2018/11/26

Leokadisti taldearen Santa Xexiliko kontzertua

Atzo eguerdian Udaletxeko arkupetan eskeini zuten hamar doinuz osatutako kontzertua: Leitza; Lau ataleko Zortzikoa; Idiarenak; Bianditz; Agustin, Xantin ta Juan Joxe; Luzaideko dantza doinuak; Mamma mia; Bagare, Martxa baten lehen notak; eta 104 ilargi bete.




Baionan EuskalHerriko txistulariak


Azaroaren 24ean Baionan, Euskal Herritik hurbildutako(Auritz Berri, Tafalla, Tutera, Iruña, Leitza Huitzi,Lekunberri, Alesbes, Agoitz, Gasteiz, Mundaka,  Elorrio, Zaldibar, Durango, Getxoko, Lekeitto Portugalete, Deusto, Mutriku, Legazpi, Eibar, Getari, Andoain, Hernani, Oiartzun, Pasaia, Ustaritz, Baiona, Hendaia ...tik joandako  200 inguru aritu ziran Baionako kaleak animatzen. Mugarik Gabeko Txistulariak taldeak antolatuta eta Euskalherriko txistulari elkartearen babesarekin. Baionako txistulari taldearen laguntzarekin egun ederra igaro zuten.

2018/11/23

Luis Udakiolari zillarrezko domina Santa Zezilia ospatzen

Azaroak 18an Donostian, EHTEk zilarrezko domina eskaini zion Luis Udakiolari zenari. Omenaldia, kontzertu batekin borobildu zen.
Luis Udakiolari buruz gehiago jakiteko irakurri hau (Iturria: txistulari.eus)
https://photos.app.goo.gl/G4fG1jY5yumHYVct8
https://photos.app.goo.gl/ETJ1RktuEcUSfKM48

Egitaraua:
Orkestra
- Adagio (re maiorreko suitea) Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Txistulariak eta orkestra
- Edate soñua José Gonzalo Zulaika Arregi, Aita Donostia (1886-1956)
- Iñauteriko polka José Antonio Santesteban (1835-1906), bakarreko marinba jotzailea: Francisco J. Lera
- Birigarroa Isidro Ansorena (1892-1975), bakarreko txistularia: Jose Ignazio Ansorena
- Azkoitia suitea Jagoba Astiazaran (1986—): introito-sarabande-rondó
Abesbatza eta orkestra
- Dieu, qu´il la fait bon regarder! Claude Debussy (1862-1918)
- Ave verum Camille Saint-Saëns (1835-1921)
- Tollite hostias Camille Saint-Saëns (1835-1921)
Txistulariak, abesbatza eta orkestra
- Maitia nun zira? José Uruñuela (1891-1963)
- Fandango Basque José Uruñuela (1891-1963)
 - Mendi aldera Isidro Ansorena (1892-1975)

2018/11/17

Xexili eguna ospatzen


Santa Xexili eguna ospatzeko Hernani ta inguruko txistulariak TTarla Dantza taldearekin batera herriko kaxkuan aritu dira kontzertu ibiltaria eskeiniz gaur Azaroaren 17an eguerdiko 12:30 etatik 14:00 ra.

2018/11/13

Euskara ari du. Baietz Hernanik


Hernaniko txistulariok ere bat ekimen horrekin, gure erronkak hartuta.
2018 honetan, otsailaren 3tik abenduaren 31ra arte, urte osoz, Euskara Ari du, Baietz Hernanik! erronka handi bati heldu dio. Euskaraz dakitenak nahiz euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez dutenak parte hartzen ari gara. Helburua? Hernanin hizkuntza-ohiturak aldatzea, eta denon artean euskararen erabileran beste urrats bat ematea. Keinu txiki horren bidez, aldaketa handia lor dezakegu Hernanin.
Euskara ari du Hernanin. Hartu zure erronka. Hilabete duzu oraindik hizkuntza ohituraren bat aldatzen hasteko.

2018/11/03

MGTen azken aurreko elkarretaratzea Agoitzen



Azaroak 3 Agoitzen (Nafarroa) txistularien elkarretaratzea Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin.

Eguna gosari eder batekin hasiko zuten 9:30ean Angiluerreka elkartean, Merkatu plazan.  
Kalez-kale txistu eta danbolineak astitzen 10 ak inguruan hasi ziran bertaratutako txistulariak.
 San Migel auzora, 11:30etan iritsita han ere hamaiketakoa izan zuten txistulariek.  

Ordu batean frontoian, azoka zegoela eta, hainbat doinu jo ondoren, irteeran albiste tristea, "Josu Goya" txistulari Beratarra zendu zelarena; horregatik hura gogoan hartuz "Agur Jauna" eskeini zitzaion.
Kalejira bukatutzat eman behar zala eta, baina oraindik txistulariak jotzeko irrikitan taberna inguruan beste hainbeste doinu jo ondore "Beti Jai" jatetxeruntz abiatuta, bertan bazkaldu zuten.