Giro apartan osatu da gaur goizean hasita arratsalderarte txistularien arteko topaketa.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2010/04/25
2010/04/24
Txistulari Gazteen VI. txapelketa eta Txistularien Topaketa
Txapeldunak, Alain Sorazu, Martin Erro, eta Iruña taldea.
Larunbatean hilak 24 ean txistulari gazteen txapelketa izango da Milagrosan.
Hiru mailatan, 23 bakarlari eta 6 talde
Goizean, 11:30etan hasita, A kategorian (12 urte artekoak) 11 bakarlari izango dira eta B kategorian (13-16 bitartekoak) 12; arratsaldeko 17:00etan, D kategorian berriz, taldeetan egingo dute lana, eta 6 talde izango dira. Gasteiz, Iruña, Azpeitia, Donostia, Arrasate, Irun, Zestoa eta Hernaniko txistulariak izango dira bertan. 18:15etan sari banaketa izango da.
Igandean Topaketa
Igandean Txistularien Topaketa izango da egun osoan. 10:00etan Dianak izango dira Kaxkoan eta inguruko auzoetan, 12:30etan dantzaldia Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Udaletxeko arkupetan), eta 14:00etan herri bazkaria, Santa Barbara elkartean. Jaialdia bukatzeko, kalejira eta dantza soinuak izango dira herriko kale eta plazatan.
Tag:
topaketa,
txapelketa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)