2023/01/29

HHME txistularien 2.Taldea Karabelen

Bertako bi kide Ziburun izan gera bertako bixintxo feste barruko tanborradan .



2023/01/15

San Sebastian iragarpeneko kontzertuan hernaniarrak

 Gaur Urtarrilak Antzoki zaharrean , San Sebastian iragarpeneko txistu kontzertuan gonbidatuak izan gara hainbat hernaniarrak. Kontzertu dotorea atera zaigu. Hementxe kontzertua bideoan ikusteko aukera:

 2023 01 15 Udal txistulari taldearen San Sebastianeko kontzertu berezia


2023/01/14

Real-Atletik derbian Hernaniarrak

 Atzo sekulako festa antolatu zen derbiaren aitzakiarekin. emaitza Erreala 3-1 Bilboko Atletik

  Txistulariak:Jona Ansorena,Xabier Muñoz,Idoia ansorena,Agustin Laskurain

EITB ikus-entzunezko taldeak bat egingo du Realak larunbat honetan Real Sociedad vs Athletic Club derbia dela eta antolatu dituen ekitaldiekin. Jardunaldi ludikoa eta jai-girokoa izango da, bi taldeen zaletasunak elkartzeko, adin guztietako ikusleei zuzendutako jarduerekin, bai partidaren atarian, bai ondoren.

Ekitaldien maratoian "El Conquistador del Caribe" programako eskalada proba bat egingo da. 12: 00etatik 13: 30era bitartean bertaratzen direnek zazpi metroko dorre ikusgarri bat igo ahal izango dute, ETB2ko abenturazko realityaren parte-hartzaileen kutsua jasoz. EITBren eskutik, "Go! azen" en kontzertuaz (16: 00-17: 00) eta Gazteako DJen eskutik (17: 00-18: 00) gozatu ahal izango da.

Euskal derbia osatzeko, herri kirolen erakustaldia, pilota jaialdia Atano II.ean, Nogen eta Bulego taldeen kontzertuak, eta kalejira Burrunba eta Xabi Solano elektrotxarangarekin.

EITBko hedabideek hedapen zabala egingo dute, bai festa bai partida albistegietan, irratsaioetan, webguneetan eta sare sozialetan estaltzeko. Gainera, partida hasi baino ordubete lehenago "Nos Echamos a la Calle" saioaren edizio berezia eskainiko da zuzenean.

Real Sociedad vs Athletic partida zuzenean jarraitu ahal izango da 21: 00etatik aurrera Euskadi Irratian eta Radio Euskadin. Gauerdian laburpen bat eskainiko da ETB1eko "Area Txikia" saioan.

2023/01/08

Kabalgata jendetsua

 

Giro ezin hobeakin ospatu zan urtarrilaren 5 ean kabalgata.

Marieluts aldean hasi eta Atsegindegira iritsitakoan Txirritaruntz joan zan konpartsa gero Ispizua kaletik gora Urumea Ikastola eraikinaren paretik Elkano kalera sartu plazara sartzeko. Handik Andrekalea zeharkatu Zinkoeneraino eta Kale Nagusitik gora berriro plazan sartu zen konpartsa. Ume ugari ilaran zain zeuzkaten erregeek.