Olentzerok eta Mari Domingik Atsegindegin agurtu zituzten Hernaniko haurrak.
Hernaniko HME txistulariak bi bandatan banaturik, Ttarlako dantzariekin batera hainbat dantza eskeini zieten Olentzero,Mari Domingi eta bertaratutakoei.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
Olentzerok eta Mari Domingik Atsegindegin agurtu zituzten Hernaniko haurrak.
Hernaniko HME txistulariak bi bandatan banaturik, Ttarlako dantzariekin batera hainbat dantza eskeini zieten Olentzero,Mari Domingi eta bertaratutakoei.
arg:Biteriko emanaldia
Hernaniko Herri Musika Elkarteak antolatuta, ostiral honetan, 19:00etan, 'Juan Mari Beltran: Lagun artean' kontzertua eskainiko da Biteri Kultur Etxeko auditorioan. Emanaldiak Santa Zezilia egunarekin bat egingo du.
Juan Mari Beltran Argiñena (Donostia, 1947), musikaria, musikologoa eta irakaslea, egungo Euskal Musika Tradizionalaren ikertzaile garrantzitsuena da. Bere lana "aitortu eta eskertzeko" Juan Marik urteetan zehar sortu, bildu edo egokitu dituen doinuekin kontzertu bat eskaintzen da. Bertan parte hartuko dute Hernaniko txistulariek, Errenteriako Herri Arte Eskolako dultzaina eta alboka taldeek eta Juan Mari Beltranen laukoteak. Beltranek berak (txistua, dultzaina, alboka, gaita, klarinetea, arrabita eta ahotsa), Errege Beldak (akordeoia), Ander Barrenetxeak (perkusioa eta ahotsa) eta Aitor Gabilondok (ahotsa) osatzen dute taldea. Hernanin eskainiko duten kontzertuan hamaika obra interpretatuko dituzte, gehienak Juan Mari Beltranenak berak, soinu herrikoien pisu handiarekin.
Urteetan egindako landa-lana eta argitaratutako diskoak eta bibliografia ezinbestekoak izan dira gaur egun dagoen ondarea izateko. Besteak beste, 'Soinu tresnak euskal herri musikan' (Egin, 1996), 'Dultzaina Gipuzkoan' (Soinuenea, 2015) eta 'Alboka: inguru folklorikotik eskolara' (Soinuenea, 2013) liburuak argitaratu ditu. Diskoen artean aipatzekoak dira 'Txanbela' (IZ, 1984), 'Arditurri: gogoaren bidezidorretatik' (2002, Elkar), 'Orhiko xoria' (2006, Elkar), 'Amasatik Arratera' (2007, Herri Musika Zaleak), 'Hots-larretan' (2014, Syntorama/Soinuenea) eta 'Kostaldeko soinuak' (2019, NO-CD Rekords). Juan Marik herri musika ere ikertu du hainbat hamarkadatan. Tresnen ikerketa, bilduma handitzea eta osatzea, erabileraren eta testuinguruaren ezagutza, grabazioak... Informazio eta material guztia Oiartzungo 'Herri Musikaren Txokoa' museoan aurki daiteke. Soinuenea fundazioak kudeatzen duen dokumentazio-zentroak 2002ko martxoaren 1ean ireki zituen ateak, nahiz eta proiektua 1994tik martxan egon. Gaur egun, liburutegiko, fonotekako, irudi-fitxategietako eta tresnetako datu-base zabala du, baita interneteko plataforma digital osoak ere. Aipagarria da Eusko Ikaskuntzak eman berri duen Manuel Lekuona saria, 60ko hamarkadatik gaur egunera arte herri musikaren inguruan egindako dibulgazio lan multidimentsionalagatik.
Musikari gisa Juan Mari Beltranen lanbidearen zati handi bat pedagogian zentratua egon da. Hernanik zerikusi handia izan du bere ibilbidean atal honetan. 1985ean herriko Udalak bertako musika-tresnen aldeko apustua egin nahi izan zuen, bertako Musika Eskolan aukera horiek zabalduz. Urte horretan alboka, txistu, dultzaina eta txalaparta klaseak ematen hasi zen eta gaur egun Hernani Musika Eskola Publikoa da. Horrek udalerriarekin harreman estua izatera eraman du.
Gaur egun musika tradizionalaren inguruan egiten diren ia jarduera guztiak (kalejirak, kontzertuak, saio didaktikoak...) Beltranek bultzatu ditu hasieran. Eskolak jaso dituzten hainbat ikasle irakasle bihurtu dira, baita Hernaniko Musika Eskolan bertan ere.
Juan Marik Hernaniko jaietako hainbat ekitalditan parte hartu du eta parte hartzen jarraitzen du. Gainera, Txalaparta Festaren bultzatzaile nagusia da.
Irailak 28an Urnietako txistulari eta Buruntzaldeko beste hainbatekin batera diana jotzea lortu dugu, laino beltzak uxatuta.
Errenterian joan den igandean, irailak 22, Atlantikaldiak bere hamaikagarren edizioari amaiera eman zion. Musikak, emozioek, kultur adierazpenek, dantzak, elkarrizketek... bete dute Oreretako herria lau egun hauetan.
Atlantikaldiaren informazioa gehiago "Herri arte Eskola"n ikusi.
Aste Nagusian Hernaniko hainbat musikarik parte hartzen degu dultzaina eta/edo txistua joaz Itzurun Buruhandi eta Erraldoien konpartsan.
Giro ederrean abiatu zen atzo Santa Agedako partaideen erronda.
Plaza Berrin , hil berri den "Errumaniarrari", urtero gozokik, bonboiak... ekartzera hurbiltzen zen taldera eta haren falta sumatu genuen. Haren omenez , emazteak lore xorta bat jaso zuen.
Bestalde, betrsolariek eskaera handia egin zuten, ea gazte jendea hurbiltzen den ohitura honi segida emateko... primerako plana izaten da.