Igande osoan, eguraldi bikainak lagunduta, Hernaniko kaleak txistu doinuz bete ziran. Hernaniko eta inguruko txistulariak bildu ziran bertan.
Goizean-goizetik txoko askotan ibili ta gero, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa egin ondoren, kaxkoan zehar aritu ziran eguardialdean. Plaza-berrin jendea dantza ta izerditan jarri ostean bazkaltzera; bazkaria, SANTA BARBARA elkartean (Zorionak sukaldari eta zerbitzariei). Arratsaldean segi zuten kaleak alaitzen.
Argazkia HERNANIKO KRONIKA(kronika.net).
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2012/03/26
2012/03/24
Hernaniko VIII. TXISTULARI GAZTEEN TXAPELKETA
EPAI-MAHAIA
- epailea: Ixiar Buselo(Errenteria)
- epailea: Maiteder Olano(Gernika)
- epailea: Iñaki Sagardoi(Iruña)
- Idazkaria: Patxi Apezetxea (Hernani)
A Maila (12 urte arteko bakarlariak):
|
Tag:
txapelketa
2012/03/21
Aste buruan txistulariak jardunean
Alde batetik larunbatean gazteen txapelketa: bakarka nahiz taldeka.
Bestetik igandean, txistularien topaketa.
Azken zazpi urteetan egin bezala, aurten ere Hernaniko Txistulari Jaialdia antolatu dute Musika Eskolako txistulariek, Hernaniko Goizetik Txistulari Taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak. Asteburu honetan izango da. Larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketa izango da eta inoiz baino gaztetxo gehiagok eman dute izena aurten. Goizean 37 bakarlari jardungo dira txistu eta danbolinaz: 12 urtetik beherakoen kategorian 16, eta 13-16 urte bitartekoenean 21. Arratsaldez, berriz, 10 taldek joko dute. Denera, 9 eta 16 urte bitarteko 65 txistulari eta atabalari inguru. Ia Euskal Herri osotik agertuko dira Hernanira: Agurain, Atarrabia, Azpeitia, Bera, Berriozar, Bilbo, Doneztebe, Donostia, Durango, Ezkirotz, Gasteiz, Hernani, Irun, Iruñea, Pasaia, Tafalla, Zestoa eta Zizur Txikia.
Egun osoko topaketa
Igandean, 10:00etan, inguruko txistulariak elkartu (Hernani, Donostia, Lasarte, Pasaia...) eta egun guztian zehar herriko kale eta plazetan ibiliko dira. Bazkaria ere egingo dute Santa Barbara elkartean.
Martxoak 24, larunbata Txistulari Gazteen Txapelketa
11:30etan, Milagrosan:
- A (12 urte arteko bakarlariak) eta B (13-16 urte bitarteko
bakarlariak) kategoriak.
17:00etan, Milagrosan:
- D kategoria (taldeak) eta sari banaketa.
Martxoak 25, igandea Txistulari Topaketa
10.00etan, elkartzea eta diana.
12:30etan, ttun-ttuna Plaza Berrin. Kalejira eta dantzarako doinuak (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupetan).
14:00etan, bazkaria.
18:00etan, kalejirak herriko kale eta plazatan.

topaketa,
txapelketa
2012/03/19
Lau konkistatzaileek Biteri konkistatu zuten
Igandean Hernanin ekitaldiz betetako eguna izan genuen.
Alde batetik, herritar guztiak Landaren igoera faserako partiduan taldeari animoak ematen. Horrekin batera, Hernaniko elkarteentzako egindako ereserkia (Imanol Kamiok moldatuta) estreinatu zuten. Bestetik, herriko kaxkoan TOLARE Sagardo Kofradiaren 17. kapitulua ospatzen. Izendatutako ohorezko kofradeak, lau konkistatzaile: J.L.Korta, J.Oiartzabal, J.Yantzi eta Julen Madina hernaniarra. Laurek Biteri aretoa konkistatu zuten. Sagardoa dastatu eta han bildutakoei hitz batzuk eskeini ondoren, Larre-Gain sagardotegian izan ziren bazkaltzen arratsaldea bukatu arte.

kofradia
2012/03/16
Igandean TOLAREA Sagardo Kofradiaren XVII. ka
Txistulariak bi urtetik behin, musika bandakin txandatuz, aurrena
herriko plazan bildu, ondoren Hernanira iristen diren kofradi guztiekin
batera desfile buruan joango dira.
Aipatu behar da 1996an fundatutako TOLAREA Sagardo
Naturalaren Kofradiak sagardoa sustatzeko egiten duen lana. Hernaniko
kofradia horrek urtean bi jai antolatzen ditu (martxoan eta irailean)
sagardoaren tradizioa sustatzeko.
Tag:
kofradia
2012/03/11
Hernani Musika Eskola Publikoa: Txistularien kontzertua.
2012ko martxoak 11, igandea, eguardiko 12etan.
Udaberria usaitzen, giro apartarekin, txistulariak kontzertua eskeini digute arkupeetan.
Honako doinu hauek jo dituzte:
Udaberria usaitzen, giro apartarekin, txistulariak kontzertua eskeini digute arkupeetan.
Honako doinu hauek jo dituzte:
Zubigain(Kalejira).....Candido Albistur | Fandango eta Arin-Arina(Oskorri -Errexa) ........................................Aita Hilario Olazaran |
Zoriontsu(zortzikoa).....J.I.Ansorena | Adiskide Lasaia.....................J.I.Ansorena |
Lau ataleko suitea ................J.M.Usandizaga,L.Urteaga,S.Intxausti | Bi marxa (Askatasun ibilkuntza,Batasuna) ............................................Telesforo Monzon |
Durangaldeko hiru dantza doinu ................................................Herrikoaki(Modl.:S.Bikandi) | Lapurdi kantari (Gaztedi berria,Ez dut bilatzen, Galerianoren kantua) ..........................M.Labeguerie, Pantxoa eta Peio |
Tag:
HME
2012/03/07
"Hernani" musika eskolako txistularien emanaldia igandean
`Hernani´ Musika Eskolako txistulariek kontzertua eskainiko dute igande eguerdian, arkupetan. Bi zati izango ditu kontzertuak: batetik, ohiko txistu talderako errepertorioa joko dute; eta bigarren atalean gogora ekarriko dute 60ko hamarkadatik aurrera, Lapurdin, euskal kantugintzaren inguruan garatu zen mugimendua. Emanaldia 12:30etan hasiko da.
Tag:
HME
Suscribirse a:
Entradas (Atom)