2023/10/29

Txistulari kontzertua Beasainen

Txitulari eguna ospatuko dute Beasainen urriaren 29an, larunbatean.

19:00etan: Goierriko txistularien kalejira. 
 19:30ean: Txistu kontzertua Gernikako pasealekuo pilotalekuan.



Beasaingo GOIZERESI txistulari taldeak antolatutako txistu kontzertuan Euskalerriko hainbat txistulari bildu zituen Urriak 28an.

Urnietako Txanbolin txistulari taldeak 50.urte bete ditu

Txanbolin Bandako txistulariek, makina bat musikari eta dantzari ondoan zituztela, ikuskizun ederra, bikaina, osatu zuten larunbat ilunabarrean(Urriak 21). Eta horretarako, Urnietaren historiaren hainbat pasarte modu kronologikoan jorratzen dituzten 25 abesti taularatu zituzten. Gozatu ederra hartu zuten kiroldegia lepo jarri zuten ikusleek, eta oroimenean denbora askoan gordetzen den ikuskizun horietako baten lekuko izan ziren ustearekin etxeratuko ziren, ziurrenik.

Emanaldiaren bideo zatitxoak ikusteko aiurri.eus en daude.

Urnietarrek eta urnietarrentzat sortutako kantutegia ohaoltzaratu zuten Hona kantutegiko kantu guztiak, eta beren egileak:

- Marizulo (Aitor Amezaga).

- Aierdi (Antton Jauregi, Xabi Ubillos).

- Idiazabal (Antton Jauregi).

- Urnietako Ereserkia (Iñigo Peña).

- Urnieta 400 (Antton Jauregi).

- Azkorte (Iñaki Eguren).

- Buruntza azpiko txistularia (Antton Jauregi).

- Zaltzate (Isidro Ansorena).

- Sehaska kanta (Xabier Lete).

Nik ez dut amets handirik (Antton Jauregi).

- Buruntza zuria (Antton Jauregi, Xabi Ubillos).

- Berrasoeta (Xabi Ubillos).

- Zein ez da hasi negarrez (Xabi Ubillos).

- Berrasoeta (Xabi Ubillos).

- Zaldundegi Xabi Ubillos, Kristina Solano).

- Egi bila (Aitor Amezaga).

- Gaztedi jaiak (Antton Jauregi).

- Non dago nire herria (Xabi Ubillos&Anabas).

- Adarra (Xabi Ubillos).

- Sarobe (Antton Jauregi).

Mulisko (Antton Jauregi, Xabi Ubillos).

Eteneta (Antton Jauregi, Xabi Ubillos).

- Sansonarri (Antton Jauregi, Xabi Ubillos).

- Uso xuria (Herrikoia).

- Juxto (Antton Jauregi).

Bestalde, oso emanaldi kolektiboa izan zen Txanbolin Txistulari Bandaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu zen emanaldia. Hona bere fitxa artistikoa:

Zuzendaria: Joxe Mari Oiartzabal.

Musika zuzendaria: Antton Jauregi.

Aurkezleak: Nekane Ubillos eta Beñat Lizaso.

Moldaketak: Joxe Mari Oiartzabal eta Jose Inazio Ansorena.

Kolaborazio bereziak: Xabi San Sebastian, Ana Pozas, Aitor Unanue eta Fermin Zinkunegi abeslariak eta Garikoitz Mendizabal (txistularia).

Koreografiak: Edu Muruamendiaraz.

Talde parte-hartzaileak: Andoain, Hernani eta Lasarte-Oriako txistulariak, haize taldea; Folk taldea; Urnietako abeslariak; Urdanbor danborrada; Egape dantza taldea eta Txanbolin txistulari banda.