2022/01/10

DVko elkarrizketa Patxi ta Donostiri

 Diario Vascoko Hernaniko Kronikan Patxi eta Josebari eginiko elkarrizketa irakurgai hemen: 2020-01-09

Artikuluaren dokumentua pdf-n hemen eskuragarri 

 

2022/01/06

Erregeak datoz

Kabalgatarik egon ez arren Hernaniko musikariak kaxkoko kaleetan "Erregeak datoz" musikaz bete zituzten bi kaleak arratsaldea pixka bat girotuz.Irudian sakatuta bideoa ikus daiteke.


2022/01/01

2022 Urte Berri on eta agurrak

Hasi bezalaxe amaitu dute gaur Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastian “Donostik” beren ibilbidea txistulari-bandan. Izan ere, Urteberri egunean hasi ziren biak, duela 56 urte Patxi eta duela 51 urte Donosti, eta egun horretan egiten den legez, Joxe Ansorenaren “Urte Berri Goiza” izan da kalejirako doinua. Herritar batzuk izan ditugu lagun azken kalebuelta horretan, eta gero, Milagrosan, omenaldi txiki bat egin diegu biei. Patxik bertso batzuk kantatu dizkio Josebari, eta Josebak, Patxiri eskerrak eman ondoren, Patxi eta Txobito aipatu ditu, eta haiengandik ikasitakoa azaldu du. Patxik, amaitzeko, urte hauen guztietan izan dugun lagun-giroa nabarmendu du, emozioari nekez eutsita."

Irudian sakatu 2022-01-01 eko bideoa ikusteko.


(“Iparragirre abila dela”, doinua) Patxi Apezetxeak Donostiri eginikoak:



Majiña dantza, biribilketa

fandango eta zortziko

zure danborrak poztutzen ditu

hume, gazte ta adinako

batzuetan kalez gora

bestetan goazen behera

prest hortxe zaude jotzeko

-irribarretsu ta alaia beti

eta umore oneko (bis)



Aitona Txomin txistularia

izanda zure eredu

harrek bidea ireki eta

zuk zuzen zuzen jarraitu

berrogei ta hamar urte

zenbat ebi ta elurte

baina zu etzera gelditu

-orain Joxeba jubilatu ta

Koro ta biok disfrutatu (bis).