2013/02/11

Azeridantza (Maskuri dantza) ko bideoa

 Hernaniko Maskuri Dantza- Histori pixka bat.

 www.dantzan.com tik hartutakoa  bideoa
Inaute larunbatero, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Zuzendaria eta ekoizpena: Emilio Xabier Dueñas. Hernani, 2013-02-09. (c) E-X Dueñas - Santurtzi, 2013.

Gaztetxoen Azeri dantza primerakoa

Astelehenean gaztetxoen txanda. Eguraldia ere oso txukuna gaur goizekoa.
Gaztetxoen azeridantza, nagusienaren antzera, orduterdi iraundu du.
.

2013/02/09

Iñauterietan oooootzaaaaa

Atzo arratsaldez hasi ziran Iñauteriak Hernanin. Eguraldi txarragatik "Ikastetxeetako umeek" etzuten arratsaldeko kalejira eman.
Julia Ayerra eta Lourdes Leibar Zinkoenea kioskoko ama-alabak omendu ostean Atsegindegiko plazan musika etzen falta izan iluntze aldera arte.
Gaur ordea, eguraldia portatu da, eta nahiz eta OTZA egin, Azeri Dantzako kideek pozez eskertu dute horrelako eguraldia. Ordu terdi dinbi danba maxkuriak astinduz ibili ondoren, indarberritzeko "Elurtxori" elkartean bildu dira "hamaiketakoa" (hamabietan) hartzera. Asko eskertu da salda beroa, txoixo egosia, haragi egosia eta "Adarragako" pastelak jateko aukera izateak. Agustin sukaldariak jaki goxoak prestatu ditu.
Hamaiketakoa ondoren, txistulariak berriro lanera; oraingoan "Buruhaundi eta Erraldaoiekin".

2013/02/04

Santa Ageda bezpera degu

Santa Agedan ateratakoek etzioten muzin egin euriari. Ibilbide osoan xiri mirirekin kaleak animatuz ibili ziran.
Santa Barbara elkartean,"A.Erdozia" orain dala gutxi desagertutako partaideari, bertsolariek (Iñaki Zelaia eta Jon Iraola) hitz ederrak eskeini zieten bertakoei hura gogoratzeko.
Gaur Santa Ageda bezpera izanik, txistulariak "Hernaniko Ohitura Zaharrak Abesbatza" taldearekin irtengo dira arratsaldeko 6,30ak inguruan. Kaxkoan ibiltzeaz gain herriko "soziedade" edo elkarteetara bixita egingo dute. Hori horrela, "Xalaparta" eta "Santa Barbara" elkarteetko kideek beraien himnoa entzuteko aukera izango dute.
Blog honeten "DOINUAK" atalean daude entzungai,irakurgai edo jeisteko zain doinu horiek.
Argazki gehiago IKUSI.
.I.
V
BEDEINKATUA IZAN DADILA ETXE HONTAKO JENDEA
POBRE TA UMIL DABILENENTZAT
BADUTE BORONDATEA
SANTA MARTIRI MAITEA
DAGO ERRUKIZ BETEA
BERAK ALKANTZATUKO DIGULA
OSASUNA TA PAKEA
BORREROGOGORHOIEK DIOTE
HILKO DA GAURKO GAUEAN
LEHEN BEZIN FIRME BILATU ZUTEN
SANTA HAU BIHARAMUNEAN
ESAN ZIOTEN ONEAN
NAHI DEZU GURE LEGEA?
BESTELA PRESENTATUKO ZERAÇKINZIANOREN AURREAN.
II
VI
LIBERTATEA ESKATZEN DIOT
ETXEKO PRINTZIPALARI
SANTA AGEDAREN ALABANTZAK
ABESTUTZERA NOA NI.
ESKERRAK DIOZKAT IPINI
SANTA BEDEINKATU HONI,
HONEN FEDEAN BIZI GAITEZEN
OSASUNEZ ETA ONGI.
BERRIZ ENPERADOREAK DIO
ERAMATEKO HARGANA
DONTZELLA GAZTEAREN BIHOTZA
LEHEN BEZIN FIRME DARAMA
JAUN ZERUKOAK EMANA
ORAIN BERAKIN DUANA
ZER AMODIO HANDIA ZUEN
GURE JAUNGOIKOAGANA
III
VII
NORK ESANGO DU ZER GERTATUAN
MUNDUAN SANTA AGEDAK
LEHENDABIZIKO AZOTATUTA
KENDU ZIZKATEN BULARRAK
GORROTUAREN INDARRAK
JENTILEN BIHOTZ GOGORRAK
UNE BATEAN ESTALI ZION
GORPUTZ GUZTIAN ODOLAK
ZORION ETXE HONTAKO DENOI
OLES EGITERA GATOZ
ATERIK ATE OHITURA ZAHARRA
AURTEN BERRITZEKO ASMOZ
EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ
EZTA ERE OINETAKOZ
BAINA EZTARRIZ SANO GABILTZA
TA ABES NAHOI DEGU GOGOZ
IV
VIII
SANTA HAU PRESO SARTU ZANIAN
ZAN MILAGRO BAT HANDIA
ZERUETATIK JETSI ZITZAION
JAUNGOIKOAREN ARGIA
MILAGRO IKARAGARRIA
SANTA HONEN ALEGRIA,
SAN PEDRO BERAK SENDATU ZION
SANTARI GORPUTZ GUZTIA
SANTA AGEDA BEZPERA DEGU
EUSKAL HERRIKO EGUNA
ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO
AUKERATUA DEGUNA
SANTA HAU GAUR HARTU DEGU
GURE BIDEKO LAGUNA
HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKE
EGUN HONTAKO JARDUNA