Hernaniko txistulariok ere bat ekimen horrekin, gure erronkak hartuta.
2018 honetan, otsailaren 3tik abenduaren 31ra arte, urte osoz,
Euskara Ari du, Baietz Hernanik! erronka handi bati heldu dio.
Euskaraz dakitenak nahiz euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez
dutenak parte hartzen ari gara. Helburua? Hernanin hizkuntza-ohiturak
aldatzea, eta denon artean euskararen erabileran beste urrats bat
ematea. Keinu txiki horren bidez, aldaketa handia lor dezakegu
Hernanin.
Euskara ari du Hernanin. Hartu zure erronka. Hilabete duzu oraindik
hizkuntza ohituraren bat aldatzen hasteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario