2016/09/17

Euskal Jaiak euripean

Euskal jaien egitarau barruan Kalez Kale Kantari ekitaldia izan zuten txistulariak herriko abesbatzekin. Kalean zehar ibili ondoren ia amaitzear zeudela, ZinkoEnean sekulako euri jasa bota zuen eta bertan behera geratu zan hortxe emanaldia.

__

2016/09/01

Sekulako amaiera Musika hamabostaldian

 Abuztuak 31ean eman zitzaion 77. Musika Hamabostaldiari amaiera. Abuztuan hasi ziren 2016. musika saioak.
439 lagun, horien artean 32 txistulari, igo ziren Kursaal Auditorioko taula gainera, eta Berliozek, 'Aita Madina'-k eta Sorozabalek moldatutako lanak eskaini zituzten.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Bilboko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia - Iruñeko Orfeoia
Easo Eskolania - Easo Araoz Gazte
Donostia, Lezo, Errenteria, Pasaia, Andoain, Usurbil, Oñate, Irun, Oiartzun, Hondarbi, Hernani...ko txistulariak.

                                             ARGAZKIA: Quincena Musical- Iñigo Ibáñez
Eskeinitako doinuak honako hauek izan ziren:
TE DEUM
AITA GUREA
GERNIKA
AGUR JAUNAK

Kontzertuari, Pablo Sorozabalen Gernika-k eman zion amaiera. 1985. urtearen amaieran, hil baino hiru urte lehenago, P. Sorozabali galdetu zioten ea zer zen Gernika beretzat, eta donostiar maisuak honela erantzun zuen: “Bizitu dugun gerla doilorra ekartzen dit gogora. Oroitzen naiz neure ama zaharrarekin, familia osoarekin, umeekin, faxistengandik iheska”. Oroitzapen horiek bultzatu zuten, 1966an, Gernika: euskal hileta-martxa idaztera. Ohikoa ez den musika-tresna multzo batentzat idatzi zuen -txistuak, tronpak eta danborrak-, eta bere amari eskaini zion. Nemesio Etxanizen ezkutuko hitzak zituen lanak, baina Sorozabalek ez zituen partituran idatzi 1976. urtera arte, hots, Franco hil ondorenera arte. Handitasunaren ideia presente zegoen Sorozabalen gogoan: “Egunen batean Gernika estreinatzen badut –bi bertsio ditut, orkestra eta abesbatzekin bata, eta fanfarre eta abesbatzekin bestea–, fanfarrea 50 txistu, 16 tronpa, 12 tronpeta, 4 tinbal eta 200 ahotseko abesbatza batek osatuko dute. Eta hori guztia haran batean, aire zabalean, entzun dadila”, adierazi zuen. Musikagilea obra hau entzun gabe zendu zen. Orain arte egin diren Gernika-ren interpretazio handienetako bat ikusiko zukeen, egun, Kursaalera gerturatzerik izango balu.