2021/02/16

Inauteririk ez aurten eta Asteartitako bolera bideoan

Aurten ez dugu inauteririk izan pandemiaren eraginez. Horren ordez, Iñaki Egurenek eta Joxan Goikoetxeak  gogora ekarri nahi izan dute, gaurko egunez, Inauteri asteartean, Hernanin jotzen zen doinu bat: Asteartiko bolera. Goizeko seietan jotzen zuten, diana modura.


Isidro Ansorena txistulari hernaniarraren paperetan agertzen da bolera hau, azaldu dutenez. «Joxe Ansorenak, Isidroren anaiak, Jose Inazio Ansorenak 1978an egindako elkarrizketa batean kontatzen du nola jendea algara batean jartzen zen, doinu hau entzun orduko».

Badirudi doinu hau jotzeko ohitura beste txistulari hernaniar batengandik jasoa zegoela; Teodoro Erauskinen eskutik, hain zuzen ere. «Bolera erritmoa XVIII eta XIX. mendetan asko zabaldu zen, eta zenbait musikari klasikok ere bere konposizioetan erabili zuten, Chopinek edo Ravelek adibidez». Bolerak erritmo hirukoitza edo ternarioa du, eta Seguidilla espainiar dantzatik etorri daitekela dirudi. Sebastián Lorenzo Cerezo dantzariak aurkeztu zuen 1780an, eta oso azkar zabaldu omen zen. Perkusioa (kastañuelak eta tanborila) eta kitarra izan ohi zituen musika akonpainamendu bezala, eta bere ezaugarri garrantzitsuenetako bat zen eskuen mugimendua. Gero, bolero latinoa ezagutzera eman zen, agian bolero espainarraren ondorengo bezala; baina eboluzio, erritmo (binarioa) eta izaera guztiz desberdinarekin.



.


2021/02/04

Santa Ageda bezpera gogoratzen

Aurten ba ezin, "pandemia" dalata ezinezkoa izan da irtetea. Urteetan euria, elurra, sekulako hotza pasa izan degu hutsik egin gabe baina aurten behintzat birtualki ikusi beharizan ditugu abesbatzak.

Beste urteetako taldeak:

KANTUZ abesbatzak 2021 honetan sortutako bideoa ikusgai HEMEN