2016/10/16

Euskara Ari Du


Laugarren urtez jarri da martxan Hernanin euskara ari du egitasmoa. Helburu berarekin beti: herrian euskara gehiago erabiltzea. Aurten erronka handi samarra jarri dute. «Urrian eta azaroan euskaraz bizi nahi dugu» esaten dute eta asmoa da herritarrak astebetez (gutxieneko epea) euskaraz hitz egitea bere egunerokoan (etxean, lantokian, dendan, kirol taldean, tabernan, koadrilan...).
Horretarako elkarteak, taldeak eta norbanakoak gonbidatu dituzte astebeteko konpromisoak hartzera. Urriaren 15etik azaroaren 26ra bitartean, sei astez, hernaniarrak ahalik eta euskara gehien erabiltzera gonbidatuko dituzte antolatzaileek. «Euskaldunak, euskaraz hitz egiten dakitenek eutsi egin behar diote euskarari, ahal duen guztietan euskaraz egin eta behar beharrezkoa ez bada, ez pasa gaztelaniara».

2016/10/10

Hernani eta inguruko txistulariak Urnietan

San Miel jaien aitzekiakin, Urnietako txistulariek inguruko txistulariekin igande goizeko kalejiran herriko kaleetan aritu ziran. Amaieran danborrararekin batera "Urnietako ereserkia" jo zuten.