2022/12/25

Antiguoko Olentzeroan hernaniarrak

 Abenduaren 23an musikari talde dexente irten zan Donostiako Antiguo auzoan Olentzeroren etorrera ospatzeko. Tartean zeuden dultzaineruak, fanfarrea eta txistulariak. Giro ezin hobea izan genuen. 


2022/12/11

Kalez kale kantari ekitaldian hotza nagusi

 Eguerdiko 12:00etan hilabetean behin izaten du hitzordu ekitaldiak.Beste herrietan kantujira izenez ezaguna da; Hernanin kalez kale kantari deitzen diogu. Oraingoan talde politta elkartu zan. Txistulariokin batera Kamio, eskusoinuarekin, elkartu zitzaigun.

Hori bai, kaxko barneko tenperatura nahiko hotza izanagatik, partaideak hotza uxateko dantzan ere ibili ziran.

2022/12/03

Hernaniko Herri Musika Elkartea

 

Joan den abenduaren 2an Hernaniko Herri Musika Elkarteak(HHME) eta Hernaniko Udalak hitzarmen berria sinatu zuten. Herri musikaren aldeko jarduna burutzeko eta Hernanik merezi duen musika zerbitzua emateko sortutako elkarlan proiektua da. Hemendik aurrera, Hernaniko txistulari guztiak elkarrekin arituko gara lanean, herriko jai eta ekintzetan.

Txistulari taldeaz gain, Hernaniko Musika Bandak (Hermuba) ere hitzarmen berria sinatu zuen, banda gaztearen proiektua ere barneratuz.

Irudian Patrizia Arozena elkarteko lehendakaria, HHMEko eta Hermubako zenbait kiderekin batera.