2023/06/19

San Juan jaietako iragarpen kontzertua Atsegindegin

Beste behin, eguraldi-iragarpen txarra zela-eta, Atsegindegin egin zen kontzertua, eta eskerrak, sekulako euri-zaparrada bota baitzuen soinu-probak egiteko unean.

Dantzaz, musikaz, kantuz eta argi koloretsuz betetako emanaldia izan zen larunbat gauekoa Atsegindegin, eta, urtero bezala, ehunka hernaniar bertaratu ziren kontzertuaz gozatzeko.

Aurten ere, hutsik egin ga­be, ongietorri berezia eman zitzaien San Joan jai­ei, kontzertu goxo eta koloretsu horren bidez, eta beti bezala, musikarien, dantzarien eta abeslarien lanaz gozatu ahal izan zuten hernaniarrek. Bitartean musika-taldearen parte-hartze berezia izan genuen, eta omenaldia egin zitzaion Manolo Sagarna Hernaniko Musika Bandako zuzendari izan zenari. Aurkezle-lanetan, berriz, e Ainhoa Larrañaga eta Markel Oiarzabal aritu ziren, lehen aldiz.

Kontzertuaren amaiera ikusgai hemen: