Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2012/07/22
Madalen eguna Zaharren egoitzan
Gaur Madalen eguna igandez suertatu da. Gogoratu Hernaniko Zaharren Egoitza "Madalena" izena duela. Hortaz, egun honetan egun guziko ospakizunak izaten dituzte.
Goizean kaxkoan kalejira eman ondoren, txistulari taldea zaharren egoitzara hurbildu da. Hiru soilairuetako bizilagunei hainbat doinu eskeini diete; besteen artean, txantxibirin, ai simon, ikusi mendizaleak, quisiera ser alcalde... gosari musikatu horrek harrera bikaina izan du; izan ere, azkeneko taldea (eguneko zentrora datorren taldea) dantzan jartzea lortu baitute txistulariek.
Tag:
madalenak
2012/07/16
Karmen eguna kaxkoan
Gaur Uztailak 16 kaxkoan "Karmen" egunarekin egun guztiko jaia egingo da.Honako egitaraua prestatu du jai-batzordeak:
Kaxkoko hildakoen omenezko meza 09:00etan, Agustinetan; Diana 09:30etan
Ofizialki ordea, Karmen Eguneko festa 12:00etan hasiko da, txupinazoarekin. Juani Lucas izango da
Alkate berria eta Josefina Catedra omendua. Eguerdian bazkaltzera elkartuko dira; eta 16:30etatik aurrera karta jokoan ibiliko dira Kardaberazen; eta igel, toka eta botean, Nagusian. Umeek
gaztelu puzgarriak eta txokolatada izango dituzte 17:00etatik aurrera; eta eguna bukatzeko, saribanaketa eta sardin jatea egingo dituzte Plaza Berrin, 20:00etan hasita.
Eta ofizialki 12 etan hasi da festa eguna. Omenaldian dantzariak eta txistulariak ere hortxe izan dira.
Bertaratutako guztiek kantatu ahal izan dute Juan Jose Uriak prestaturiko bertsoak. Eta honako hauek izan dira:Doinua: (Mainontzi)- .Doinuaren partitura eskuratzeko aurreko Mainontzi izenburuan sakatu.
Kaxkoko hildakoen omenezko meza 09:00etan, Agustinetan; Diana 09:30etan
Ofizialki ordea, Karmen Eguneko festa 12:00etan hasiko da, txupinazoarekin. Juani Lucas izango da
Alkate berria eta Josefina Catedra omendua. Eguerdian bazkaltzera elkartuko dira; eta 16:30etatik aurrera karta jokoan ibiliko dira Kardaberazen; eta igel, toka eta botean, Nagusian. Umeek
gaztelu puzgarriak eta txokolatada izango dituzte 17:00etatik aurrera; eta eguna bukatzeko, saribanaketa eta sardin jatea egingo dituzte Plaza Berrin, 20:00etan hasita.
|
Bertaratutako guztiek kantatu ahal izan dute Juan Jose Uriak prestaturiko bertsoak. Eta honako hauek izan dira:Doinua: (Mainontzi)- .Doinuaren partitura eskuratzeko aurreko Mainontzi izenburuan sakatu.
JUANI LUCAS ARANBURUri
Egokitu zaigun damak, konkistatu gaitu danak, ez bere ospe haundiaz baizik apala izanak, ez gaitu asetzen famak, nahiago, lagun laztanak, Juani bezela emakume on leiala diranak (bis) | Bost urteko nexka zena, jaso zun berri txarrena, gerra hasi zan ta jakiña da horrek zakarrena, azkar joan zan sendiena, Orkoloagan zaukan dena, eta hori da gerratik duen oroimen onena (bis) | Beste gauza dakiguna, igual ez hain ezaguna, Juani bolada batez aktore jardun zitzaiguna, a ze antzerki bilduma, trebe antzeztu ziguna, Juani apala izan zitekeen> baina ez tuntuna(bis) |
... | ||
Sorpresa ugari dauzka, eta harriturik gauzka, Olanorekin gero Zarzuelan egin zun debuta, oso ugaria uzta, batez ere "Katiuska" Juani aspaldi baita holako emakume puska (bis) | Eta beste bi Juanikin beren bizikletarekin, Oriora joaten ziren futbola bait zuten atsegin, ta han jokatzen zuten fin, jokalari onenekin, besteak beste ospe handiko Paxiegitorekin (bis) | Bixen, alkate abila, egin ditu gauza pila, naiz orain jarri geran guztiok berri baten bila, hortxe dezu hain hurbila, eman zaiozu makila, eta berria, zaharra bezain on gertatu dedila(bis) |
JOSEFINA CATEDRA GALDONi
Aurrean den andreari,
hain zuzen Josefinari,
omenaldi bat eskaintzen zaio
guztion opari,
Hernaniko herriari,
lotu zitzaion aspaldi,
eta barrendik hemengotarra
sentitzen danari.(bis)
|
Aurten Karmenetarako, bere omenaldirako, Josefina da aukeratua denen gustorako, benetan eskerrik asko, Josefina guretzako, hainbeste urtez lagun jatorra izan zeralako (bis). |
Tag:
karmenak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)