2016/04/22

Igandean Udaberriko txistu kontzertua

 Eguraldiagatik, Atsegindegin izan da kontzertua.

Goizetik Txistulari Bandak joko du, bi tronpeta jolerekin eta abeslari batekin. 12:30etan izango da. Txistu kontzertu berezia izango da. Izan ere, tronpeta jole bikote bat, eta abeslari bakarlari bat ere izango dira saioan.
Plaza Berrin izango da, egu­erdiko 12:30etan hasita. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Atseginden.
Euskerazko zortzi pieza
Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean  zortzi pieza eskainiko dira; guztiak ere, euskaldunak.
Jose Saenzen Gazte biderekin hasiko dira, Jose Inazio An­sorenak moldatua. Gero, Atharratzeko gazteluko kan­­ta, Neskatxarena, Errota za­har maitea, Hamaika bat, Mar­txa baten lehen notak eta Makila­rienak piezak joko di­tuzte.
Eta Benito Lertxundiren kanta batekin bukatuko dute, Ansorenak moldatua hori ere: Itsasoari begira.