2018/01/08

Errege kabalgata euripean


Hernaniko Musika Eskolako txistulariak eta Goizetik txistulari taldeko kideek bustita iritsi ziren plazara.
Aurtengo kabalgata musikarientzat inoiz baino laburragoa izan zan; Urbieta kalea zeharkatu ondoren  Ispizua kalera iristerako euri zaparrada botatzen hasi zan. Elkano kaletik pasa ondoren, plazan sartu baina Arkupe txikira joan ziran euritik babesteko. Hor amaitu zan aurtengo ibilbidea.
Txistulari beteranoen hitzetan gogorapen handiak etorri ziran; lehengo kabalgata Etxeberriko Benta Berri taberna parean hasten zan eta oso osoooo iraupen luzea izaten zuen.