Hernaniko XI. Txistulari Jaialdiaren barruan, Topaketa eguna egin zen
atzo; Euskal Herri osoko txoko guztietatik etorritako ia 100 txistulari
elkartu ziren herrian, eta giro ederra jarri zuten, bezperako txistulari
gazteen txapelketako urduritasunak ahaztuta. Diana jo ondoren hamaiketakoa dastatzeko Santa Barbara elkartean bildu ziran. Boni Agirresaroberi "Mugarik gabeko Ttunttuneroak" taldeko kide garrantzitsuenetako bat izateagatik oroigarri bat eman zioten. 12:30 etan kaxkoan zehar biribilketa erritmoaz Plaza Berrin dantzarako doinuak jo zituzten, eta giro ederra jarri zuten. Baita bazkaritan ere! | |
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2016/03/21
Hernaniko txistulari topaketan 100 txistulari
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario