2016/03/19

Asteburuan txistu doinuak entzungai

Hernaiko Kronikatik jasota:
  • Gazteen txapelketa jokatuko da gaur Milagrosan; 18 bakarlari eta 6 talde ariko dira. Bihar, topaketa eguna izango da.
  • Euskal Herri osoko txistu­la­rien topaleku bihurtuko da asteburuan Hernani.
    Gaur Txistulari Gazteen XI. Txapelketa jokatuko da Mila­gro­san, goiz eta arratsalde. Txoko guztietatik etorritako 28 txistulari eta atabalarik har­tuko dute parte bertan, 16 urte artekoak. Tartean, bost her­naniarrek: Manex Zabaletak, Ane Telletxeak, Enara Arrutik, Julen Berazak eta Peru Garciak.
    Bihar, berriz, 100 txistulari inguru ibiliko dira herriko kaleak alaitzen.
    Bakarlariak goizean, eta taldeak arratsaldean
    Milagrosan jokatuko da Txis­tulari Gazteen Txapelketa. Aur­ten, 14 herritako txis­tu­la­ri­ak izango dira: Abadiño, Ata­rra­bia, Azpeitia, Bilbo, Burlata, Durango, Hernani, Iruñea, Leitza, Muskiz, Oibar, Orio, Trapagran eta Pasaia.
    Goizeko 11:00etan hasita, bakarlarien txanda izango da. A kategorian, 12 urte arte­koe­ne­an, 8 txistularik hartuko du­te parte; tartean, Enara Arruti eta Manex Zabaleta her­naniarrek.
    Segidan, B kategoriakoen txan­da izango da, 13 eta 16 urte bitartekoena, hain zuzen. De­nera 10 bakarlari ariko di­ra, eta bertan izango da Ane Telletxea hernaniarra.
    Arratsaldeko 17:00etan, be­rriz, 6 talde ariko dira D ka­te­go­rian, eta bertan ere izango du orezkaritza Hernanik. Txi­li­bita taldea osatuko dute Ma­nex Zabaletak, Enara Arrutik, Ju­len Berazak eta Peru Gar­ciak (atabalarekin).
    Kalejirak eta dantzarako doinuak, biharko topaketan
    Bihar, berriz, topa­ke­ta egingo da. Goizeko 10:00etan elkar­tuko dira Euskal Herri osoko 100 txistulari eta ttunttunero inguru, eta diana joko dute. 12:30etan, berriz, Plaza Berrin dantzarako doinuak joko dituzte (eguraldi txarrarekin, arkupetan). Bazkari eder batekin borobilduko dute eguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario