2022/08/21

Askatasunaren eguna Pasai Donibanen

Nafarzaleak  abuztuaren 15ean Pasai Donibanen edo Orreagako mendi lepoetan bildu ziran, gure Herriak, inperialismoaren aurka mantentzen duen borrokan, 778 eta 824 urteetan Orreagan irabazi genituen batailen ondorioz, gure Estatua eratu genuela ospatzeko.



Orreaga 778 askatasuna eguna Pasai Donibane abuztuaren 15ean.
Askatasunaren eguna ospatu zen Pasai Donibanen Orreaga 778 bataila gogoratuz, bertsolaria, hizlariak, lore eskaintza independentziaren alde bizia galdu tenei, ohorezko aurreskua eta txistulariak.


Tafallako alardea

Abuztuaren 20ean arratsaldeko ordubatean 51. Tafallako txistu alardea eskeini zan. Gipuzkoarrok aukera izan genuen jotzeko bertan. Aitor Urkizu ordezkantu zuen ...... zuzendari lanetan. bikain aritu zan.



2022/08/16

Aranon, San Roke egunez

 Bi urte ospatu gabe, azkenean aurten Aranon san Roke eguna ospatu ahal izan zan. Meza ondoren, ermitan Aranoko udalak, bertaratutako guztiei hamaiketakoa eskeini zien. Txistulariak ohiturari eutsiz mendian gora eta behera kalejiran jardun ziran. Herrira iristean, Javier Narvarte zenari omenalditxo xumea eskeini zitzaion. Etxekoek ere gazta bikaina eskeini zuten.




2022/08/13

45. Txistularien kontzertu Nagusia

Euskal Herriko txistulariek parte hartzen dute kontzertu honetan. Horien artean haibat hernaniarrak bertan izan ziren. Entsegu ondoren euri zaparrada bota bazuen ere, zorionez kontzertua eman ahal izan zan, 2022ko Abuztuaren 13an arratsaldeko 20:30etan.

Kontzertuaren bideoa EITB-ren atarian ikus daiteke.