2015/12/25

Urteko azkeneko kalejirak, Hernani Musika Eskolakoak

Abenduaren 23an Hernani Musika Eskolako musikari gaztetxo guztiak kalean musika doinu eta kantak eskeini zituzten.
Eguberri eguneko kalejira Musika Eskolako txistulari nagusiak

2015/12/20

Dakapo abesbatza eta musika eskolako txistulariak

Hernani musika eskolako txistulariek eta Dakapo abesbatzak abenduaren 19an kontzertua eskeini zuten Milagrosan.

2015/12/18

Urteko azkeneko kontzertua bihar Milagrosan

Gabonen atarian bihar igandea Abenduaren 20 eskeiniko da Milagrosan 13ean urteko azkeneko kontzertua.
Aurten pianojole batek lagunduko du emanaldia; hain zuzen, Joxan Rodriguez izango da.
Egitaraua:
  1. Damuba Garaiz
  2. Rondeau
  3. atzerriko Eguberria
  4. Otzoal
  5. Eguberriko kantak
  6. Jagdstuck / Menuett
  7. Ai, hau gabaren
  8. Eguberriko hiru kanta
Kontzertu amaieran zizka-mizkak dastatzeko aukera izango da.

2015/11/28

Kaleak musikaz blai, ahots eta txistu hotsez

Urumeako Kronikatik jasota:
Beste behin, Santa Zezilia, musikarien patroia omentzeko kontzertu berezia prestatu dute Kantuzek eta txistulariek.
Baina aurten, 20 urte beteko dituzte, emanaldi hau prestatzen hasi zirenetik, eta horregatik, emanaldi berezia egiteko asmoa dute; hainbat aldaketa egin dituzte.
Goiz Eguzki ere, Kantuzekin bat
Hasteko, partehartzaile berri bat izan dute lagun, kontzer­tua prestatzeko: Kantuz abesbatzako ahotsei, Goiz Eguzki abesbatzako ahotsak gehitu zaizkie.
Txistulariak, berriz, hutsik egin gabe etorriko dira zitara; Hernanikoez gain, inguruko herrietako batzuk ere etorriko dira.
Sandiusterritik, kalera
Hogeigarren urteurren hau ospatzeko egin duten bigarren aldaketa da nabarmenena; musika kalera ateratzea erabaki dute.
Orain arte, Sandiusterriko aretoan eskaini izan dute kontzertu hau. Baina aurten, herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Gaur eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, eta kantuz eta musikaz alaituko dituzte Plaza, Tiloseta, Plaza Berri, Karkaba...
Txoko horietan denetan hainbat abesti kantatzeko geldiuneak egingo dituzte, eta herritarrei dei egin diete ospakizunarekin bat egiteko, eta musikariei laguntzeko.
Festa giroa nagusituko da, beraz, kalean, bazkalordura bitartean. Ondoren, bazka­ri­a­ren bueltan jarraituko dute.

2015/11/22

Zorionak Musikari guztiei: Gaur Santa Xexili eguna baita

Neguko eguraldiarekin ekin diote Hernaniko txistulariek iganderoko kalejirari. Gaur Santa Zezilia eta Iztilargi biribilketak jo dituzte.
Zorionak doinua entzuteko HEMEN

2015/11/14

Kalez Kale Kantariren 10. Urteurrenean



Goizeko ekitaldiko hainbat irudi
Hamar urteen ospakizuna gaur, Euskal Herriko kantu zale guztiekin.

HERNANIKO KRONIKAtik jasota:

Azken hamar urteetan, hilabeteko bigarren asteburuetan zita berezia izan dute Hernaniko kantu zaleek. Hamarkada bat pasa da, Kalez Kale Kantariko kideak aurreneko kale buelta egin zutela, eta hori ospatzeko egun berezia antolatu dute gaur. Euskal Herriko kantu zale guztiak izango dituzte lagun, eguerdiko 12:00etan egingo duten kale bueltan; eta bazkaria, erromeria... ere izango dira eguna borobiltzeko.
Iparragirreren kantak, Xa­bier Leterenak, Mikel Laboa edo Gontzal Mendibilenak...  egi­le ezezagunen abestiak edo Her­naniri erreferentzia egiten diotenak... Euskal kantak dira guztiak, eta  denek girotu eta go­xatu dituzte Kaxk­o bazterrak, urte luzez. Urriaren 8an hamar urte bete ziren Kalez Kale Kantarik, aurreneko kale buelta egin zutenetik. Ha­mar­kada bat bada ospakizunerako nahikoa motibo, eta aitzakia horrekin, egun osoko festa antolatu dute. Berez orain hilabete, urteurrenarekin kointziditu arazita ospatu nahi zuten, baina Patxi Apezetxeak ezin zuela eta, asteburu honetara atzeratzea erabaki zuten.
Beraz, gaur izango da egun haundia; gainera, gonbidatu bereziak izango dituzte. Ba­tetik, urteurrena aitzaki, animatzen diren herritar guztiak; eta bestetik, Euskal Herri osotik etorriko diren kantu zaleak. Euskal kantuak eta festa izango dira beraz, gaurko plana.
Abiapuntua, Plaza
Kalez Kale Kantarik hilabeteko bi­garren larunbatean egiten du kale buelta, Plaza Berritik abiatuta. Gaur ordea, 10 urteak os­patzeko, Gudarien Plaza izango du­te abiapuntu. Her­naniko Ber­tso Eskolako kideekin egingo die­te harrera,  12:00etan, Euskal He­rriko bazter guztietatik etorritako kantu zaleei. Eta ondoren, kan­tuan segiko du ospakizunak: gaurko bereziki prestatutako abestia kantatuko dute, Her­naniko koruak lagunduta. Eta handik aurrera, Kaxkoko kaleak izango dira ospakizunaren testigu. Eguerdiko 14:00ak ingurura arte, kantu kantari ibiliko di­ra, Andrekale, Karkaba, Kale Na­­­gusia, Plaza Berrin... barrena.
Bazkaria ere izango da gaur, Atsegindegin. Kantuan ibili direnak, eta animatu diren herritarrek bat egingo dute, 14:30ak inguruan. Eta egunari errematea emateko, dantzak hartuko dio erreleboa kantuari: erromeria antolatu dute, 18:30etan.
«Balorazioa positiboa da»
Hamarkada honetako esperientzia, sentsazioak, errepertorioak... xehetasun guztien in­guruan hitz egin du Kronikak, Kalez Kale Kantariko kideekin. Titular bat azpimarratu behar izanez gero, balorazio positiboa egiten dutela azaldu dute, beti ere errepasoan, izan diren alde onak eta ez hain onak kontuan izanda: «balorazio bat egiterako orduan, hasieran jarritako helburuak bete diren aztertu be­harko genuke; alde baikorrak eta ezkorrak aurrean jarri». Kalez Kale Kantari sortu zenean jarritako helburuak errepasa­tzeari ekin zioten, orduan: «bilera haietan helburu batzuk jarri genizkion geure buruari. Garai batean, herriko kaleetan, jendea kantari ikustea normala omen zen, eta hori berreskura­tzea zen, na­hietako bat. ‘Nor­m­a­lizazio’ hori lortu dugula esan daiteke. Ohitura hori berreskuratu dela uste dugu. Kalean ibiltzen den jendea ohitu egin da gu kantari ikusten».
Jendeak kalean abestea, helburuetako bat
Beste helburuetako bat, ordea, ez dute nahi bezain beste lortu: «jendea kalean kantari aritzea zen beste helburuetako bat, eta ez dugu esango erabat lortu dugunik. Hala ere, egia da jendea abestera arrimatzen dela, adin guztietako jendea gainera; eta ondoan pasatzen den jendea, kantatzen ikusten dela. Batzuetan, jendeak txalotzen gaitu. Beraz, jendeak ondo hartzen gaituela esan dezakegu».
«Ondo pasatzea eta jendea alaitzea bilatzen dugu»
Parte hartzen duten guztiek ondo pasatzea ere bilatzen dutela azaldu dute antolatzaileek, eta hori bai, lortu dutela: «guk ondo pasatzea eta jendea alai­tzea izango litzateke beste helburuetako bat. Kantari aritzea asko gustatzen zaigu, eta beraz, hori lortzea ez da hain zaila izan. Eta besteak alaitzearen inguruan, herritarrek hitz egin beharko lukete, baina lortu dugula esan genezake. Behin­tzat, egun horietan Kaxkoa alaitzen dugu, eta ez da gutxi».
Gazteak gerturatzea, erronka
Erronketako bat jende gehiago, eta batez ere gaztea, gerturatzea dela azaldu dute: «honetan hankamotz geratu garela esan daiteke, ez dugu asmatu, eta hau esan daiteke dela, alde negatibo nagusia».
Hala ere, irakurketa orokorra eginda, balorazioa positiboa dela diote antolatzaileek: «orokorrean, balorazio positiboa egin du­gu. Batetik, mantendu egin garelako; nahiz eta jende gutxi azaldu, taldea nahiko fidela da. Bes­tetik, kantutegia haun­­ditu egin dugulako. Baita ere, onerako edo txarrerako, eza­gunak egin garelako; nahiz eta oraindik izango den jendea hilero ateratzen garela enteratu ere egin ez dena...».
«Esperientzia polita eta aberasgarria da»
Hamar urteetako esperientzia nolakoa izan den galdetuta, bi hitzekin definitu dute antola­tzaileek: polita eta aberasgarria «ha­sieran arrakasta haundia izan genuen, 100 bat lagun el­kartu ginen. Uste genuena bai­no haundiagoa. Baina denborarekin gauzak hoztu egiten dira eta ‘normalizatu’ ere bai. Orain 30-40 bat elkartzen gara».
40 bat abestitik, 100 izateraino
Aurretik aipatutako hainbat helbururi tiraka, euskal kantutegia zabaltzea ere, ekimenaren helburuetako bat zela aitortu dute Kalez Kale Kantariko kideek: «hasieran 40 kantako libu­rux­karekin abiatu ginen. Han­dik bost urtetara beste 40 bat kanta erantsi genizkion. Orain dela bi urte 100 kanta izateraino irisi gara, liburuxka famatu ho­rretan. Bertan, denetarik dago: Iparragirreren kantak, Xabier Leterenak, Laboarenak, Gontzal Mendibilenak, Xenpe­la­rrenak, Tolosako inauterietakoak, egile ezezagunenak, Her­na­ni herriari erreferentzia egiten diotenak, eta beste hainbat...»
Javier Zubimendi eta Patxi Apezetxearen laguntza
Abestien aukeraketan, kalean egi­ten dituzten geldiunetan, ‘zu­zen­­dari’ figura bat izaten dute Kalez Kale Kantariko kideek, eta hamar urteko historian, biren laguntza izan dute: Javier Zubi­men­direna eta Patxi Ape­zetxe­a­rena: «hasieran Javier Zubimen­dik lagundu zigun ‘zuzendari’ la­netan; arazo pertsonalak me­dio, ordea, utzi egin behar izan zuen. Eta orain taldeko kide da, kanta­tzera etor­tzen da besteokin, libreago. ‘Zuzendari’ lan hori konpartitua izan dela esan genezake. Izan ere, Zubimendiri Patxi Ape­ze­txea txistulariak hartu zion erre­leboa. Gainera, aipatzekoa da, ahal duen guztietan, bererarekin biltzen den txistulari taldea es­kain­tzen digula laguntza gisa. Eki­men honekin hasteko la­gun­tza eskatu genionetik, orain 10 urte luze, txistua eta askotan ‘Do­nosti’ atabalaria izan ditugu la­gun; ez dira sekula isildu. Eta kan­­­ten partiturak presta­tzen eta tonalitatea ematen ere, asko la­gundu digu. Taldearen alde egin du­en lana benetan eskertzekoa da».
Momentu on asko, 10 urteetan
Hamarkada honetako ibilbidearen errepasoarekin jarraituz, mo­mentu on asko bizitu dituztela diote antolatzaileek, baina guztien ar­tean bi azpimarratu dituzte: «une­­rik onenak beste elkarteek egin dizkiguten erreko­nozimen­du­ak izan dira. Por­tuko jaietan esat­erako, Jai Ba­tzordeak beraien jaietan parte hartzeko gonbitea egin zigun, eta azken hiru edizioetan izan gara bertan. Kantuz Abes­batzak ere, Euskal Jaiak be­rai­ekin konpartitzeko gonbitea egin zigun, eta gustura asko aritu gara».
Laguntzeko prest
Gainerako herrietarako eredu izan daitezkeen galdetuta, eze­tz diote antolatzaileek; nahiz eta eskatuz gero, laguntzeko prest azaldu: «ez dugu uste inorentzat eredu izango garenik. Hala ere, inguruko herrietan antzeko ekimenen bat sortzeko asmorik ba­dute, gu laguntzeko prest gaude. Orain dela urte batzuk Astiga­rragan euskal kantu zaleen topaketa batean hartu genuen parte»
10 urte gehiago?
Etorkizunera begira, beste hamar urte, eta gehiago, egiteko prest daudela diote, gorputzak bale esaten duen arte: «Beste 10 urte? noski baietz, eta gehiago ere bai, gorputzak aguantatzen duen arte. Kantatzeko grina eta ilusioa ez zaigu oraindik bukatu. Oso gustura ateratzen gara kantatzera. Norbaitek publiko aurrean lotsa sentitzen badu, kantari hasi eta berehala eroso sentitzen da, lotsa hori galdu egiten du. Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu parte hartzera. Ondo pasako dute, hori seguru».




2015/09/30

Urnietan, San Mielak ospatzen

Hernani eta Andoaingo txistulariak Urnietan izan dira bertako festetan parte hartzen.


2015/09/19

Euskal Jaietan abesbatzekin

Atzo kalez kale kantari berezia egin zan Hernaniko kaxkoan zehar. Herriko abesbatzen laguntza izan baitzuten. Hasi Plaza Berrin hasi eta amaitu Tilosetan.

2015/09/18

Donostiako Txistulari Kontzertu Nagusia

Donostiako aste nagusian eskaintzen dan kontzertua eguraldia gatik bertan behera geratu zan abuztuan. Hori horrela, Iraileko Euskal Jaietan izan zan emanaldia, irailak 12an.
Irailaren 19an EITB 1 ean ikusi ahal izan zan. Berriro ikusteko EITB.COM -Nahieran-Txistulari Kontzertuak aukeratu beharko da.

2015/08/17

San Roke eguna Aranon

Atzo ospatu zan Arannon San Roke eguna. Goizeko 10:30etan elkartu ziran txistulariak eta ermitaraino abiatu. Meza ondoren berriro herrira. Bertan pilota partidua animatu eta kalejiran aritu ziran bazkal ordua iritsi arte. Bazkal ostean kantuak eta dantzak ez ziren falta izan.
Argazki gehiago HEMEN





2015/08/16

Hernaniarrak Donostiako buruhandi eta erraldoiekin

Aste nagusian, buruhandi eta erraldoien konpartsan egunero hernaniarrak ere aritu dira txistulari taldearekin.

Aragazki gehiago HEMEN

2015/07/27

Madalen egunen zaharren egoitzan diana

Beste behin ere, txistulariek oso harrera ona eduki zuten "Madalena" zaharren etxean. Goizeko diana beraien esku izan zan. Baten bat baino gehiago kantari aritu zan txistulariekin batera.

2015/07/16

Karmen eguna kaxkoan

Egun osoko egitaraua prestatu du kaxko elkarteak Karmen eguna ospatzeko.
EGITARAUA
09:00 Meza Agustinetan, Kaxkoko hildakoen omenez
09:30 Diana
10:00-12:00 Txikientzako ginkana, Kaxkoko kaleetatik zehar. Udalekutakoek antolatutakoa.
12:00 Jaien hasiera txupinazoa
Alkatea: Mª Cruz Cigaran
Balkoi apaintze lehiaketa
Omenduak: Ehun urtetik gorako Kaxkoko bizilagunak, Irizar taberna eta Urumea burdindegia.
Trikitixa Kaxkoan zehar
14:00 Bazkari herrikoia Plaza Berrin
16:30 Karta-jokoa Andrekalen
16:30 Kale Nagusian: toka, igela eta botea
17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Txokolatada Plaza Berrin
20:00 Sari banaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari
20:00-22:00 Sardin jatea
22:30 Txupinazoa, jaiari amaiera emateko.
MariKruz Cigaran Alkate berriari eskeinitako bertsoak

Aurten 100 urte bete/betetzeko dituztenentzako bertsoak:

2015/07/01

Ekainak 25eko Azeri dantzan

San Joanretako nagusien 1. Azeri Dantza ekainaren 25ean izaten da.
Amaieran Txistulariak maskurien kolpeak ederki probatu zituzten. Bero bero eginda bukatu baitzuten.
Txistulariak azeri dantzako dantzariekin
Azeriak Eva aukeratu zuen baltza dantzatzeko

Plaza Berrin, uda edateko atsedenatxoa

Donosti lanean eta aldi berean elkarrizketan

2015/06/28

San Joan bezperan. Jaien hasierako txupinazoa

12 etan punttuan, elizako kanpaien otsekin batera suziria bota ondoren entzuten dan "San Joan" zortzikoa.
Amaitutakoan kaletik Buruhandi eta erraldoien konpartsarekin urtean behin entzuten dan "Triku-triku" ( Nere Herriko Jaiak) doinuarekin abiatzen dira denak Andre kaletik Zinkoeneraino. Musika Eskolako musikari guztiak ere atzetink abiatzen dira.

2015/06/23

Carlos Sanchiz 50 urte umeen aurreskua irakasten

Aurtengo san Joanak hasi dira eguraldi bikainarekin.Goizeko txupinazoa eta gero, herriko Musika Eskolako musikarik kalejiran aritu dira. Arratsaldean ohitura dan bezela umeen aurreskua ikusteko aukera izan da. Aurten ospakizun bereziarekin gainera: Carlos Sanchiz Sarriegik 50 urte egin ditu irakasle lanetan.Hori horrela, udalak eta txistulari bandak oroigarri bana eskeini zioten. Berarekin aritutako hainbat gazte, heldu eta gurasoek AGURRA dantzatu diote.
Iluntzeko SUA ikaragarrizkoa izan da: oso zabala eta altua



2015/06/13

Iragarpen Kontzertuak Atsegindegin

Beste behin ere, aurten San Joan Jaietako iragarpen kontzertuak Atsegindegi plazan izango dira eguraldi txarra iragarrita dagoelako.

Atzo umeen txanda izan zan eta gaur nagusiak arituko dira.
Ostegunean egindako entsegu orokorran ateratako  argazkia (URUMEAKO KRONIKA)
URUMEAKO KRONIKAtik jasotakoa:

Omendu eta gonbidatuak kontzertuko oinarri eta San Joanen pizgarri

San Joanak iragartzeko kontzertua izango da gaur 22:30etatik aurrera. Eguraldia dela eta, Atsegindegin egingo da. Aurtengo berezitasunak hiru izango dira, batez ere: Lehengo Gazteak otxotearen urteurrena, Manuel Yabenen omenaldia eta Bitartean taldearen parte hartzea, talde gonbidatu gisa.

KONTZERTUKO EGITARAUA

FESTARA
Raimundo Sarriegi.
Lehengo gazteak otxotea.
Zuzendaria: Javier Zubimendi.
BETI ESKAMA KENTZEN
Aita Madina.
Lehengo gazteak otxotea.
Zuzendaria: Javier Zubimendi.
THE PANTOM OF THE OPERA   
Andrew Lloy Webber.
Akordeoi taldea , sopranoa eta tenorea.
Zuzendaria: Maribel Insausti.
BENEDICTUS
Karl Jenkins.
Musika banda eta abesbatzak.
Zuzendaria: Igor Arroyo.
RAIN DANCE
Karl Jenkins.
Abesbatzak, akordeoi taldea eta perkusioa.
Zuzendaria: Maribel Insausti.
BELAUN TXINGO
Herrikoia
Ttarla dantza taldea  eta
txistulariak.
Zuzendaria: Patxi Apezetxea
ZUBEROAKO DANTZAK: XULETINOA
Herrikoia
Ttarla dantza taldea, txirula eta ttun-ttuna jolea
TRIPTICO VASCO (MANUEL YABENI)
T. Aragues
Akordeoi taldea, txistulariak eta perkusioa.
Zuzendaria: Maribel Insausti.
BILDUTAKOAK
Herrikoiak
Moldaketa: Bitartean
Abesbatzarako moldaketa: Sebastian Ustarroz Bitartean folk taldea eta abesbatzak
Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo.
MENDIAN GORA
Musika: Imanol Larzabal /Hitzak: Xabier Amuriza
Moldaketa. Bitartean
Txistu moldaketa: Haritz Ezeiza
Bitartean folk taldea eta
txistulariak
Zuzendaria: Patxi Apezetxea.
CARAVAN
Duke Ellington, Juan Tizol / Moldaketak:Nahoiro Iwai.
Musika banda eta dantza latinoetako taldea.
Zuzendaria: Roberto Pacheco
MAMBO JANBO
D. Perez Prado/ Moldaketak:Nahoiro Iwai.
Musika banda eta dantza latinoetako taldea.
Zuzendaria: Roberto Pacheco
MENDIRIK MENDI
J. A. Erauskin.
Musika banda, txistulariak, akordeoi taldea eta abesbatzak.
Zuzendaria: Patxi Apezetxea
SAN JOAN ZORTZIKOA
Herrikoia/ Moldaketa: Joxan Goikoetxea.
Hitzak: M. Lekuona.
Txalaparta, musika banda, txistulariak, akordeoi taldea, abesbatzak eta dantzariak.
Zuzendaria: Roberto Pacheco.
PARTE-HARTZAILEAK
Hernaniko Musika Banda
Hernani eta inguruko txistulariak
“Hernani” Musika Eskola Publikoko akordeoi taldea
“Hernani” Musika Eskola Publikoko abesbatza
Kantuz abesbatza
Ozenki abesbatza
San Joan Parrokiko
abesbatzako partaideak
Lehengo Gazteak otxotea
Ttarla dantza taldea
Dantza  Latinoetako taldea
Bitartean folk taldea
Abeslari bakarlariak
Txirula eta ttun-ttuna jolea
Txalapartariak
ZUZENDARIAK
Garbiñe Orbegozo
Igor Arroyo
Maribel Insausti
Patxi Apezetxea
Roberto Pacheco
AURKEZLEAK
Idoia Noble
Jon Odriozola
ZUZENDARI ARTISTIKOA
Ruth Martin
ANTOLATZAILEA
Hernaniko Udala