2009/09/19

Euskal Jaiak berriro 100 urte eta gero

 Irudiak gaur ateratakoak dira.

Euskal Jaiak Hernanin, gaur eta bihar.
Duela 100 urte Euskal jaiak ospatu ziren Hernanin, 1909 urtean. Asteburu honetan, Euskal Jaiak ospatuko dira berriz Hernanin eta orduko jaien antzerakoa izango dira gaur eta bihar.
2009/09/19 - Larunbata
1909 urtean Euskal Jaiak ospatu ziren Hernanin, irailean orduan ere. Hain zuzen, 100 urte joan direlako, aurten Euskal Jaiak berreskuratu nahi dira Hernanin eta asteburu honetan izango dira. Atzo hasi ziren jaiak Xabier Lete abeslari eta konpositore oiartzuarraren errezitaldiarekin. Gaur eta bihar egun beteko jaiak izango dira. Ez dira faltako azoka, bertsolariak, musika, dantzaldia eta bestelako ikuskizunak.
goizean azoka
Gaur goizetik abeltzaintza eta artisautza azokak izango dira Tilosetan, baita herri kirolak ere. Mokadu bat egin nahi duenak berdela, taloa eta txakolina izango ditu Iturriaga kalean eta kantuan ibiltzeko aukera izango da Kalez Kale Kantari ekimenekoekin.
arratsaldean idi-gurdiak eta arropa garbitzea
Arratsaldean idiek tiratako bi gurdi abiatuko dira plazatik; batek, karlia eramango du gainean, besteak berriz, arreoa, garai batean ezkon­tzerakoan eramaten zen gurdikada traste. Bidean tarteka geldialdiak egingo ditu karabanak, eta arropa garbituko dute garai batean bezala. Leoka labaderoan egingo dute azkeneko geldialdia eta bertan beste erakustaldia egingo dute.
Bertso saioa gauean
Bertsolaririk ezin falta Euskal Jaietan. Gauean bertso saioa izan­go da Atsegindegin, punta-puntako bertsolariekin: Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, An­gel Mari Peñagarikano, Xabi Paia, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi.
Sagardo dastaketa, perretxiko erakusketa eta trikitixa txapelketa
Herriko jende eta talde askok parte hartu dute Euskal Jaiak antolatzen, eta bakoitzak bere ekarpena egin du. Horregatik hain zuzen, bihar izango da aukera herrian kontu ezberdinekin gozatzeko. Goizeko 10:00etan hasita, Sagarra eta Sagardoaren Festa izango da plazan, Tolarea Kofradiak antolatuta. Sagar erakusketa, sagardo probaketa, eta sagar bilketa eta sagar jotzea egingo dute plazan, jende aurrean. Urretxa Mikologia Elkar­teak antolatuta, perretxiko erakusketa izango da Plaza Berrin eta elkarteko kideak bertan izango dira jendeari azalpenak ematen. Gazteen Trikitixa Txapel­ke­ta ere izango da, plazan bertan, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, aurten 11garren aldiz.
Pelota partiduak Tilosetan
Eguerdi partean pelota partiduak izango dira Tilosetako frontoian. Batetik, emakumeak ariko dira, palan, honakoak: Amaia Irazustabarrena eta Nagore Arozena ariko dira Goiatz Manzisidor eta Ainhoa Montesen aurka. Mutilak berriz, eskuz ari­ko dira: Paul Ojuel eta Ioritz San Sebastian ariko dira Josu Oiaga eta Aitor Gorrotxa­te­gi­ren aurka.
Bazkaria Atsegindegin
Eguerdian herri bazkaria izan­go da Atseginde­gi­ko estalpean eta antolatzaileek, Kaxko elkartekoek, jendetza espero dute bazkarian. Dultzemeneoa Tilosetan Ilunabarrean, dantzaldia izan­­­go da Tilosetan, Musika Ban­da eta Txistulari Banda­ren eskutik. Dultzemeneoan ibil­tzeko aukera izango da han­go baltsa eta pasodobleekin. Liburuxka atera dute Jaien antolatzaileek liburuska bat argitaratu dute garai bateko Euskal Jaien inguruko pa­sar­teekin eta egunotan eskuragarri jarriko dute jendeak hartzeko. Euskal Jaiek Hernanin egi­teaz gain, Euskal Herriko bazter askotan egiten ziren, euskal kultura sustatzeko.

Garaiko jantziak soinean

Emakume eta gizonak Antolatzaileak saiatu dira  orduko jantziak nolakoak ziren adierazten. Emaku­meei gomendatu diete gona luzea eta blusa janztea, ahal bada txuria edo beltza, eta zapia eramatea lepoan edo buruan.
Gizonei berriz, mahoizko galtzak, alkandora eta txapela janzteko eskatu diete.  Soinekoarekin eta tiranteekin Neskatoei soineko txuriarearekin eta galtzerdi luzeekin jaznteko eskatu diete eta mutikoei berriz galtza motzak, galtzerdi luzeak eta tiranteak janzteko gomendatu diete.

Baserritarra modan
Orduan ere kategoriak izango ziren eta finago edo zatarxeago janzten zirenak izango ziren; baita jantzi bakarra izango zutenak ere.  Baserritar mordoska bazen orduan Hernanin, gaur egun ere badira, horregatik, baserritarra beti egon delako modan, baserritar jantzia ere egokia da.

2009/09/18

Euskal Jaien egitaraua


Ostirala, hilak 18
20:00etan, Xabier Letek Egun­sentiaren esku izoztuak liburuko poesiak errezitatuko ditu.
Biteri kultur etxean.
Larunbata, hilak 19
10:00etan, Abeltzaintza azoka. Tilosetan.
10:30etan, Artisau azoka. Tilosetan.
12:00etan, Kalez Kale Kantari (txistulariekin). Herrian barrena.
12:30etan, Herri kirolak. Tilosetako frontoian.
Txakolin, berdel eta talo dastaketa. Iturriaga kalean.
17:00etan, Ttarla dantza taldearen kalejira.
17:30etan, Karrozen irteera, Gudarien Plazatik. Ondoren, arropa garbitzea Leokan.
19:30etan, Erdizka Lauetan taldearen dantza saioa, Plaza Berrin.
22:30etan, Bertso saioa, Atsegindegin.
Igandea, hilak 20
Diana txistulariekin.
10:00etan, Sagarra eta Sagardoaren Festa. Gudarien Plazan. Tolarea Kofradiak antolatuta.
12:00etan, XIgarren Gazteen Trikitixa Txapelketa. Gudarien Plazan. Bitartean, perretxiko mota ezberdinen erakusketa. Plaza Berrin.
12:00etan, Pilota partiduak. Tilosetan.
14:00etan, Herri bazkaria. Atsegindegin.
19:00etan, Dantzaldia Musika Bandarekin eta Txistulari Bandarekin. Tilosetan.
21:45etan, Jaien bukaera kantuan bertan dauden
guztiekin eta zezen suzkoa. Tilosetan.

2009/09/08

Igandeetako kalejirak berriro;akabo oporrak

Abuztuan jai egin ondoren txistulariak berriro bueltatu dira bere jai egunetako jardunetara