2018/09/30

Urnietako San Mieletan 6.urtez


 Kalejirako laburpena Bideoan ikusteko: URNIETAKO SAN MIELETAN
Aurten bai, giro fresko eta ederrarekin aritu dira Urnieta,Hernani eta Andoaingo txistulariak.Seigarren urtea da talde horiek parte hartzen dutena igandeko kalejira horretan.

2018/09/29

San Migel egunean Baraibarko jaietan




Goizean goiz lainoarekin esnatutare, txistulariak ederki aritu dira gora ta behera. Hainbat baserrietan gazta, ardoa ta pastak ere eskeini diete indarrez aritzeko aldapetetan. Bukaeran hamaiketako dotoreaz gozatu dute tabernan.

2018/09/25

Sagasetaren omenaldian

 Euskal Jaieko egun berean batzuk Hernanin baina beste txistulari hernaniarrak Urdiainen izan ziran Sagasetaren omenaldian parte hartzeko.
Eguneko Kronika txistulari.eus orrialdean irakur daiteke.

2018/09/16

Euskal Jaietan hernaniarrak

HERNANIKO EUSKAL JAIAK


 

EUSKAL JAIAK 2018

IRAILAK 15, larunbata
10:00, Abeltzain azoka, Tilosetan.
11:00, Talo-dastaketa, Iturriaga kalean.
11:00, Baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan: behiak jeztea.
11:30, Antzinako jokoak, Tilosetan.
12:00, Txakolin-dastaketa, Iturriaga kalean.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.
12:00, Portalondokoei omenaldia. Antolatzailea: Kaxko Elkartea.
12:30, Erraldoi eta buruhandiak.
12:30, Herri kirolak, Tilosetan.
17:30, Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate-jatea, Tilosetan.
18:30, Erromeria Jaiki Hadi taldearekin Plaza Berrin (euria egiten badu, 19:00etan Atsegindegin). San Joan Konpartsa.
19:00-22:00, Trikitilariak.
19:45, Musika Bandaren emanaldia, arkupetan.
20:00 eta 23:00, Iratzar taldearekin dantzaldia, Tilosetan.
IRAILAK 16, igandea
09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.
10:00, XXXIX Pablo Lasa Artisau Azoka Plaza Berrin.
11:00, Sagardo-dastaketa Plazan.
11:30, Euskal Herriko burduntzi txapelketa Plazan.
12:00, XXI. Trikitixa txapelketa, Plazan.
12:00, Esku pelota eta pala txapelketa, Tilosetan. Euria eginez gero, frontoian.
18:00, XXIV. Gazteen dantza askatuko txapelketa Plaza Berrin. Euria eginez gero, Biterin.
19:30, Tio Teroen semeak dantza taldearen umore emanaldia, Tilosetan: Festamentua.

ZARAUTZEN

2018/09/10

Lekeitioko San Antolinetan

Aurten Aranon, San Roke egunean,  Lekeitioko "Itxaropena" taldeko kideek gonbidapena egin zieten han bertaratutakoei. Hori horrela, zazpi txistulari animatu eta Lekeitioko txistu kontzertuan parte hartu zuten: J.M.Saizar(Leitza), A.Egurbide(Getaria), JM.Albeniz eta J.Tobes(Iruña),  I.Aizpurua(Andoain) eta B.Agirresarobe eta G.Tijero (Hernani).
Arazo teknikoak alde batera utzita, kontzertua  ederra izan zan; bildutako jendetzak umore onez kantatu zituen abestiak. Txistularien jarduna egun osoan iraun zuen; arratsaldean kalejiran ibili baitziran.
https://photos.google.com/photo/AF1QipNszYCbGVuJFxqvvTzQ-5Ayns0mqF1Umnw9g31v

2018/09/03

Alesbesen Euskararen eguna



 Alesbes euskaldun eta euskaltzaleen topagune bihurtu zan  Euskararen egunean, irailaren 1 ean. Erriberaren bihotzean kokatzen den herrian txistulariak, abeslariak eta dantzariak  elkarrekin aritu ziran giro ederrean.