2018/11/03

MGTen azken aurreko elkarretaratzea Agoitzen



Azaroak 3 Agoitzen (Nafarroa) txistularien elkarretaratzea Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin.

Eguna gosari eder batekin hasiko zuten 9:30ean Angiluerreka elkartean, Merkatu plazan.  
Kalez-kale txistu eta danbolineak astitzen 10 ak inguruan hasi ziran bertaratutako txistulariak.
 San Migel auzora, 11:30etan iritsita han ere hamaiketakoa izan zuten txistulariek.  

Ordu batean frontoian, azoka zegoela eta, hainbat doinu jo ondoren, irteeran albiste tristea, "Josu Goya" txistulari Beratarra zendu zelarena; horregatik hura gogoan hartuz "Agur Jauna" eskeini zitzaion.
Kalejira bukatutzat eman behar zala eta, baina oraindik txistulariak jotzeko irrikitan taberna inguruan beste hainbeste doinu jo ondore "Beti Jai" jatetxeruntz abiatuta, bertan bazkaldu zuten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario