2022/05/29

Sagastialde auzoaren 65.urteurrena

 

Sagastialde auzoko 65garren urteurrena ospatu zuten auzotarrek igandean,maiatzaren 29an. Ospakizunaren ekitaldi nagusia, Urnietako Oianume jatetxean egin zen, bazkari baten bueltan bilduz. Mezetatik aterata elkartu eta bertan argazkia atera zuten, 65garren urteurrena izozteko. Aurreskua eta txistulariak ere ez ziren falta izan eta sekulako giroarekin, egun ederra igaro zuten auzotarrek.