2022/10/18

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Nafarroa Oinez-en

 Tafallan ospatu da urten Nafarroa oinez Garces de los Fayes ikastolaren alde.


 


2022/10/08

Kalez kale kantari berriro abian

 Azkenean bai, gaur, urriak 8, Hernaniko kaxkoan kalez kale kantari aritu dira herritarrak txistuen laguntzarekin. Bideo zatitxoan (aurreneko irudian klikatuz) Jolin jolan biribilketa entzungai.

Zenbait herrietan kantujira izenez ezagutzen da ekitaldi hau.


 


2022/10/01

San Mieletan Urnietan 2013.urtean hasitakoari jarraituz


 Bideo zatitxo bat HEMEN ikusgai.

2013. urtean, Urnietako eta inguruko herrietako txistulariok Sanmieletan kalejira bat elkartuta egiten hasi ginen. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, aurten berriz heldu diogu ohitura polit horri. Antton Jauregik gidatuta, ordu eta erdiko saioa egin dugu gaur, eguraldi ederra izanda. Amaitutakoan, hamabitako bikaina dastatzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko denoi eta datorren urtean hor izango gara berriz ere. 

Emanaldiaren bideo laburpena HEMEN.