gaur Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastian “Donostik” beren ibilbidea txistulari-bandan. Izan ere, Urteberri egunean hasi ziren biak, duela 56 urte Patxi eta duela 51 urte Donosti, eta egun horretan egiten den legez, Joxe Ansorenaren “Urte Berri Goiza” izan da kalejirako doinua. Herritar batzuk izan ditugu lagun azken kalebuelta horretan, eta gero, Milagrosan, omenaldi txiki bat egin diegu biei. Patxik bertso batzuk kantatu dizkio Josebari, eta Josebak, Patxiri eskerrak eman ondoren, Patxi eta Txobito aipatu ditu, eta haiengandik ikasitakoa azaldu du. Patxik, amaitzeko, urte hauen guztietan izan dugun lagun-giroa nabarmendu du, emozioari nekez eutsita."