2012/12/29

Musika Eskolako txistularien emanaldia

Arkupetan, Abenduak 30ean eguerdiko 12:30etan.

Hernaniko Kronikatik jasota:
Musika Eskolako ikasleak igandero ateratzen dira he­rriko kale­etan barrena jotzera. Gaur­­koan, urteko azken igan­de ho­netan, txistulari taldea­ren txanda izango da. 14 txistu­larik osatu­tako taldeak, Iñaki Egurenen zuzendaritza­pean, 10 pieza joko ditu; txistu errepertorio klasikoko doi­nuak batzuk, eta Gabon kan­tak beste batzuk. Ho­rietako batean, Xirularrua (gaitaren familiako tresna) entzuteko aukera ere izango da. Kontzertua eguerdiko 12:30e­­­tan hasiko da, udaletxe­ko arkupeetan.
Klasikoak eta Gabonetakoak Kontzertuaren lehenengo za­tia txistu errepertorio klasiko­ko piezek osatuko dute. Bigarren zatian berriz, Gabon doinuak entzuteko au­kera izango da. Horietako ba­tzuk bertakoak izango dira, ezagunak. Baina Italiako doi­nu sorta bat ere joko dute, xirularruak lagunduta.

EGITARAUA
-Arizkungo ttun-ttuna.
-Monzonen minuetoa.
-Vivace. -Bakarlariak: Idoia Ansorena eta Ander Arandia.
-Mand1azainak.
-Fandangoa eta arin-arina.
-Eguberri ezti.
-Gabon eguna.
-Belengo portalian.
-Tre Canzoni di Natale. -Xirolarrua: Aitor Aiestaran
-Hator, hator.

2012/12/26

Eguberri eguneko alborada

Hernaniko Musika Eskolako txistulariak aurrena sagardotegien inguruan eta bukaeran kaxkoan aritu dira Gabonetako doinuez kaleak betetzen.

2012/12/17

Gabonetako Kontzertua igandean

Txistularien kontzertua igandian eguerdiko ordu batean izango da.


EGITARAUA:
  1. Minueto
  2. Sei doinu Xuberotar
  3. Baltsa bariazioekin
  4. Txistulari
  5. Din,dan,don
  6. Alborada Navideña II
  7. Gau erdian
  8. Ai, hau gabaren
Eskusoinua jotzen ANE ERREGE BELDA izango dute.
Amaieran bertaratutakoak gonbidatuta daude turroia jatera eta beste xixka-mizka batzuk.