2018/12/25

Hernaniarrak Antiguoko Olentzeroan

Igandean, abenduaren 23n Donostiako Antiguo auzoan Olentzeroren etorrera ospatu zuten. Horiekin batera Hernaniko hainbat musikari bertaratu ziran: dultzaineroak, fanfarrea, akordeoilariak, txistulariak... Ordubete pasatxo musika jotzen aritu ondoren, merezitako afaria eskeinie zieten Antiguoko elkartean. Han, sekulako giroa jarriz otordu itzelaz gozatzeko aukera eduki genuen. Hernaniko musikari gazteek maila bikaina dutela erakutsi zuten.


2018/12/17

2018. Eguberriko Kontzertua


 "Eguberriko kontzertua eskeini du  gaurkoan Milagrosan, Susana Elosegi gitarra-jotzaileak lagunduta. Zortzi pieza egitarauan:

Violetaren Martxa
Kardin(balsa)
Cumberland Reel (eskoziako doinua)
Las Larras(kontradantza)
Eguberri giroko beste lau pieza (Alborada Navideña IV, Gabon abestiak, Eguberriko kantak eta White Christmas).
Emanaldi goxo eta atsegina, gabonei ongi etorria emateko.
Zizka-mizkak eta turroia gustora jan dute bertaratutako guztiek.

EGUBERRI ZORIONTSUAK izan daitezela denontzat.

2018/12/06

Goizetik Txistu bandaren urteko azkeneko kontzertua

Goizetik Txistulari Bandaren aurtengo azkeneko kontzertua Abenduaren 16ean izango da Milagrosa eraikinean 13:00etan. Kitarra jotzen Susi Elosegi arituko da.
Kontzertu amaieran zizka.mizkak eta turroia ta txanpaina dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek urtero bezela.