2014/01/12

Txotx eguna

Alde batetik, "Goizetik" txistulari banda Kalez Kale Kantariko kideekin aritu da, Plazaberrin hasi, kale Nagusitik igota plazaraino joan dira kalejiran eta plazan hainbat kantu abestu-jo dituzte elkarrekin (Boga boga, Txantxibirin, Ixil-ixilik...). Bestetik, "Hernani Musika Eskolako" txistulariek harrera egin die Txotx irekiera egitera gonbidatutakoei. Aurten ETBko "kontrakoeztarriko" kideek izan dira aukeratuak, lan hori egiteko.