2022/09/11

Zikuñagako festak

 Maiatzean inauguratu zuten Zikuñagako ermita Orkolaga baserriaren inguruan.

Sekulako giroa Zikuñagako ermitan. Meza ondoren Ozenki abesbatzaren emanaldia entzun eta gero auzoko Danborradak Zikuñagako ereserkia jo du. Amaitzeko txistulariekin kalejiran jeitsi dira auzora bildutakoak, adinekoak autobusean noski. Auzoan zehar kalejira eman ondoren sagardo dastaketa, bitartean San Joaneko kontpartsakoek txistulariekin batera erromerian aritu dira, muxikoak, arin arin, fandango, jauziak, abesten... izardi patsetan amaitu dute denak. Jende ugari bildu da itzalera, ondoren aizkolariak eta harrijasotzaileak ikusteko aukera izan dute.

Ostiralean hasi eta hiru eguneko jaiak ospatu dituzte auzokideek.


2022/09/05

Txistularien alarde arrakastatsua Zestuan

Musika, dantza, kantua eta batukada batu zituen atzo, igandea, arratsaldean Zestoako Txistulari Alardeak. Arrakasta izan zuen atzoko ikuskizunak; kiroldegiko frontoian izan zen, eta harmailak jendez goraino bete ziren.

Garikoitz Mendizabal musikari eta txistulari zestoarrak zuzendu zuen ikuskizuna, eta Jon Artano kazetariak egin zituen aurkezle lanak. Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako txistulariak aritu ziren. Horiez gainera, Itxaropena dantza taldeak, Zumaiako San Pedro Abesbatzak, Jagoba Astiazaran txistulariak, Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak, Aizpea Aristi eta Eider Iraola abeslariek, Eider Mendizabal eta Peio Nuño dantzariek eta Zestoako Batukada Taldeak parte hartu zuten. Gonbidatu bereziak ere izan ziren atzokoan, hala nola Eñaut Elorrieta eta Roberto Moso. Aurrenak Ken Zazpiren bi abesti kantatu zituen, eta bigarrenak Zaramaren bi.

 Hiru urtetik behin egiten da Txistu kontzertua Zestuan.




 

 


2022/09/02

Donostiako Aste Nagusian erraldoiekin

Sekulakoa izan da aurtengoa. Bi urte elkar ikusi gabe eta aste nagusiko arratsalde guztiak elkarrekin pasa ditugu txistua joaz pozik txoratzen.

IGANDEA 14:Erdi Aldetik

ASTELEHENA 15: Gros

 
ASTEARTEA 16:Antiguoraino

ASTEAZKENA 17: Antiguo. Euria bertan behera


Kontxatik BIDEOA  ikusgai.                                          Denak prest geunden eta lau erraldoi kalera aterata sekulako zaparrada jaso genuen.                                   Antiguoko txistulariekin batera aritu behar genuen

Osteguna 18:Euria Antiguon.


Txistulari batzuk elkartu ginan eta eguraldi txarrakin, aterkiaren laguntzarekin, auzoa alaitzen aritu ginan. Alai eta Plateroko tabernariek traguak oparitu zizkiguten gure jarduna eskertzeko.

Ostirala 19: Loiolako erriberatik Amarara


Gaur bai eguraldi ederraz irten da Erraldoi eta Buruhandien konpartsa. Ikasbide ikastolan hasi eta bertan amaitu degu bi ordu terdiko ibilaldia egin ondoren.
Larunbata 20: Alde Zaharretik. Agur erraldoia
    2022 Agur Erraldoia Zuloaga plazan:BIDEOa ikusgai