2008/12/31

Urte Berri Goiza 2009

Urte Berrion denoi.

Urte Berriko goiz guztietan bezala aurten ere Txistulariak "URTE BERRI GOIZA" (Joxe Ansorena) biribilketa jotzen arituko dira.

Kaxkoko kale buelta eman ondoren Antsorenatarren etxealdera joango dira Leokadisti etxeraino hain zuzen ere.

Kalejiran dabiltzan jendea ez da faltako seguru gaurko giro epelak jarraitzen badu.


2008/12/28

Inoxente egunean txistulariak txantxako gogoarekin

Gaur Abenduak 28 Inoxente eguna izanda, txistulariek txantxako gogoaz esnatu dira eta kale buelta alderantziz eman dute; Kale Nagusitik jeitsi eta Andre-Kaletik igo.

2008/12/23

Xabier Zugasti gogoan

Xabier Zugasti txistularia izandakoaren omenez, txistulari bandako partideek bere ileta amaieran kanpai otsez lagundurik azken txistu-doinuak eskeini zioten.

2008/12/22

Gabonak badatozzzz



Abenduak 22 an Musika Eskolako musikari gehienek Gabonen iragarpena eman zuten kalez kale iluntzean. Amaieran txokolate goxoa dastatu zuten Santa Barbara elkartean.

2008/12/13

Eguberrietako kontzertua Santo Tomas egunean


Milagrosan eguerdiko 13 etan.
Bukaeran zizka-mizka batzuk jateko ta txanpaña edateko aukera izango da urtero bezela. Hona hemen aurtengo egitaraua
Pianojolea: MIREN ZUBILLAGA

2008/11/30

Hernaniko Musika Eskolako txistularien Santa Xexiliko kontzertua arkupetan


Eguraldi otzarekin baina giro epela jarrita eskeini zuten emanaldia, soinujole eta sasofoilariaren laguntzarekin amaitu zutelarik kontzertua.
Argazki gehiago ikusteko irudian klik egin.



2008/11/23

Santa Zeziliako kontzertua larunbatean Azaroak 29an


Sandiusterrin arratsaldeko 7etan izango da.
Kantuz abesbatza, Metal bostekoa,Albokaria, Dantzariak eta Txistulariak Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez bilduko dira.
Kontzertu amaieran kalejjira emango dute afaltzera joan aurretik.


Txistulariek joko dituzten doinuak irudian


2008/10/11

Kalez Kale Kantari


Gaur behintzat eguraldi zoragarriak lagunduta, hilabetean behin egiten den ekitaldia egin da gaur ere. Kalez kale kantari aritu gara, aspaldiko abestiaz gozatzen. Zubietatik gonbidapena eskeini digute bihar hara joateko. Ea nor animatzen den.

(Zubietan ere izan giñan eta giro aparta eta goxoa sortu zan bertan)

2008/08/17

31. Txistulari Kontzertua Donostian



    1. POTXOLO DAGO NEGARREZ
José Mª González Bastida** (1908-1997)
    2.COMPARSA DE JARDINEROS (1832)
José Juan Santesteban* *(1809-1884)
    3. DONOSTIA ETA ZORTZIKOA:
  • AGUR, TXOKO MAITIA
    Hitzak: Manuel Lekuona (1894-1987)
    Doinua: Ricardo Sabadie* (1926—)
    Soprano bakarlaria: Haizea Muñoz

    • MAITE (Zortzikoa)
      Pablo Sorozabal* (1897-1988)
      Tenor bakarlaria: Iker Casares

        4. ITURRI GOGOAN: MAÑANA TE LO DIRÉ.
      Hitzak: José María Iturri (1914-1977)
      Doinua: Ezezaguna*
      Bakalaria: Xabier Otaegi

        5. DONOSTIARI ESKAINITAKO BI ABESTI:
      • DONOSTIA
        Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri**(1908-1979)
        • DONOSTIARRA (Fox-trot)
          José Ibarra* (1884-1963)
          Soprano eta tenore bakarlaria: Haizea Muñoz eta Iker Casares
          Dantzaris: Garazi Elosegi, Ainhoa Iriarte, Añes Olaberria, Maider Otaegi y Laura Soto

            6.KIRIKO (Pasodoblea)
          Ezezaguna*
            7. KRESALA
          J. Ig. Ansorena (1953—)

            8. DIANA.
          Raimundo Sarriegi**(1838-1913)
            9. DONOSTIAKO MARTXA
          Raimundo Sarriegi*

            * Jose Ignazio Ansorenaren mold.  ** Txomin Agirregomezkorta.