Doinuak entzuteko irudian sakatu
Hernaniko Txistulariak
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2022/04/03
2022/03/31
2022ko Udaberriko kontzertua harparekin
MARIA DE LOS LLANOS CALLEJAS
Murtzian jaio nintzen eta bertan hasi nituen musika ikasketak.
Behin, telebistan, harpa ikusi nuelarik, garbi izan nuen harpa jotzen ikasiko nuela.
Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatoriora jo nuen, María Rosa Calvo-Manzano irakasle ospetsuarekin ikastera.
Musika talde eta egitasmo ezberdinetan parte hartu dut, eta aipatzekotan, Madrilgo DarkMoor heavy metal taldearen "Between Light and Darkness" diskan eta Rafael Alcázarren "Las locuras de Don Quijote" film dokumentalean nere partehartzeak nabarmenduko nituzke.
Baina irakasle sena dut batez ere eta Madrilgo hainbat musika eskoletan eta Valladolideko eta Donostiako kontserbatorioan jardun ondoren, Iruñeako kontserbatorioan nabil irakasle lanetan gaur egun.
Urte batzuez Hernani izan nuen bizileku eta pozik nator, berriz ere, zuenera!
EGITARAUA
ALKATE SOINUA…………………………………... (ezezaguna, XIX. mendea)
ST BRIDE’S CORACLE (Eigg uharteko tradizionala, Hebridak-Eskozia)
GODDESSES………… (dantza tradizionala, Ingalaterra XVII. mendea)
TXORIA TXORI………………………………….… (Mikel Laboa, Joxean Artze)
AURTXOA SEASKAN ………….. (Gabriel Olaizola, Hernani 1891-1973)
O’CAROLAN’S WELCOME…………… (Turlough O’Carolan 1670-1738)
AGUR EUSKAL HERRIARI………………… (Grazian Adéma Goienetxe, “Zaldubi”, 1828-1907)
DOWN BY THE BEACH……………………….………. (Irlandar tradizionala)
IRISH LAMENTATIONS………………… (Turlough O’Carolan, 1670-1738)
GONA GORRIA…………………………………………………………….. (Herrikoia)
AURETTI’S DUTCH SKIPPER…………… (dantza tradizionala, Ingalaterra XVIII. mendea)
GREENSLEEVES……………………………..…… (Ingalaterra XVI. mendea) EZKONGAIETAN……………………………….... (J.M. Iparragirre 1820-1881) LORIAK UDAN……………….. (G.J.I. Bizkarrondo, ”Bilintx” 1831-1876)
PARTE-HARTZAILEAK
Goizetik txistulari banda
Kitarra : Susi Elosegi
Harpa : Maria de los Llanos Callejas
2022/02/27
Erdizkako iñauteriak aurten
Pandemia ondorengo Iñauteriak izan ditugu aurten.
Iñauterietan axeri dantzarik ez da izan, hala ere txistulariek kaxkoko txokoak iñauterietako doinuz alaitu dute goiza.
Iriyarena doinua entzunteko irudian klik egin
2022/02/26
Ostiral mehean Tolosan
Tolosako Ozenkiko txistulariekin batera 53 musikari, gegienak inguruko txistulariak aritu dira goizean zehar.
Musika eskolatik abiatu dira txistulariak gaur goizean. Alde zaharreko kaleetan Diana jo ondoren Trianguloa plazara iritsi dira. Ondoren, inauterietako ostiral goiza girotzen jarraitu dute.
Argazki gehiago Tolosako Atarian
2022/02/05
Santa Ageda bezpera luze
Atzo Santa Ageda bezpera izan zen eta 60 urte bete ziren "Hernaniko Ohitura Zaharrak" taldeak egun horretan antolatzen duen erronda egiten hasi zenetik. Atzokoa lehenbizikoa izan zen pandemia hasi zenetik. Azkeneko bi urteetako tartean, taldeko zenbait parte-hartzailek utzi gaituzte (Mitxirrika, Iñaxio Mari, Joseba eta Pedrin), eta taldeak omenaldi txiki bat egin nahi izan zien Txantxangorri elkartean, haien senideei lore-sorta bana emanez. Horrez gain, oparitxo bat eman zieten gure taldeko Patxi Apezetxeari eta Donostiri, txistu-lanetatik jubilatu direla-eta.
Santa Ageda bezperako elkarretaratze ederraz gozatu genuen atzoko egunean.
Nahiz
eta euria bidelagun izan ia denbora guztian, bihotzak bero eta
eztarriak sendo azaldu ziren ekitaldi luze bezain gozagarri batean.
Goizetik
txistulari bandako partaideok gustora aritu ginen beste behin ere gure
herriko kaleetan barrena Hernaniko Ohitura Zaharrak taldearen deialdiari
erantzunez.
Ezohiko ibilbidea egin genuen, eta luze jo zuen gauak. Peña Otañon aspaldiko abesti zaharrak kantatzen aritu ginen, eta azkenean, 12ak aldera iritsi ginen Txalapartara, eta kriston giroaz, bertso ederrez eta afaritxo goxo batez gozatu ondoren, 1:15ean iritsi ginen plazara, bezperan hasitako ekitaldi amaiezina bukatzeko.
2022/01/10
DVko elkarrizketa Patxi ta Donostiri
Diario Vascoko Hernaniko Kronikan Patxi eta Josebari eginiko elkarrizketa irakurgai hemen: 2020-01-09
Artikuluaren dokumentua pdf-n hemen eskuragarri
2022/01/06
Erregeak datoz
Kabalgatarik egon ez arren Hernaniko musikariak kaxkoko kaleetan "Erregeak datoz" musikaz bete zituzten bi kaleak arratsaldea pixka bat girotuz.Irudian sakatuta bideoa ikus daiteke.
2022/01/01
2022 Urte Berri on eta agurrak
Hasi bezalaxe amaitu dute gaur Patxi Apezetxeak eta Joseba San Sebastian “Donostik” beren ibilbidea txistulari-bandan. Izan ere, Urteberri egunean hasi ziren biak, duela 56 urte Patxi eta duela 51 urte Donosti, eta egun horretan egiten den legez, Joxe Ansorenaren “Urte Berri Goiza” izan da kalejirako doinua. Herritar batzuk izan ditugu lagun azken kalebuelta horretan, eta gero, Milagrosan, omenaldi txiki bat egin diegu biei. Patxik bertso batzuk kantatu dizkio Josebari, eta Josebak, Patxiri eskerrak eman ondoren, Patxi eta Txobito aipatu ditu, eta haiengandik ikasitakoa azaldu du. Patxik, amaitzeko, urte hauen guztietan izan dugun lagun-giroa nabarmendu du, emozioari nekez eutsita."
(“Iparragirre abila
dela”, doinua) Patxi Apezetxeak Donostiri eginikoak:
Majiña dantza, biribilketa
fandango eta zortziko
zure danborrak poztutzen ditu
hume, gazte ta adinako
batzuetan kalez gora
bestetan goazen behera
prest hortxe zaude jotzeko
-irribarretsu ta alaia beti
eta umore oneko (bis)
Aitona Txomin txistularia
izanda zure eredu
harrek bidea ireki eta
zuk zuzen zuzen jarraitu
berrogei ta hamar urte
zenbat ebi ta elurte
baina zu etzera gelditu
-orain Joxeba jubilatu ta
Koro ta biok disfrutatu (bis).
2021/12/26
Urteko azkeneko igandean
Urtea amaitzen ari zaigu eta taldeko bi kidek ere agur esango diote bere taldeko ibilbideari.
Zoritxarrez, aurten ere ezin izan dugu Milagrosa aretoan Gabonetako prestatutako kontzertua eskeini.
2021. Urteko azkeneko igandean (gona-gorria alborada), herritar batek ateratako bideoa ikusgai:
2021/11/22
Santa Zeziliako kontzertua kalez kale
Aurten bai, Hernaniko txistulariek txistua jotzen ospatu dute musikarien eguna, Santa Zezilia eguna. Gaur astelehena, azaroak 22a da eguna baina musikari gehienok aldez aurretik ospatu genuen, larunbatean aurten. Bi tronpeta joleen laguntza izan zuten.
![]() | Oso giro goxoa eta atsegina eduki genuen, alde batetik eguraldia ezin hobea eta bestetik jendearen harrera bikaina izan genuen txalo zaparradekin agurtu gintuzten jo genuen txoko bakoitzetik |
2021/11/14
Leokadisti taldearen kontzertua
Gaur,azaroak 14, eguerdiko 12:30etan emango zaio hasiera, Leokadisti Txistu taldeak eskainiko duen azaroko kontzertuari. Udaletxeko arkupetan izango da eta txistularien errepertorioko obra ezagunez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Pandemiaren eraginez, urte eta erdi egon dira «ixilik» herriko txistulariak: «urriaren 31n, hasi ziren musika eskolako dultzainero, trikitilari, albokari, txistulari eta akordeoi joleak, igande eguerdietan herriko kaleetan jotzen. 1989an hasi ziren iganderoko saio hauekin eta , 2004az geroztik, txistulariek hiru bat kontzertu eskaintzen dituzte ziklo horren baitan», gaineratu dute.
Idoia Ansorena, Iker Apaolaza, Ander Arandia, Patri Arozena, Enara Arruti, Iñigo Arzallus, Julen Beraza, Iñaki Eguren, Maddi Galarza eta Beñat Otamendik hainbat doinu eskeini zituzten, besteen artean, 'Habanera', 'Kaskarre', 'Quand tu vas revenir', 'Izarti' eta 'Txistu soinua'.
2021/10/17
Gasteizen
Orain dela bi urte (2019an) Gasteizen bildu ziran bertako txistulariak eta Nafarroako eta Gipuzkoako beste hainbat. J.M.Bastida, "Txapi"ren gidaritzapean berak sortutako doinu asko jo ziran. Sortu zen arrakasta ikusita, Urtarrilean Iruñan egin zan topaketa hori. Pandemia dela eta ordea, etena eduki zuen jaiak, baina aurten indar berrituz berriro ere elkarrekin aritzeko aukera egon da.
Lekunberrin Pilarika ospatzen
Bi urte eta gero, txistulariak itzuli dira Lekunberriko jaietan kaleak alaitzera. Lau egunetan diana jotzen dute 9:30etan hasita.
2021/08/01
Onndi tabernari agurra, Kronikatik jasoa
Gaur, abuztuak 1a, Kronikan ezusteko politta irakurri dugu. Albistea irakurtzeko hemen sakatu.
Mila esker bihotzez!
Joan den ekainaren 27an, gure azken igandean, Hernaniko Txistulariek euren iganderoko kale buelta egin zuten.
Omenaldi gisa Oindi Tabernako ate aurrean jarri eta pieza bat
jotzeko tartetxoa hartu zuten. Tamalez, goizegi zen eta gu ez geunden
bertan.
Tabernako atea itxita zegoela ikusita ere, txistulariak
bertan aritu ziren txistua jotzen. Baina txoritxo batek esan zigun
bertan izan zinetela eta jakin genuenean asko hunkitu ginen eta zuekin
zorretan geundela pentsatu genuen.
Idatzi honen bidez gure eskerrik beroenak eman nahi genizkizueke. Plazer haundia izan da zuekin elkarlanean aritu izana urte guzti hauetan zehar, axeri dantzan eta bestelako ekintzetan lagunduz.
Besterik gabe, mila mila esker modu xume honetan egindako omenaldiagatik. Jarraitu horrela!
2021/07/26
Madalen eguna ospatzen
Iaz bezala, aurten ere zahar-egoitzako kanpoaldean eman dugu Magdalena eguneko emanaldia. "Egoiliarrek, batzuek kalean edo terrazan, eta beste asko egoitza barrutik, izugarri disfrutatu zuten zuen musikarekin", jakinarazi digu egoitzako presidenteak bere eskertza gutunean. Txalotu gintuzten, eta baten batek irrintzia botatzeko ere indarra izan zuen. Emanaldi polita izaten da guretzat, eta adinekoei bizitzan gizartearen alde egin duten lan eskerga aitortzeko modua.