2011/07/17

Kaxkoan Karmenak


Atzo eguerdiko 12 tan "Bixente Zaragueta" Kaxkoko Alkate berriari, aurreko urteko alkatesak, "Maitere Azurmendik" alkate makila eskeini zion. Isabel Cascok ere merezitako omenaldia jasio zuen.
Herriko txistulari gehienak zer egin ugari izan zuten Donosti aldian baina ekitaldi hontarako dantzariek eduki ahal izan zituzten txistularirik: Gazte bat ta beterana bat hurbildu baitziren.
Bertaratuak abestutako bertsoak (DOINUA: Hamarreko handia)-Beherago sakatu doinua entzuteko .
BIXENTE ZARAGUETA LAFFITTEri:
Bixente dezu izena eta
abizena Zaragueta
gaurkoan behintzat bertso hauetan
jarri ezazu arreta
gogoan degu ume ginala
erosi zendun Lambreta
ta moto hartan umeak zenbat
dibertsio eta buelta,
herriko haurrak pozik utzita
gozatzen zenuen eta
Lambretarena izan zenetik
joan da denbora dexente,
baina gizon hau berdin berdina
dagola esan daiteke
bihotza beti zabalik dauka
eta animoa tente,
aspladitikan Aquarium-eko
nagusi ta Presidente,
gonbidapenak nahi genituzke
bai al dauzkazu Bixente.
Gauza batean edo bestean
beti lanean ari da,
eta gaurdanik jarriko gera
denak berari begira,
jasoko dezun Makilla honi
eman zaiozu dizdira,
eta ohorez eman ezkero
merezi duen segida,
zure hitz denak hontaz aurrera
ordenak izango dira.
ISABEL CASCOri
Emakumea, emazte, ama
ta langile zeralako,
Isabel gure auzoarentzat
egin dezu lana franko,
urtea joanda, urtea etorri
garaia heldu dalako,
gure partetik eta bihotzez
Isabel eskerrikasko,
hain merezia zenuelako
ta maite zaitugulako
HAMARREKO HANDIA DOINUA XABIER AMURIZAK ABESTUTA:

PARTITURA IKUSI

No hay comentarios:

Publicar un comentario