2012/08/17

Aranon Roke Deuna ospatzen

Beste urte batez, aurten ere txistulariak Roke Deuna ospatzeko aitzakiarekin
egun pasa egin zuten Aranon.

Bederatzi musikari bildu ziran: zazpi txistulari eta bi atabalari.
Jabier Narbartek ezin izan zuan azaldu aitona izan baita eta Bartzelonara hurbildu zalako biloba ezagutzera. Zorionak Narbarte.

Bestalde aurten Maixabel Telleria eta Xabier Albisu bikoteari esker ona adierazteko omenaldi txiki bat egin zieten. Urteak dira hutsik egin gabe Aranora datozela Seguratik.
Goizeko 10,30etan txistulari guztiak elizaurrean bildurik ermitaraino kalejiran igo ziran.
Ermita aurrean meza hasi baino lehen agertutakoeri txistu soinuz egin zieten harrera.
Meza ondoren, beti bezela "Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jota gero kalejiran ere herriruntz abiatu ziran.
Ruiztarren etxean eta jaso zuten aurreneko luntxa. Kontzertu txiki bat eman ondoren Gastaz-Eneara jeitsi dira. Sagardoa Txoootxean edateko prest zeukaten bertan. Ataria jendez lepo zegoen. Hor ere hainbat erromerirako doinu jo ondoren Kontsejupera abiatu ziran bazkaltzeko asmoz.
Jaialdia, egitarauan adierazita baino beranduago amaitu zan. Beheko irudian amaierarte geratu zan jendea. Tartean "Ainhoa Ansa", alkatea eta "Legarreta" zinegotzia.

2012/08/12

Donostiako alardea bertan behera

DONOSTIA - 35. Txistularien Kontzertu Nagusia euriagatik bertan behera geratu da.
Entseiau 4retan puttuan hasi eta 6,30ak akdera amiatu zan. Zortzik eta hogeietan txistulari eta musiko guztiak oltzara igo bezain pronto euria hasi eta zaparrada ederra bota zuen. Hamar minututan den dena busti egin zan eta segurtasuna zaintzearren kontzertua ezin eskeini.

Kontzertua Donostiako Euskal-jaietan eskeiniko da. Hain zuzen ere, IRAILAREN 7an ostirala 20:30 etan

2012/08/03

DONOSTIA - 35. Txistularien Kontzertu Nagusia

  • Noiz eta Non: 2012. abuztuko 11, larunbata. Konstituzio Plazan, 20'30etan
  • Partehartzaileak: Euskal Herriko Txistulariak; Donostiako Metal Bostekoa; Eskola eta Gurutziaga abesbatzak; Niko Etxart; Julio Soto bertsolaria; Ibarrako Alurr Dantzari Taldea; Haizea Muñoz eta Iker Casares kantariak; Donostiako Orfeoi Txikia.
  • Zuzendaria: Jose ignazio Ansorena Miner 
PROGRAMA
1. DONOSTIA (pasodoblea)  Antonio Peña y Goñi** (1846-1896)
2. 1512 GOGOAN: 500 URTE. BERTSOTAN Herri doinua*
  • Bertsolaria: Julio Soto, Nafarroako bertsolarien txapelduna
3. 1512 GOGOAN: 500 URTE. SAN JOAN GAUEKO DANTZA Tomás San Miguel*** (1953-)
  • Alurr dantzari taldea
4. NIKO ETXART:
  • Musde Ürrütia Zuberoako antzinako kanta****
  • Oihaneko zühainetan Zuberoako antzinako kanta**
5. ANTZINAKO DANTZAK Jose Ignazio Ansorena (1953-)
  • Alurr dantzari talde; Bakarreko esku soinua: Xabier Olazabal
6. SERAFIN BAROJA: 100 URTE:
  • ASTO KONTUAK Hitzak: Serafín Baroja (1840-1912)  Doinua: Raimundo Sarriegi*
  • IRIYARENA Hitzak: Serafín Baroja, Doinua: Ezezaguna*
  • Bakarreko kantariak: Haizea Muñoz eta Iker Casares
7. TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON ETA ORFEOI TXIKIA: 40 URTE.
  • ·BARRE EGIN X. Telleria-J.Ig. Ansorena / Mold.: X. Sarasola*
  • ·TXIRRISTA TXINGO J. Ig. Ansorena / Mold.: X Sarasola*
8. 1512 GOGOAN: 500 URTE. GUDA DANTZA Tomás San Miguel***
  • Alurr dantzari taldea
9. NIKO ETXART:
  • ·Tumatxa Niko Etxart**** (1953-)
  • ·Euskal rock & roll Niko Etxart***
10. 1937: Durango, Otsandio, Aramaio, Gernika, 75 URTE: 

  • BERTSOETAKO OROITZA Herri doinua*
  • GERNIKA Pablo Sorozabal* (1897-1988)
Moldaketak:
*Jose Ignazio Ansorena
**Txomin Agirregomezkorta
***Jagoba Astiazaran
****Xanet Arozena
OHARRAK
Ordutegia kontzertu egunerako:
- 15,45etan: Bilkura Konstituzio Plazan.
- 16,00etan: Entsegua oholtza gainean 18,15ak arte.
- 20,30etan: Kontzertua.
- 22,30etan: Afaria, Barbarin jatetxean (Puerto, 21).