2011/08/16

Roke Deuna ospatzen Aranon

 Bertaratutako txistulariak:

  • Modesto Lasa (Beasaindarra nahiz Hondarbin bizi).
  • Markos Zapirain (Bartzelonan bizi dan "Lekeitiarra").
  • Gabriel Huarte ( Bartzelonan bizi dan "Iruñarra")
  • Jabier Narbarte (Bartzelonan bizi dan "Aranoarra")
  • Gorka (Jordi) Freixenet (Bartzelonakoa)
  • Hernaniarrak:
    • Patxi Apezetxea (zuzendari lanetan aritu dana)
    • Boni Agirresarobe
    • Joseba San Sebastian (atabalaria)
    • Garbiñe Tijero ( txistu 2.a)
    • Eneko Senper (atabalaria)

Goizeko 10,30etan elkartu dira txistulariak elizaurrean. Kalejiran abiatu dira ermitaruntz eta haren parian jendeari txistu doinuz egin diete harrera. Meza bukaeran ohitura bezela (Txobitok hasitakoari segituz) " Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jo dute, bueltan berriro jendea atzetik zutela kalejiran jeitsi dira pilotaleku aldera. Bertako pilota partidua (Urkizu-Garcia 22-11 Etxenike-Etxegoien elkarren aurka) girotu ondoren Ruiztarren etxeko (Montebeo) atariruntz abiatu dira hango luntxa prest zeukaten eta. Hemen ere ohiturari jarraituz, hainbat doinu eskeini ondoren, Joxan Ruizek aurreko urteko argazkiak banatu dizkie txistulari bakoitzari. Hemen bukatutakoan Gastaz-Enea etxeko atarira jeitsu dira bigarren luntxa dastatzera, metalezko kupeletik txotx egin dute sagardoa hartzeko. Belardian kontzertu txiki bat eman ondoren "Kontsejupe tabernan" eseri dira 50 inguru lagun 3 ak aldean.
Baskalostean "txistu-abesti-bazkari"an, Patxik abestiz betetako orriak banatu ditu eskaerak egiteko eta horren arabera txistu doinuz lagudurik mahakide guztiak kantan aritu dira.
Arratsaldea luzatu da ta geratzen ziran partaideen argazkia eginda gero Agur Jaunak abestuz amaitutzat eman da gaurko jarduna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario