2019/12/22

Omenaldia Juan Jose Arregiri


Eguberritetako kontzertuan, emanaldi eta omenaldi berezia eskeini zitzaion Juan Jose Arregi apaizari. Haren musika-ibilbideari errepasoa emanez eta kontzertua berak sortutako doinuaz osatuta.
DOINUAK                                                                                                                           Moldaketak  Ruth Martin
Entzuteko izenburuaren gainean KLIK egin
1-POZA        2-MINUETOA          3-PEIO          4-EGURBERRI GIROA          5-TERE
                                                Egilea          J.J.ARREGI.

A Festive Chrismas Celebration ........................................................................................Audrey Snyder

2019/12/14

Eguberrietako kontzertu berezia

Bihar igandea, abenduak 15 Goizetik txistulari bandak Milagrosa kaperan eskeiniko du 13:00etan eguberrietako kontzertua.
Aurten berezia izango da. Jun Jose Arregi musikagilearen doinuak aurreneko aldiz joko baitira. Berari eskerrak emateko, omenaldi txiki bat egingo zaio txistuarentzat sortuak eta moldatuak baititu hainbat eta hainbat partitura. OBiharko kontzerturako moldaketak Ruth Martin Apezetxea zuzendariak egin ditu.


2019/12/01

San Saturnino egunean txistulariek ez zuten hutsik egin Iruñan


San Saturnino ospatzen da Iruñean , et jai egina izaten da, hura baita bertako zaindaria. Hori horrela, txistulariak Joseba Tobesen zuzendaritzapean aritu ziran eguerditik bazlak ordurarte kaleetan zehar.

Sanata Zezilia ospatzen bi tronpeta joleekin


Azaroaren 24ean ospatu zuten Santa Zezilia eguna Goizetik txistulari taldeko kideek. Ohiko kalejira izan beharrean, bi tronpeta joleen laguntzarekin, herriko hainbat txokotan jo zuten. Euriaren beldur ibili ba ziran, emanaldian zehar lehorpean aritu ziran.

2019/10/28

Goizean Leitzan, iluntzean Beasainen

Urriaren 26, Leitzan, "Orreagaren Elkarteen Eguna-2019" ospatu zan txistulariak lagunduta. txistularien taldeko argazkia Leitzan dagoen Txistularien Txokoan egina da.

37. Txistu Alardea antolatu zuen Goizeresi taldeak Beasainen

Beasaingo (Gipuzkoa) Udazken Kulturalaren baitan izan zan urriaren 26 an.
Egitaraua
 7etan, kalejira burutu zuten txistulariek. Kontzertua, ordu erdi beranguago hasiko zan.

  • Euskal musikaren gorespena … Mold. Txomin Agirregomezkorta
  • Lunabarra … Mold. R Sarriegi / J.I. Ansorena
  • Gabiltzan kalez kale … Pablo Sorozabal
  • Donostia … Pablo Sorozabal / Mold. T. Agirregomezkorta
  • Auspo jotzailearen ametsa (fandangoa) … Pepe Andoain
  • Gurea (arin arina) … Pepe Andoain
  • Goiburu (biribilketa) … Pepe Andoain
  • Eperra … Herri doinua / Mold. Xanet Arozena
  • E.H. R´ n ´R … Niko Etxart / Mold. Xanet Arozena
  • Nere sentimentua … Mold. Aitor Furundarena
  • Aurrera Altsasu … Pello Reparaz – Jon Maia / Mold. K. Sanchez Ekiza
  • Katedral bat … Gorka Urbizu – Berri Txarrak/ Mold. Aitor Furundarena
Beasainekoak ez ziren txistulariak, Andoain, Donostia, Hernani, iruña, Legazpia, Leitza, Zarautz etik etorritakoak honako hauek:

2019/10/21

Egun pasa Gasteizen

https://photos.app.goo.gl/153MLjeMEDN8Pb8j8

Goizetik kalejiran ibili ta gero otordu ederrarekin amaiera ezin eman eta arratsaldez ere aritu zen taldea Gasteizko alde zahar inguruan, Nafarroako, Gipuzkoako eta Gasteiz bertako txistulariez osatuta.

2019/10/17

Lekunberriko jaietan diana

 Pilarikan ospatzen dira Lekunberrin jaiak. Txistulariak jai egun bakoitzean diana jotzen dute hamaiketakoaren truke. Ayestaran hotelak zerbitzatutakoa ikaragarri goxua eta egunero desberdina.



2019/10/02

Urnietako San Mieletan goiza alaitzen

 Andoain,Egia,Hernani eta Lasarteko txistulariak goiza pasa bikaina eskeini zuten. Urnietako hainbat etxe tartetik ibili ondoren hamaiketako gozagarriren inguruan denak bildu ziran mahaiaren inguruan.

2019/09/14

Euskal jaietan txistulariak abesbatzekin

Giro ederrean abestu dute txistulari talde eta tronpeta joleen laguntzaz abesbatzako kideek.

2019/09/02

Zestuan hiru urtetik behin txistulari kontzertua


https://photos.app.goo.gl/ekJqzvHAag55fQu77
Iturria: HITZA
Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak udalaren babesarekin antolatuta, Zestoako Txistulari Alardeaz gozatzeko aukera izan zute atzo arratsaldean herriko kiroldegira bertaratu ziren ehunka lagunek. Garikoitz Mendizabal txistulariaren zuzendaritzapean, Euskal Herriko 50 bat txistularik egin zuten bat kontzertuan, hala nola Azkoitia, Azpeitia, Bilbo, Burlata, Araia, Elgoibar, Elorrio, Hernani, Hondarribia, Iruña, Zumaia eta Zumarragakoek. Askotariko pieza ezagunak taularatu dituzte horiek guztiek, eta besteak beste, Aizpea Aristi eta Eider Iraola zestoar abeslarien ahots doinuz uztartu zituzten abestiak. Kantuban abesbatza gaztea Jagoba Astiazaranen gidaritzapean eta pianoan ere aritu da. Gainera, Itxaropena herriko dantza taldeak eta beste hainbat herritarrek ere parte hartu zuten saioan. Jaialdia borobiltzeko, gainera, Alex Sardui, Xabier Saldias, Igor Serrano eta Aitor Furundarena abeslari eta musikari ezagunak ere igo ziren taula gainera. Goraino betezen kiroldegia, eta publikoak gogoz jarraitu zuen musika saioa.

2019/08/26

2019/08/18

Tafallako 50. Txistu Kontzertua

Tafallan kontzertu hunkigarria, hilabete eskas gertatutako uholdeak eta Altsasukoak eta batez ere 50. kontzertua izan dela gogoratzeko kontzertua izan da. Bertan parte hartu duten musikariek oroigarri bat jaso dute. Emanaldia BIDEO HONETAN ikusgai


2019/08/17

Donostiako erraldoiak Aste Nagusian

 ARGAZKIAK ikusteko/jeisteko sakatu HEMEN
Abuztuak 11tik-17ra ibili gera hainbat herrietako txistulariz osatutako taldea (Zarautz, Usurbil, Intxaurrondo, Segura, Pasaia, Hernani, Donostia, Astigarraga, Andoain).
Igandea, Artzai ona elizaraino

Astelehena, Kontxa pasealekutik Antiguaraino

Asteartea, Antigua auzoan zehar
https://photos.google.com/u/2/share/AF1QipN0D-Ody6SqVjzeSCybGrkPfhNjLcaaCvqKea9CEESaMkp5loKg8tV1sDOspXJzxA/photo/AF1QipPRkhmxMpHZ-RZYTfMyET73MKVy05HDAmKi-CSI?key=RTBuOThVb01VUnJibnBTOFVUc1hvdWlZMFNXLTZR

Asteazkena, Amara
Osteguna, egun osoa erdikaldean
https://photos.google.com/share/AF1QipN0D-Ody6SqVjzeSCybGrkPfhNjLcaaCvqKea9CEESaMkp5loKg8tV1sDOspXJzxA/photo/AF1QipO_8Uj6pgpGG64eiHRcsNSE4bg3JfVEe_qGazFP?key=RTBuOThVb01VUnJibnBTOFVUc1hvdWlZMFNXLTZR

Ostirala, Zurriola,Gros
Larunbata, Alde Zaharra

https://photos.google.com/share/AF1QipN0D-Ody6SqVjzeSCybGrkPfhNjLcaaCvqKea9CEESaMkp5loKg8tV1sDOspXJzxA/photo/AF1QipP-xHoPk9jMg-0VGrmwwecjq0mk8Vq9eDn-0ga2?key=RTBuOThVb01VUnJibnBTOFVUc1hvdWlZMFNXLTZR