2022/07/31

Madalenak ospatzen Sandiusterrin

 


Zaharren egoitzan Madalen eguna ospatzen dute urtero uztailaren 22an.
Hernaniko Goizetik txistulari taldea Sandiusterrira gerturatu zen ostiral goizean, doinu atseginekin egoiliarrak alaitzeko asmoz.Eraikinaren kanpoko aldean aritu ziren aurrena, baina xirimiri pixka bat hasi zuela eta, barrura sartzeko eskatu zieten,
eta saio luzea eskaini zuten
bertan. Izan ere, ordubete inguru aritu ziren, hiru solairuetan hainbat pieza eskainiz. Doinu alaiekin girotu zuten zaharren egoitza, eta pozik hartu zituzten egoiliarrek. Dantza egiten eta irrintziak botatzen ere animatu ziren haietako batzuk.

2022/07/18

Karmen eguna

Nahiz eta covid19 dela eta Karmen eguneko ekitaldiak bertan behera gelditu, txistulariok kalejira burutu dugu eguerdi partean.
Karkaban, uztailak 16 oro, Karmengo amaren irudia egoten da, kandelez inguraturik,  ikusgai, Urruzolatarren denda izandako, eta egun Pitxitxulo den erakuslehioan.




San Ferminetan jo eta su egunero

San Ferminetako egun guztietan Ostadar elkartearen eskutik eta Mugarik Gabeko Txistularien partaidetzarekin eguerdiko 12:00tik 14:00ak aldera txistulari talde handi bat biltzen da Iruinherriko alde zaharrean. Egunero jotzen aritzen dena Boni Agirresarobe da.




2022/07/17

Markinan karmenetan

 Txistulariei deia egin zitzaien Markinan biltzeko; izan ere, gaur egun Markinan txistulari bakar bat baitago. Durangoko Jaizwlako txistularia, Lekeitioko Koldo San sebastian eta Hernaniko Garbiñe Tijerok egin zieten kaso deialdiari eta sekulako beroarekin hor aritu ziran kalejiran.