2018/07/23

Madalen eguna ospatzen

Aurten Madalen eguna igandean egokitu zaigu eta txistulariak Herriko kaxkoko buelta eman ondoren joan ziran Zaharren egoitzara bertako biztanleei dianak, zortzikoak, dantzak eta kantu doinuak eskeintzera.

2018/07/16

Kaxkoan jaia Karmen egunagatik

Larunbatian hasi ziran Karmen jaiak ospatzen pilota partidu eta eskate saioekin.Gaur astelehena
Aurtengo alkate: Txokolo
Omenduak: Pablo Justel, Mariaje Eizagirre eta MariKruz Muguruza

BERTSOEN DOINUA:       HIL DA CANOVAS      
Txokolo geldi egoten ez den
horietakoa delako
Ingenieritza ikasketekin
lehenik Madrilera salto,
pelota,korri edo futbola...
ze grina lirolerako
errugbiari eskerrak ere
beti Hernanitik kanpo
orain artean denborik ez du
izan alkatetzarako
Legealdia hartu ezkero
txokolatearen eran
garratzetikan baino gozotik
nahiko genuke aukeran
urtebete bat bakarrik da ta
egingo dezu primeran
zu izan zaitez gertukoa ta
kalean hartua eman
konfiantzarik ez zaigu falta 
alkate berriarengan
BERTSOEN DOINUA :         Ai gure aintzinako
Pablo Justel
don Jose, Doña Trini
parera hurbildu
ta jakintza bildu
zure lanak baditu
hamiak testigu
urtean lan emanaz
bagara ari gu
pasata dituzula
ederki dakigu
berrogeita hamarren faltan
berrogeita hiru
 Mariaje Eizagirre
Plazako Galerias
denda Buen Precio
ze zirkulazio
orain berriz patxada
ta jubilazio.
Denboqa nola bete
horra bi lezio:
Donostitik astean
hiru-lau pasio...
zoriontsu bizitzea
dizugu desio.
Mari Kruz Muguruza
Omenaldi txiki bat
nolatan ez utzi
gure Mari Kruzi
denetik pasa zenun
denda ta farmazi
BERRIAKekin herria
anima arazi
bezero bakoitza zen 
bakar ta berezi,
hau baino gutxiago
ez zenun merezi!
KARMEN JAIAK 2018 GAUR, Kaxkoan
09:00, Meza Agustindarren elizan, Kaxkoko hildakoen omenez.
09:30, Diana.
10:00-12:00, Kaxkoko kaleetan zehar umeentzako jolasak (udalekutakoak)
12:00, Jaien hasierako txupinazoa. Alkatea: Manolo Adarraga Elizaran ‘Txokolo’. Omenduak: Mari Cruz Muguruza Hidalgo (Aurki) orain gutxi hil zen eta bere alaba Oihana egongo da; Mariaje Eizagirre Eizmendi (Galerias Buen Precio); Pablo Gómez Justel  (Farmacia Gómez Justel). Gero, balkoi apaintze lehiaketa, eta trikitixa Kaxkoan zehar.
14:00, Bazkaria, Plaza Berrin.
16:30, Karta-jokoak, Andre kalean. Bikoteak: mistoak edo bi emakumez osatutakoak.
16:30, Toka, igela eta botea, Kale Nagusian.
17:00-19:00, Puzgarriak eta eskulanak, Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada, Plaza Berrin.
20:00, Sari-banaketa: kartak, jokoak eta balkoi ederrena.
20:00-22:00, Sardin-jatea.
22:30, Txupinazoa, jaiari bukaera emateko.

2018/07/14

MGT Mariñelak Danborradarekin Iruñan

Baionako Danborrada Iruñeko San Ferminetan parte hartu du Mugarik Gabeko Txuntxuneroek lagunduta ,uztailaren 13an.