2018/10/23

Erketz Lasarteko dantza taldearen 50.urteurrena

1968 an sortu zan eta aurten 50 urte ospatzen ari dira.
Aitzeki horrekin bildu ziran joan dan larunbatean Erketzekin aritutako musikariak, horien artean Hernaniko atabalaria.
Larunbatean dantza ekitaldiak izan baziran, igandean denok elkarrekin, musikariak,dantzariak... bazkaldu zuten Mitxelingo frontoian.

Txintxarri.eus tik jasota: urte horietan guztietan dantzari izandako 200 pertsona bilduko dituzte. Etorkizunean ere, euskal dantzak mantentzeko helburuarekin lanean jarraituko du taldeak.


2018/10/20

Kalez Kale Kantari


Hernanin hileko bigarren larunbatean izaten da. Baina joan dan astean jaia izan zenez, Pilarika eguna, Urriak 20an izan da gaurko Kalez kantari, eta Donostian Kantu Jira hileko hirugarren larunbatean; horregatik, gaur Hernanin jende gutxiago aritu da kantari. Julen Beraza Peña txistularia azaldu da Patxi, Donosti eta Garbiñerekin batera txistua jotzera.

2018/10/12

Lekunberriko jaietan

Jaietako egun guztietan goizeko Dianan parte hartzen ari dira hainbat herrietako txistulariak.
Diana goizeko 9 etan hasi eta 11ak ingurura bukatzen dutela.
https://photos.google.com/photo/AF1QipPaWtB9OkXiiHSdA6nBeS6DHy_HmbZxWTFeRhbG
Urriak 13an